106. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 2a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 6. EPAITEGIA

Ediktua. 1120/2015 prozedura

José Alonso Ramos jauna, Iruñeko Lehen Auzialdiko 6. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: epaitegi honetan 1120/2015 hitzezko judizioa (kontratua ez betetzea, 250.1.10) tramitatzen ari da. Auto horietan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan.

Eta Aleksandar Simeonov Kostadinov andreari legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, bai eta ohartarazteko ere ebazpen horren kontra apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela hogei eguneko epean, honako honen bi ale egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara daitezen.

Iruñean, 2016ko maiatzaren 2an.–Justizia Administrazioaren letradua, José Alonso Ramos.

Iragarkiaren kodea: J1605433