106. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

18E/2016 FORU AGINDUA, maiatzaren 9koa, Eskubide Sozialetako Departamentuko kontseilariak emana, “Gizarte larrialdietarako laguntzak emateko toki entitateentzako diru-laguntza” izeneko deialdia onesten duena.

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legeak xedatzen du botere publikoen jarduketek, besteak beste, funtsezko helburu hauek izanen dituztela gizarte zerbitzuen arloan: pertsona guztien bizi kalitatea hobetzea eta haien normalizazioa, parte-hartzea eta integrazioa bultzatzea gizartean, politikan, ekonomian, lan arloan, kulturan eta hezkuntzan, autonomia pertsonala, familiarra eta taldeena bultzatzea, kohesio soziala eta elkartasuna sustatzea, pertsonen eta taldeen bazterketa egoerei aurrea hartzea eta haietaz arduratzea, eta gizarteak behar sozialak konpontzen parte har dezala bultzatzea, batez ere giza talde behartsuenak ordezkatzen dituzten entitateen bidez.

Orobat, xedatzen du Nafarroako toki entitateak titular dituzten Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak gizarte zerbitzuen sistema publikoaren oinarrizko unitatea eta sistema horretara heltzeko atea direla, bai eta hartzaileengandik eta familiaren eta gizartearen esparrutik hurbilen dagoen maila ere; besteak beste, arreta ematen diete gizarte zerbitzuen aurrean eskariak aurkezten dituztenei, lehen erantzuna emateko (30 b artikulua) eta gizarte larrialdietako prestazioak kudeatzeko (30 h artikulua).

Nazioarteko ekonomiak jasaten duen krisi ekonomiko eta finantzarioak herritarrengan eta titulartasun publikoko gizarte zerbitzuetan dituen ondorioetako bat da oinarrizko gizarte zerbitzuek bermatu behar duten berehalako eta presako erantzuna nahikoa ez izatea, haien eskumeneko oinarrizko eskualdean bizi direnek planteatzen dituzten behar sozialen aurrean.

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legeak, 31.4 artikuluan, aukera jasotzen du oinarrizko gizarte zerbitzuek osa dezaten oinarrizko arretaren esku-hartzea, toki entitateek, zeinek bere lurralde eremuan eta bere eskumenen barrenean, ezartzen dituzten bestelako programa edo jarduketak garatuz.

Egoera ikusita, toki entitateak gizarte larrialdietako laguntzak emateko programak ari dira ezartzen, haien udalerrietan bizi direnen premiazko behar luzaezinak bermatzea helburu izanik.

Diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileak ezartzea du xede deialdi honek, toki entitateek gizarte larrialdietako laguntzak ematera bideratutako jarduketak gara ditzaten; izan ere, haien bidez ematen ahal diete lehen erantzuna herritarrek planteatzen dituzten gizarte beharrei.

Deialdi honek bide ematen die entitate interesdun guztiei baldintza berberetan parte hartzeko, eta bermatzen du, aldi berean, diru-laguntza irizpide objektiboei jarraikiz emanen dela.

Espedienteko txosten tekniko eta juridikoak ikusita, agerian uzten dute, hurrenez hurren, oinarrizko gizarte zerbitzuen programa osagarri honetarako diru-laguntza egokia eta interes publikokoa dela, eta deialdia eta bere oinarri arautzaileak legezkoak direla.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari gizarte gaien arloan eta gizarteratze arloan esleitu zaizkion eskumenak erabiltzea Eskubide Sozialetako Departamentuari dagokio, Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen abuztuaren 28ko 128/2015 Foru Dekretuaren 1. artikuluan xedatuaren arabera.

Horrenbestez, departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen abuztuaren 28ko 128/2015 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen titular diren toki entitateentzako diru-laguntzen deialdia onestea gizarte larrialdietako laguntza programetarako 2016an, bai eta oinarri arautzaileak ere, foru agindu honen eranskinetan jaso direnak.

2. Guztira, 2.000.000,00 euroko gastua baimentzea 2016ko gastuen aurrekontuko “Gizarte larrialdietako laguntzak” izeneko 900003 91600 4609 231503 kontu-sailaren kargura.

3. Foru agindu hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Foru agindu hau Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarteratze-lanaren Zerbitzuari, Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Ataleko Kontabilitate Zentroari eta departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Administrazio Aferetarako Bulegoari igortzea, baita Diru-laguntzen Datu Base Nazionalari ere, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Deialdi honen eta bere oinarri arautzaileen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean. Foru agindu honen kontra, administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2016ko maiatzaren 9an.–Eskubide Sozialetako Departamentuko kontseilaria, Miguel Laparra Navarro.

I. ERANSKINA

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen titular diren toki entitateei diru-laguntzak emateko deialdiaren oinarri arautzaileak, gizarte larrialdietako laguntza programetarako 2016an

Lehena.–Xedea eta helburua.

1. 2016ko ekitaldian, Foru Komunitateko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen titular diren toki entitateei diru-laguntzak emateko aplikatzen den araubidea ezartzea du xede deialdi honek, gizarte larrialdietako laguntza programak gauza ditzaten haien eskumenen esparruan.

2. Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoei gizarte larrialdietako laguntza programak gauzatzen laguntzea dute helburu diru-laguntza hauek, eskasia ekonomikoak edo/eta sozio-sanitarioak dituzten pertsonentzat direnak, zailtasun handiak dituztelako ostatu, energia, nutrizio, osasun eta hezkuntza arloko oinarrizko beharrak presaka eta berehala asetzeko.

3. Gizarte larrialdietako laguntzak bateragarriak izanen dira ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretuan jasotzen diren prestazio guztiekin; dekretu horren bidez, Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroa onetsi zen. Dena dela, ezin izanen da tramitatu batera zenbateko/kontzeptu/faktura bererako diru-laguntza honen kargurako udal mailako larrialdietako laguntza eta Eskubide Sozialetako Departamentuaren laguntza berezia.

Familia-unitate onuradun bakoitzari ematen zaion zenbatekoak ezin izanen du inoiz laguntzen diren kontzeptuen kostu erreala gainditu, beste laguntza edo diru-laguntza batzuekin baturik ere.

Bigarrena.–Definizioak.

1. Gizarte larrialdiko laguntza: ordainketa bakarreko prestazio ekonomikoak, eskasia ekonomikoak edo/eta sozio-sanitarioak dituzten pertsonentzat direnak, zailtasun handiak dituztelako, beharrak presaka eta berehala asetzeko. Helburua dute oinarrizko laguntza presaka ematea behar horiek sortzen diren unean, eta gizartean esku hartzean prebentziorako eta laguntzeko tresna bat gehiago dira.

Prestazio hauek ondoko ezaugarriak dituzte:

–Helburu zehatz baterakoak dira, hau da, zertarako ematen diren, hartarako bakarrik izanen dira.

–Pertsonalak dira eta besterenezinak.

–Bereziak dira eta premiazkoak tramitazioan.

2. Bizikidetzako familia-unitatea: foru agindu honen ondorioetarako, bertan sartzen dira eskatzailea eta, hala badagokio, harekin bizi diren pertsona bat edo gehiago, ezkontza edo pareko afektibitate-harremanean elkartuta edo bigarren gradurainoko odol-ahaidetasuneko lotura edo lehen gradurainoko ezkontza-ahaidetasunekoa duten pertsonak.

3. Familia-unitatearen baliabide ekonomikoak: halakotzat hartzen da diru-sarrera guztien batura, alegia lanaren etekin, prestazio, sorospen eta familia-unitateak duen hileroko edozein diru-sarrera konputagarrirenak. Gainera, kontuan hartuko dira ondare etekinak, bai eta likidezia errazeko higigarrien guztirako balioa.

Hirugarrena.–Aurrekontuko diru erabilgarria.

Helburu horietarako, guztira, 2.000.000 euro bideratuko dira, 2016ko gastuen aurrekontuko “Gizarte larrialdietako laguntzak” izeneko 900003 91600 4609 231503 kontu-sailaren kargura.

Laugarrena.–Entitate onuradunen betebeharrak.

Nafarroako Foru Komunitateko toki entitateek hartzen ahalko dituzte deialdi honetan aipatzen diren diru-laguntzak, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 3.1 artikuluarekin bat, baldin eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen titularrak badira eta 2016ko ekitaldian aipatu diren jarduketak egiten badituzte edo egiteko asmoa badute.

Bosgarrena.–Programen baldintzak.

Diru-laguntza jasotzeko, programek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Deialdi honen 1. oinarrian jasotako xede eta helbururako egokiak izatea.

b) 2016. urtean gauzatzea.

c) Laguntza programek erreferentziako oinarrizko eskualdean bizi den jendearen beharrak beteko dituzte, baldintza hauek betez gero:

1) 18 urtetik gorakoa izatea.

2) Bere erreferentziako gizarte zerbitzuaren oinarrizko eskualdeko herrietako batean erroldatua egotea.

3) Hilabetean, familia-unitateak baliabide batzuk izatea, eskala progresibo honen arabera:

FU-KO KIDE KOPURUA

HILEAN GEHIENEZ ERE IZAN DAITEZKEEN DIRU-SARRERAK

1

1.310,40

2

1.572,48

3

1.703,52

4

1.834,56

5 edo gehiago

1.965,60

4) Bazterketa sozialeko egoerak saihestu edo arintzeko beharrezkoak diren berariazko gastuei, apartekoei, aurre egiteko zailtasunak izatea.

d) Programa hauetan jasotako laguntzak balorazio soziala egin ondoren emanen dira, dagokion oinarrizko gizarte zerbitzuko gizarte-langileak proposatuta. Espresuki adierazi beharko da familia-unitate bakoitzari tramitatu/eman zaion zenbatekoak ezin izanen duela inoiz beharraren kostu erreala gainditu, beste laguntza batzuekin baturik.

Seigarrena.–Bateragarritasuna.

Deialdi honetako diru-laguntza Espainiako edo atzerriko beste administrazio publiko edo erakunde publiko zein pribatu edo partikular batzuek jarduketa bera garatzeko ematen dituztenekin batzen ahalko dira.

Zazpigarrena.–Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak.

1. Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak dira diruz lagundutako jardueraren izaerarekin bat datozenak, behar-beharrezkoak izanik pertsonak gizarteratzea eta laneratzea errazten badute eta 2016an egiten badira.

2. Laguntzen barrenean sartzen diren kontzeptuen gastu osoak jasotzen ahalko du laguntza, hurrengo atalean adierazten diren baldintzak betez gero; gehienez ere, 3.000 euro izanen da urtean familia-unitate bakoitzeko.

3. Diruz laguntzen ahal diren gastuek kategoria hauetako batekoak izan beharko dute:

a) Ostatua.

a.1) Etxebizitzaren alokairua ordaintzea, etxebizitzaren hipoteka maileguaren kuota ordaintzea, etxebizitza partekatuko gela ordaintzea, bestelako ostaturen bat (apopilo etxea, hotela eta abar) ordaintzea.

Kontzeptu honen gehieneko kopurua 2.000 eurokoa da familia-unitate bakoitzeko.

a.2) Etxebizitza berria alokatzeko kontratua, eskatzailearen ohiko bizileku erreala izan behar duenean, hasierako ordainketa harentzat berezia denean eta bere baliabide ekonomikoekin etxebizitzaren ohiko ordainketa bermatzen ahal duenean.

Kontzeptu honen gehieneko kopurua 2.000 eurokoa da familia-unitate bakoitzeko.

b) Oinarrizko hornidurak.

b.1) Ur hotza banatzeko eta bestelako zerbitzuetako gastuak (estolderia, zaborrak biltzea, eta abar).

b.2) Argindar, gas, berokuntza, ur bero zentrala eta beste erregaiak (egurra, ikatza, berokuntzarako gasoila, eta abar).

b.1) eta b.2) kontzeptuen gehieneko kopurua, baturik, 800 eurokoa da familia-unitate bakoitzeko.

b.3) Oinarrizko hornidurengatiko kontratuen altak ohiko etxebizitzan; altaren kostuaren kopurua emanen da gehienez ere.

Kontzeptu honen gehieneko kopurua izanen da, gehienez ere, oro har ezarritako gehienekoa.

Ez dira sartzen komunikazio eta informazio gastuak.

c) Elikadura eta osasuna.

c.1) Familia-unitatea osatzen dutenen eguneko elikadurako eta higieneko gastuak (oinarrizko elementuak, norberaren eta etxeko higienerako).

Kontzeptu honen gehieneko kopurua urtean hurrengoa izanen da, familia-unitateko kideen kopuruaren arabera:

FU-KO KIDEAK

URTEKO GEHIENEKO KOPURUAK

Pertsona 1

500 euro

2 pertsona

700 euro

3 pertsona

940 euro

4 edo gehiago

1.220 euro

c.2) Gaixotasunaren ondoriozko gastuak, lekualdatze edo egonaldi behartuek sortutako gastuen kasuetan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak igorrita; edo osasun sistema publikoak ordaintzen ez duen farmaziako gastua; 500 euro, gehienez ere, pertsona bakoitzeko.

c.3) Norberaren funtzionamendu integraturako beharrezkoak diren elementuak eskuratzeko laguntzak; zentzumenei lotuak ere izan daitezke (entzumenari eta ikusmenari); 500 euro, gehienez ere, pertsona bakoitzeko.

c.4) Beste jarduketa sozial eta sanitario batzuk, gizarte bazterketa saihesteko eta gizarteratzea errazteko, gehienez ere 500 euro pertsona bakoitzeko.

d) Hezkuntza eta gizartean eta lanean txertatzea.

Gizarteratzeko eta/edo lanean sartzeko laguntza. Gizarteratzen edo/eta lanean txertatzen laguntzen duten diru-laguntzak jasotzen dira; bereziki, hezkuntza jarduera arautu gabeetan parte hartzeko aukera ematen duen sostengu puntualak, prestakuntzan hasteko modu bakarra direnean.

Gehienez ere 800 euro gizarte-unitate bakoitzeko.

e) Oinarrizko beste premia batzuk betetzea.

Aurreko ataletan jaso gabeko beste egoera batzuk, haien apartekotasunaren arabera eta familia-unitateak jasan ditzakeen kalte konponezinen arabera.

Zortzigarrena.–Eskaerak aurkeztea.

Eskabideak aurkezteko epea 10 egun baliodunekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskaerak, Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarteratze-lanaren Zerbitzuari zuzenduak, aurkeztuko dira, ahal dela, Nafarroako Foru Komunitateko Erregistro Orokor Elektronikoari buruzko ekainaren 23ko 70/2008 Foru Dekretuak sortu eta arautzen duen erregistro elektronikoaren bidez. Orobat, aurkeztu daitezke, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrean edo Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako Zuzendaritza Nagusian (González Tablas kalea, 7; 31005, Iruña) edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako tokietan.

Postetxeetan aurkezten diren eskaerei dagokienez, gutun-azal ireki batean aurkeztuko dira, lehen orrialdeko idazpuruan garbi agerrarazteko bulegoaren izena eta eguna, tokia eta ordua (minutuak eta guzti). Gainera, entitate interesdunak, egun berean, posta elektrikoniko baten bidez (dgasaprimaria@navarra.es) adierazi beharko dio Oinarrizko Laguntzaren eta Laguntza Komunitarioaren Atalari eskabidea igorri duela.

Eskaerak adierazitako epeaz kanpo aurkeztuz gero, ez dira onartuko.

Diru-laguntza eskatzeak berarekin dakar deialdi honetako oinarriak onartzea.

Bederatzigarrena.–Aurkeztu beharreko agiriak.

Eskabideak, entitatearen legezko ordezkariak sinatuta, honako agiri hauek erantsirik aurkeztu beharko dira:

a) Toki entitateak egin gogo duen programa, horretarako prestatutako ereduarekin bat. Entitate interesdunek Nafarroako Gobernuaren webgunean (www.navarra.es/AyudasyBecas) eskuratzen ahalko dute eredua, baita Eskubide Sozialetako Departamentuko Gizarte Zerbitzuetako webgunearen Komunikazio Atarian ere.

b) Entitate eskatzaileak bere eskaera sendotzeko interesgarritzat jotzen duen zeinahi agiri.

Hamargarrena.–Diru-laguntza emateko prozedura eta instrukzioa.

1. Diru-laguntzak emateko prozedura norgehiagokakoa izanen da, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

2. Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako Zuzendaritza Nagusiak tramitatuko ditu eskaerak, eta, instrukzio organo gisa, Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarteratze-lanaren Zerbitzua arituko da. Horrexek egiaztatuko du diru-laguntzak hartzeko betebeharrak betetzen diren, eta eskaerak baloratuko ditu ofizioz, oinarri hauen arabera.

3. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluan ezarritakoarekin bat, ondotik aipatzen diren kasuetan interesa duen entitateari eskatuko zaio gehienez ere hamar egun balioduneko epean hutsegiteak zuzendu edo aginduzko agiriak aurkez ditzala, eta ohartaraziko zaio hori egin ezean eskaera bertan behera uzten duela ulertuko dela, eta kasu horretan, espedientea artxibatzeko aginduko da eta hala jakinaraziko da, Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko Legearen 42. artikuluan aurreikusita dagoenari jarraikiz:

a) Eskaeran identifikazio daturik ez agertzea, dela eskatutako diru-laguntzari dagozkionak, dela entitate eskatzaileari buruzkoak.

b) Aurrekontua aldatu beharra dakarten arazoak (akats aritmetikoak, okerreko datuak, oso errealistak ez diren kostuak edo hautagarriak ez diren beste kostu batzuk). Horren ondorioz, gauzak argitzeko eskatzen ahalko da, eta instrukzio organoak aldaketak edo murrizketak ezartzen ahalko ditu akats edo datu zehazkabe horiei aurre egiteko.

c) Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 70. artikuluan ezarritako kasuetako edozein.

Gainerako kasu guztietan, eta, bereziki, baloratzeko aurkezten den dokumentazioari dagozkion guztietan, ez da zuzentzeko aukerarik izanen.

Hamaikagarrena.–Eskaeren balorazioa eta diru-laguntzaren zenbatekoa nola finkatuko den.

1. Eskaerak 0tik 100 puntura arteko eskala baten arabera baloratuko dira, II. eranskinean adierazitako irizpide objektiboak eta haien haztapena kontuan hartuta.

2. Diru-laguntzarako eskaera aintzat hartua izateko, programak gutxienez ere 40 puntu lortu beharko ditu.

3. Ematen den diru-laguntza entitateak eskatutakoa izanen da.

4. Onesten diren programen baloraziotik guztira emateko ateratzen den diru kopuruak aurrekontuko diru-izendapen erabilgarria gainditzen duenean, toki entitate onuradun bakoitzari eman beharreko kopurua mugatuko da, hiru adierazleren arabera hainbanatuta (oinarri hauen III. eranskinean jaso dira): 2015ean gizarteratze-errenta jaso duten familia-unitateen kopurua (%45), 2015ean Nafarroako Gobernuaren gizarteratze laguntza bereziak hartu dituzten familia-unitateen kopurua (%10) eta 2015eko abenduan dauden langabeen kopurua (%45); hori guztia, erreferentziako oinarrizko eskualdean.

Hamabigarrena.–Alegazioen tramitea.

Instrukzio organoak proposamen txostena eman aurretik, interesdunei entzutea emateko tramitea egiten ahalko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 84. artikuluari jarraikiz.

Hamahirugarrena.–Prozeduraren ebazpena.

1. Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako zuzendari nagusiari dagokio aurkeztutako eskaerak ebaztea, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen bidez eta Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 128/2015 Foru Dekretuaren bidez esleitutako ahalmenen ondorioz.

2. Ebazpen horretan honako hauek agertuko dira: diru-laguntzak zer entitateri esleitu zaizkien, laguntzen helburua, zenbatekoa, ordaintzeko eta justifikatzeko modua eta epea, eta gainerako eskaerak ezesteko arrazoiak, Diru-laguntzei buruzko arazoaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 21. artikuluan xedatu bezala.

Hamalaugarrena.–Jakinarazpena eta publizitatea.

Deialdiaren ebazpena administrazio prozedura arautzen duen legedian ezarri bezala jakinaraziko zaie entitate interesdunei, eta Nafarroako Atarian argitaratuko da.

Hamabosgarrena.–Diru-laguntzaren ordainketa.

1. Oro har, Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 32. artikuluan ezarritakoaren arabera ordainduko dira diru-laguntzak, jarduera egin dela justifikatu ondoren 16. oinarrian adierazitakoari jarraikiz. Ordainketa partzialak egiten badira, ordainketa proportzionalak izanen dira, gastuak justifikatu ondoren.

2. Ordainketa aurreratua egitea onar dezake organo laguntza-emaileak, diru-laguntzaren helburuak betetzeko funtsak aldez aurretik eduki beharra justifikatzen baldin bada. Horretarako, entitateak behar hori justifikatzen duen txostena aurkeztuko du, non une horretan entitateak banku-kontuetan dituen saldoak agertuko baitira, ekitaldi horretako diruzaintzaren fluxua, edo, bestela, diruz lagundutako jarduera ez geldiarazteko edo hasteko dirua behar dela frogatzen duen edozein agiri.

3. Ordainketa aurreratua egitekotan, honela eginen da:

a) Esleitzen den diru-laguntza 60.000 eurokoa edo txikiagoa baldin bada, epe bakarrean pagatuko da, aurrerakin gisa.

b) Onarturiko diru-laguntza 60.000 eurotik gorakoa bada, honela ordainduko da: %50, lehen ordainketan, eta beste %50 behar diren gastuen eta, badago, kofinantzaketaren frogagiriekin batera.

Hamaseigarrena.–Diru-laguntza justifikatzea.

1. Entitate onuradunek diruz lagundutako programa gauzatzean egindako gastuen justifikazio ekonomikoa eta teknikoa aurkeztu beharko dituzte, inprimaki ofizialetan. Horiek deskargatu daitezke Nafarroako Gobernuaren webgunean (www.navarra.es/AyudasyBecas), baita Eskubide Sozialetako Departamentuko Gizarte Zerbitzuetako webgunearen Komunikazio Atarian ere.

a) Entitatearen fede publikoa daraman idazkariaren edo pertsonaren ziurtagiria, emandako diru-laguntzaren guztirako gastuari eta entitatearen ekarpen ekonomikoari buruzkoa; eredu normalizatu baten araberako zerrenda gehituko zaio eta, hartan, honako hauek azalduko dira: pertsona onuradunen NANa, gizarte larrialdietako laguntzen kontzeptuak eta haien zenbatekoak, eta 5. oinarriko c) eta d) ataletan adierazitako baldintzak betetzen direla.

Diru-laguntzaren azken pagamendua edo diru-laguntza osorik jasotzeko eskubidea ematen duen aurkezpena egiteko azken eguna 2016ko abenduaren 31 izanen da.

b) Diruz lagundutako programa nola garatzen ari den azaltzen duen azken txosten teknikoa, ezarritako ereduari jarraikiz egina. Txosten horretan sartuko dira, gutxienez, gauzatutako proiektuaren laburpena, gizarte larrialdietako laguntzak emateko batez besteko denbora eta ebaluazioa, zenbateraino bete den ikusteko.

c) Beste edozein dokumentazio grafiko nahiz idatzi, borondatez eman nahi dena, diruz lagundutako programaren gauzatze edo martxa onaren berri emateko.

2017ko urtarrilaren 31 izanen da txostenaren mugaeguna.

2. Gizarte larrialdietarako ematen diren laguntza guztiek gastu eta pagamenduaren frogagiriak beharko dituzte, kasuan kasuko kontrol organoak egiaztatu ahal izateko. Horrek laginen bidez berrikusten ahalko ditu. Frogagiriak fakturak izanen dira, eta, halakorik ezean, banku laburpenak, gordekinak, kaxako erregistroak, gastuen oharrak edo bestelako agiriak. Betiere, diru-laguntza emateko banakako espedienteetan artxibatuta egon beharko dute. Horiek guztiak jatorrizko agiriak edo fotokopia konpultsatuak izanen dira.

3. Justifikatutako gastua ez bada iristen aurreratutako edo kontura ordaindutako guztizko zenbatekora, ziurtagiri bat aurkeztu beharko da erakusteko itzulketa bat egin dela Eskubide Sozialetako Departamentuaren alde, aurreratutako edo kontura ordaindutako zenbatekoaren eta justifikatutako zenbatekoaren arteko aldea adinakoa, deusetan galarazi gabe diru-laguntzaren espedientea ixten duen ebazpenean ezartzen dena. Diru-sarrera horren bidez entitateak adieraziko du itzuli duen zenbatekoari uko egiten diola.

Entitate onuradunak organo kudeatzaileari eskatuko dion ordainketa-gutunaren bidez eginen da itzulketa.

Hamazazpigarrena.–Hornitzaileen kontratazioa eta azpikontratazioa.

1. Entitate onuradunak ezin izanen du hirugarrenekin azpikontrataziorik egin diru-laguntzaren xedeko jarduera osorik edo hein batean gauzatzeko. Onuradunak berak egiten badu diru-laguntza jasotzen duen jarduera, horretarako behar diren gastuen kontratazioa kontzeptu horretatik kanpo geldituko da.

2. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.3 artikuluan xedatutakoarekin bat, zerbitzuak aholkularitza edo laguntza enpresek ematen badituzte eta diruz lagundu daitekeen gastuaren zenbatekoa 12.000,00 eurokoa baino handiagoa bada, hornitzailea eragimen eta ekonomia irizpideei jarraikiz hautatu dela frogatu beharko du onuradunak .

Kasu horietan, entitate onuradunak helburua lortzeko gai diren hiru enpresarekin edo gehiagorekin kontsultatu eta negoziatu beharko ditu kontratuaren baldintzak, eta eskaintzarik hoberena egiten duenarekin sinatuko du. Kontsulta-tramiteak eta eskaintzak gorde egin beharko ditu entitate onuradunak. Kontu horiek agiri bidez frogatu beharko ditu diru-laguntza ematen duen organoaren aurrean, kontratua sinatu bezain laster. Agiri horiekin batera, enpresa hautatzeko arrazoiei buruzko txosten labur bat aurkeztuko da.

Ez da beharrezkoa izanen enpresa bati baino gehiagori kontsulta egitea, diruz laguntzen ahal diren gastuen ezaugarrien berezitasunagatik, merkatuan hornidura edo zerbitzu hori ematen duten enpresak behar adina ez direnean.

Hemezortzigarrena.–Entitate onuradunen betebeharrak.

Diru-laguntza jasotzen duten entitateek betebehar hauek izanen dituzte:

a) Diru-laguntza ematea eragin duten programa eta jarduerak eskaeraren eta, halakorik bada, eskaera aldatuaren arabera gauzatzea, baita deialdi honetako oinarrien, baldintzen eta betebehar formal eta materialen arabera ere, eta kontzeptu honetarako esleitutako funtsak hartarako baino ez erabiltzea.

b) Diruz lagundutako jarduketak gauzatu direla eta horretarako izandako gastu osoa justifikatzea, oinarri arautzaile hauetan adierazitako frogagiriak aurkeztuz. Toki entitateak ere aportazioa egiten badu, konfinantzaketaren portzentajea eskaeran (edo haren birformulazioan) finkatutakoa edo handik gorakoa izanen da.

c) Egiaztapen lan guztiak onartzea, hala diru-laguntza ematen duen organoak egiten dituenak nola indarreko ordenamendu juridikoaren arabera horretarako eskumena duten gainerakoek egiten dituztenak eta, horretarako, eskatzen zaizkien agiri guztiak aurkeztea.

d) Diru-laguntza nork eman duen adieraztea programaren zabalkundean eta publizitatean, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak uztailaren 2an emandako 212/2010 Foru Aginduan ezarritakoarekin bat. Entitateek foru agindu horren 2. artikuluaren baldintza orokorrak eta 4.1 b) artikuluaren berariazko baldintzak bete beharko dituzte.

e) Helburu bererako beste diru-laguntza batzuk eskatu eta/edo lortu badira, horren berri ematea diru-laguntzak ematen dituen organoari. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta, betiere, jasotako dirua zertan erabili den frogatu baino lehen.

f) Programa gauzatu ezin bada edo diru-laguntza ematean ezarritako baldintzak betetzen ez badira, entitate onuradunak jasotako dirua itzuliko du edo, justifikatu gabeko zatirik bada, hari dagokiona.

g) Jasotzen diren bestelako diru-laguntza, laguntza edo diru-sarrerez gain, diru-laguntza emateko eta haren zenbatekoa zehazteko kontuan hartutako baldintzen aldaketa guztien berri eman beharko zaio Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako Zuzendaritza Nagusiari. Betiere, funtsezko aldaketak organo eskudunak baloratu eta onartu beharko ditu.

Salbuespen gisa, programa gauzatzea eragozten edo zailtzen duten gorabeherak agertuz gero, diru-laguntzak jasotzen dituzten entitateek zilegi izanen dute diru-laguntza jasotzen duen/duten programaren/programen edukia aldatzeko eskatzea, baita hura egiteko modua eta epeak ere.

Baldintzak aldatzeko eskaeretan, aldaketa edo zailtasun horren gainean behar adina arrazoi eman beharko dira, aldaketa justifikatzen duten inguruabarrak gertatu eta berehala, eta betiere, diru-laguntza jasotzen duen programa gauzatzeko epea bukatu baino lehen.

Diru-laguntza emateko kontuan hartutako baldintzen edozein aldaketak, administrazioak onartu ala ez, diru-laguntza emateko ebazpena aldarazten ahalko du, edo/eta, hala badagokio, kasuan kasuko zenbatekoa itzuli beharko da.

h) Jasotako funtsen aplikazioari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede diren bitartean.

i) Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak onuradunei ezartzen dizkien gainerako eginbeharrak.

Hemeretzigarrena.–Jarraipena.

Instrukzio organoak diruz lagundutako jarduketen segimendu eraginkorra egiteko beharrezkotzat jotzen duen dokumentazio guztia eskatzen ahalko du, eta entitateak horretarako ematen zaion epearen barrenean aurkeztu beharko du.

Halaber, instrukzio organoak jarraipen bisitak egiten ahalko ditu programak betetzen direla eta diru-laguntzak behar bezala aplikatzen direla ziurtatzeko.

Hogeigarrena.–Ez-betetzeak.

1. Programa burutu ezik edo diru-laguntza emateko ezarritako baldintzak bete ezik, eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan aipatzen diren zergatikoak gertatuz gero, edo deialdian berariaz aipatzen diren betebeharrak bete ezik, hartutako zenbatekoa itzuli egin beharko da, osorik edo hein batean. Legez ezarritako kasuetan, gainera, bidezkoa izanen da diru-laguntza ordaindu zenetik itzuli beharraren gaineko ebazpena ematen den arte sorrarazitako berandutze-interesak ordaintzeko eskatzea. Dirua itzultzeko prozedurak aipatutako artikuluan xedatuari jarraituko dio, eta hasten denetik 12 hilabeteko epean eman beharko da haren gaineko ebazpena.

2. Entitate onuradunak ia betebehar guztiak betetzen dituenean eta bere konpromisoak betetzeko jarrera garbia erakusten duenean, proportzionaltasun irizpideari jarraituz zehaztuko da itzuli beharreko zenbatekoa, diru-laguntza emateko ezarritako baldintzetatik zenbat eta noraino bete diren ikusita.

3. Ez-betetzeetan maila desberdinak egonen dira, honako hauen arabera:

–Diruz lagundutako programaren arlo teknikoari eta aurrekontuei buruzko betetze maila.

–Aurretik baimen administratiboa eduki gabe eginiko aldaketen zenbatekoa eta munta.

–Txostenak epetik kanpo aurkezten direnean, zenbat egun iragan diren.

4. Aurreko ataletan xedatutakoa gorabehera, arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 42. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiko zaio, edo, bestela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen V. tituluan xedatutakoari.

Hogeita batgarrena.–Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontra bidezko diren errekurtso administratiboak.

Deialdi honen eta bere oinarri arautzaileen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Foru agindu honen kontra, administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Hogeita bigarrena.–Aplikatu beharreko arauak.

Deialdi hau Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoari jarraituz egin da; beraz, oinarri arautzaileotan jasota ez dagoen guztian, lege hori oso-osorik bete beharko da.

II. ERANSKINA

Eskaerak baloratzeko irizpide objektiboak

1. Programen deskripzioa eta aldez aurreko erregulazioa (%25):

–Aldez aurreko erregulazio xehakatua: 25,00 puntu.

–Aldez aurreko erregulazio orokorra: 12,50 puntu.

–Erregulaziorik gabea: 0,00 puntu.

2. Laguntzak kudeatu eta tramitatzeko denbora (%25):

–5 lanegun arte: 25,00 puntu.

–20 lanegun arte: 12,50 puntu.

–20 lanegunetik gora: 0,00 puntu.

3. Proiektuaren ebaluazio-adierazleak (%25):

–Programaren adierazle kuantitatiboen zerrendatzea eta kalitatea: 6,25 eta 12,50 puntu artean puntuatuko da.

–Adierazle kuantitatiborik ez bada: 0,00 puntu.

–Programaren adierazle kualitatiboen zerrendatzea eta kalitatea: 6,25 eta 12,50 puntu artean puntuatuko da.

–Adierazle kualitatiborik ez bada: 0,00 puntu.

4. Proiektuen kalitate teknikoa (%25):

–Egokia: 25,00 puntu.

–Hala-holakoa: 12,50 puntu.

–Desegokia 0,00 puntu.

III. ERANSKINA

11.4 oinarria aplikatzeko adierazleak

OINARRIZKO ESKUALDEAK

2015eko GLBak

2015EKO ABENDUKO
LANGABEAK

2015EKO GE

Allo

11

309

46

Altsasu

17

724

150

Antzin-Ameskoa

4

253

43

Agoitz

10

310

62

Aranguren

5

408

41

Artaxoa

7

273

63

Auritz

0

60

4

Aiegi

2

124

30

Barañain

20

1.461

376

Berriozar

82

2.122

716

Buñuel

17

902

221

Burlata

56

1.485

503

Zarrakaztelu

13

314

105

Cascante

20

947

226

Cintruénigo

28

912

325

Zizur

30

888

201

Corella

35

1.184

315

Doneztebe

1

273

58

Eguesibar

73

1.090

322

Elizondo

1

292

57

Lizarra

35

1.098

344

Etxarri Aranatz

15

290

55

Uharte

25

551

122

Irurtzun

17

377

85

Izaba

1

26

5

Leitza

0

155

46

Lesaka

4

290

40

Lodosa

15

790

209

Los Arcos

1

127

32

Noain

49

1.014

276

Erriberri

28

552

178

Orkoien

18

415

124

Iruña

498

14.278

5204

Azkoien

34

877

295

Gares

8

436

99

Zaraitzu

0

35

4

San Adrián

35

860

245

Zangoza

8

498

145

Tafalla

33

754

179

Tutera

51

2.980

729

Ultzama

5

154

35

Valtierra

36

910

223

Viana

3

272

66

Villatuerta

5

256

32

Atarrabia

46

817

239

Iragarkiaren kodea: F1606241