106. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 2a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 4. EPAITEGIA

Ediktua. 587/2014 prozedura

Iruñean, 2016ko apirilaren 28an.

Mercedes San Martín Cidriain andrea, Iruñeko Lehen Auzialdiko 4. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: Iruñeko Lehen Auzialdiko 4. Epaitegi honetan 587/14D judizio arruntaren prozedura tramitatzen ari da. Auto horietan epaia eman da, eta haren kopia interesdunaren eskura dago bulego judizial honetan.

Eta María Cruz Liedo Aguadori legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, bai eta ohartarazteko ere ebazpen horren kontra apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela hogei eguneko epean, honako honen bi ale egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara daitezen.

Iruñean, 2016ko apirilaren 28an.–Justizia Administrazioaren letradua, Mercedes San Martín Cidriain.

Iragarkiaren kodea: J1605367