106. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Laburpena, Zizur Nagusiko Udalak 2016ko apirilaren 28ko osoko bilkuran hartu erabakiarena; horren bidez autoenplegua babesteko eta sustatzeko diru-laguntzen deialdia onetsi zen
Inicia proiektua 2016

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b eta 20.8a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index): BDNS (Identifikazioa): 307237.

Laburpena, 2016ko apirilaren 28ko osoko bilkuran hartu erabakiarena; horren bidez “Inicia proiektua 2016” autoenplegua babesteko eta sustatzeko programako diru-laguntzen deialdia onetsi zen.

a) Onuradunak: beren enpresa jarduera Zizur Nagusiko udalerrian gauzatzen duten langile autonomoak, eta 2015. urtean eskabidea epe eta forma egokietan aurkeztu zuten pertsona eta sozietateak, baina, aurrekontuko kontu-saila agortu zelako, zegokiena erabat edo hein batean jaso ez zutenak.

b) Xedea: Autoenpleguaren bidezko ekimenen sorrera sustatzea eta edozein motatako ekimen berritzaileak abiarazten laguntzea.

c) Oinarri erregulatzaileak: Diru-laguntzen Base Nazionalean eta Zizur Nagusiko Udalaren webgunean.

d) Zenbatekoa: 9.000 euro.

e) Eskabideak aurkezteko epea: deialdiaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak aurkezteko epea 2016ko azaroaren 30ean bukatuko da.

Zizur Nagusian, 2016ko maiatzaren 25ean.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L1606440