106. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZABALTZA

2016ko ekitaldiko aurrekontua. Hasierako onespena

Zabaltzako Kontzejuko Batzarrak, 2016ko maiatzaren 17an egin bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batean onestea 2016ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak; hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 275. artikuluan eta ondokoetan xedatuari jarraikiz. Hamabortz egun baliodunean jendaurrean egonen da, aitzinetik iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitara emanda, bizilagun eta interesdunek espedientea Idazkaritzan azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko aldian inork ez badu alegazio edo erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko dira 2016ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak, eta bete eginen da haien laburpenak argitaratzeko tramitea.

Zabaltzan, 2016ko maiatzaren 23an.–Kontzejuko burua, Joaquín Galar Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L1606354