106. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

431E/2016 EBAZPENA, apirilaren 22koa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, behin betiko onesten duena Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektorialeko H-2 unitate morfologikoko H-2.1 lurzatiaren xehetasun azterlana, Abaigar Summa SLUk sustatua.

Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 22ko 43E/2016 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi da Abaigar Summa, S.L.U.k sustaturiko xehetasun azterlana, Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektorialeko (UPS) H-2 unitate morfologikoko H-2.1 lurzatiari dagokiona.

Ebazpen hori 2016ko 35. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 22an. Xehetasun azterlana hogei egunez egon zen jendaurrean eta, aldi berean, ukitutako udalei entzunaldia eman zitzaien. Era berean, Nafarroako egunkarietan argitaratu zen 2016ko otsailaren 26an.

Ezarritako epean, ez da haren aurkako alegaziorik aurkeztu.

Tresna hori hirigintzaren arloko araudian ezarritakora egokitzen da tramitazioari eta xedeari dagokienez, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 62. artikuluari eta eta harekin bat datozenei jarraikiz. Baita “Erripagaña” Udalez gaindiko Plan Sektorialaren araudira ere, 9. eta 103.2 artikuluetara zehazki. Antolamendu xehakatuko determinazioen aldaketa dauka soilik, xehetasun azterlan baten xede eta eskumena dena.

Xehetasun azterlan honen tramitazioa eta onespena Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari dagozkio, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 43.1.d) artikulua aplikatuz, udalez gaindiko plan sektorial bat garatzeko tresna delako.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Zerbitzuak espedientea azterturik, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean xedatutakoarekin bat, eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen abuztuaren 28ko 137/2015 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Behin betiko onestea Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektorialeko H-2 unitate morfologikoko H-2.1 lurzatiaren xehetasun azterlana, Abaigar Summa SLUk sustatua.

2. Adieraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezaketela, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Ebazpen honen jakinarazpena egin edo, bestela, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen epe horiek.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta espedientearen sustatzaileari, Burlata, Iruña, Uharte eta Eguesibarko udalei, Konpentsazio Batzordeari eta Iruñerriko Mankomunitateari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2016ko apirilaren 22an.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.

Iragarkiaren kodea: F1604980