106. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROTZ-HIRIA

1/2016 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

2016ko 84. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 3an, aurrekontuan aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egindako aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorririk irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin, haren bidez garatzen baita Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan.

Aurrekontuko 1/2016 aldaketa: kreditu berezia.

Gastu goitituak:

1. kapitulua.–1.1522.13100 kontu-saila. “Brigada laguntzeko lanak”: 5.200 euro.

1. kapitulua.–1.9200.16000 kontu-saila. “Gizarte Segurantzako kotizazioak”: 1.700 euro.

Finantzaketa:

Diru-sarrera goitituak:

7. kapitulua.–1.7500001 kontu-saila. “Langabetuak kontratatzeko diru-laguntza”: 3.300 euro.

1. kapitulua: 1.11600 kontu-saila. “IVTU”: 3.600 euro.

Urrotz-Hirian, 2016ko maiatzaren 24an.–Alkatea, Pedro María Martínez Juango.

Iragarkiaren kodea: L1606367