106. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZITIBAR

Kudeaketa hitzarmena, Untzitiko Udalaren eta Untzitiko Kontzejuaren artekoa. Behin betiko onespena

Untzitiko Udalak, 2016ko martxoaren 10ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Untzitiko Udalaren eta Untzitiko Kontzejuaren artean sinatutako Kudeaketa hitzarmena, UE-UNC 3 unitateari dagokion kargarik gabeko hirigintza aprobetxamenduaren %10 dirutan ordaintzea atzeratzeko.

Kudeaketa hitzarmenaren hasierako onespena 208. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 20an, eta alegaziorik aurkeztu ez denez gero, bidezko da behin betiko onestea osoko bilkuran.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 25. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Untzitin, 2016ko maiatzaren 23an.–Alkatea, Antonio San Miguel Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L1606345