106. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

METAUTEN

Alkatetza ordezteko dekretua

Metautengo Barrutiko Udaleko alkate udalburuak, 2016ko maiatzaren 20ko ebazpenaren bidez, honako ebazpen hau eman zuen:

“Oporrak direla-eta udal mugapetik kanpo ibiliko naizenez 2016ko maiatzaren 30etik ekainaren 4a arte.

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47.1 artikuluan ezarritako aginduak kontuan hartuta, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 b) artikuluan ematen zaidan legezko ahalmena erabiliz,

DEKRETATU DUT:

Lehena.–Aurretik ezarritakoari jarraikiz, Alkatetza honek Cristina Zudaire Landa, herriko lehen alkateordea, izendatzen du ordezko, 2016ko maiatzaren 30etik ekainaren 4a arte. Aipatutako egun horietan, udalerritik kanpo nagoen bitartean, alkatearen egitekoak beteko ditu.

Bigarrena.–Aurreko atalean xedatuak dekretuaren biharamunean hartuko du indarra, kontuan hartu gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialean noiz argitaratzen den.

Halaber, eta eskuordetza honek indarra izan dezan, hartzaileak bere adostasuna agertu beharko du. Eskuordetzea onartutzat hartuko da hartzaileak Alkatetzari ados ez dagoela adierazten ez badio dekretu hau jakinarazi eta hiru egun balioduneko epean.

Metautenen, 2016ko maiatzaren 20an.–Alkate udalburua, Andrea Catalá Andueza.

Iragarkiaren kodea: L1606383