106. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIGORRIA

1. poligonoko 3.10 eta 3.11. lurzatien (Txasperri kalea) xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Mendigorriko Udaleko alkate udalburuak, 2016ko maiatzaren 23an, hasiera batean onetsi zuen Mendigorriko 1. poligonoko 3.10 eta 3.11. lurzatien (Txasperri kalea, z.g.) xehetasun azterlana, M.ª Pilar Arriagak sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Mendigorrian, 2016ko maiatzaren 23an.–Mendigorriko Udaleko alkate udalburua, Iosu Arbizu Colomo.

Iragarkiaren kodea: L1606378