106. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Aldaketa, Kulturarako, hezkuntzarako, kirolerako, gazteriarako, laguntzarako, gizataldeendako eta gizarterako Martzillako
Udalaren diru-laguntzak arautzen dituen udal ordenantzan
Behin betiko onespena

Martzillako Udalak, 2016ko martxoaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Kulturarako, hezkuntzarako, kirolerako, gazteriarako, laguntzarako, gizataldeendako eta gizarterako Martzillako Udalaren diru-laguntzak arautzen dituen udal ordenantzaren 13. artikuluan. Iragarkia 2016ko 71. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 14an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza horren aldaketa behin betiko onetsi eta haren testua argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

13. artikuluaren aldaketa Kulturarako, hezkuntzarako, kirolerako, gazteriarako, laguntzarako, gizataldeendako eta gizarterako Martzillako Udalaren diru-laguntzak arautzen dituen udal ordenantzan.

13. artikulua. Dagokion informazio batzordeak eskaerak aztertuko ditu eta, ondoren, txostena aurkeztuko dio alkate udalburuari. Horrek ebazpena emanen du eta diru-laguntza onartuko, biltzen diren inguruabarrak azterturik, kasu bakoitzean zenbateraino eta zer ehunekotan laguntzen ahal den zenbatetsi ondoan. Arau orokorra da jarduerendako diru-laguntzek, guztira, ez gainditzea hartarako aurkeztu den aurrekontu osoaren %90. Gehieneko zenbatekoa deialdi bakoitzaren oinarri partikularrek adieraziko dute.

Martzillan, 2016ko maiatzaren 23an.–Alkate udalburua, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L1606350