106. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAKUNTZA

Espedienteari hasiera ematea: Udalbiltza Partzuergoarekin bat egitea, estatutuen onespena eta bertan sartzeko eskaera

2016ko apirilaren 25ean egindako bileran, Osoko Bilkurak ondoan dagoen erabakia onetsi zuen, besteak beste:

1. Udalbiltza Partzuergoarekin bat egin, bere estatutuak onetsi eta bertan sartzeko eskaera luzatzeari buruzko espedienteari hasiera ematea.

2. Hori dela eta, bai Udalbiltza Partzuergoaren estatutuak bai espediente hau hamabortz egunetako epean jendaurrean edukitzea, aldez aurretik iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia jarrita.

Lakuntzan, 2016ko maiatzaren 31n.–Alkatea, Patxi X. Razkin Sagastibeltza.

Iragarkiaren kodea: L1606642