106. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IBARGOITI

1/2016 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

2016ko 48. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 10ean, aurrekontuan aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Aurrekontuko 1/2016 aldaketa: kreditu gehikuntza.

Gastu goitituak:

6. kapitulua: 0.4140.69000 kontu-saila. “Inbertsioa bideen hobekuntzan”: 110.000 euro.

Finantzaketa:

Gastu beheitituak:

6. kapitulua: 0.1510.6090001 kontu-saila. “Inbertsioa karriken konponketetan”: -20.000 euro.

Diruzaintzako gerakina:

8. kapitulua: 0.87000 kontu-saila. “Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako”: 90.000 euro.

Idotzinen, 2016ko maiatzaren 24an.–Alkatea, José Javier Eslava Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L1606365