106. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Laburpena, udan euskarazko kanpaldietara joateko 2016. urteko diru-laguntzen deialdiarena

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index): BDNS (Identifikazioa): 307204.

Deialdi honen xedea da Lizarrako Udalak ematen dituen diru-laguntza jakin batzuk arautzea. Euskarazko kanpaldietara joateak sortzen dituen gastuak hein batean finantzatzeko dira diru-laguntza horiek, eta kanpaldiak, berriz, D ereduko ikasleentzat dira, eta jolasa, kirola eta/edo naturarekiko harremana dira haien edukiak. Laguntza horiek kontu-sail honen kargura ordainduko dira: 3350 489001 2016an udako euskarazko kanpaldietara joateko diru-laguntzak. Xede horretarako 2.070 euro izanen dira gehienez.

Lizarran, 2016ko maiatzaren 16an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L1606441