106. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Laburpena, gizartean bazterturik dauden pertsonei eta familiei 2016an diru-laguntza zuzenak emateko oinarriena

Tokiko Gobernu Batzarraren erabakiaren laburpena; haren bidez gizartean bazterturik dauden pertsonei eta familiei 2016an diru-laguntza zuzenak banakako araubidean emateko oinarriak onetsi dira.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index): BDNS (kodea): 307049.

Onuradunak eta xedea: norbanakoak edo familia unitateak, larrialdi egoera dutenak oinarrietako 1. atalean aipatzen diren kasuetako batean (janaria, alojamendua, etxebizitza mantentzea etab.) eta deialdiaren oinarrietan ezarritako gainerako baldintzak betetzen dituztenak.

Oinarri arautzaileak: Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean (identifikazio kodea: 307049), Udalaren web orrian (http://www.baranain.es/es/) eta Barañaingo Udalaren Gizarte Zerbitzuen Alorrean (Nelson Mandela Bakearen plaza, z.g.).

Laguntzetarako dagoen diru kopuru osoa: 10.000 euro.

Eskabideak aurkezteko epea: 2016ko abenduaren 31 arte.

Barañainen, 2016ko maiatzaren 24an.–Alkate udalburua, Oihane Indakoetxea Barbería.

Iragarkiaren kodea: L1606412