106. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BALLARIAIN

2016ko aurrekontuak. Hasierako onespena

Ballariaingo Kontzejuko Batzarrak, 2016ko maiatzaren 20an egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Kontzejuaren 2016ko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Ballariainen, 2016ko maiatzaren 24an.–Kontzejuko burua, José Cortizo Gulías.

Iragarkiaren kodea: L1606368