106. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABAIGAR

Alkatetzaren eginkizunak beste baten esku uztea

Olorizko Udaleko alkateak Alkatetzaren ekainaren 24ko 8/2016 Ebazpena eman zuen; hona hemen haren testua:

“José Luis Gomez Sarasua, Abaigarko Udaleko alkatea.

Kontuan hartuz, arrazoi pertsonalak direla medio, herritik kanpo izanen naizela 2016ko ekainaren 13tik 2016ko ekainaren 19ra, biak barne.

Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluak ezartzen duela alkateordeek ordeztuko dutela alkatea, betiere haien izendapenaren ordenaren arabera, hura herritik kanpo edo eri dagoenean edo kargua hutsik gelditzen denean.

Kontuan hartuz Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47.1 eta 2 artikuluan ezarritako aginduak.

Aurrekoak hala izanik eta Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 21. artikuluak eta Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 44.1 artikuluak (aplikatzekoa aipatutako legearen 47.2 artikuluaren bidez) Alkatetza honi ematen dizkioten eskumenez baliatuz,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–José Andrés Contreras Pérez lehen alkateordearen eskuetan uztea Alkatetzaren egitekoak 2016ko ekainaren 13tik 2016ko ekainaren 19ra, biak barne, egun horietan karguari dagokionez esleiturik ditudan eginkizun guztiak nire ordez betetzeko, epe horretan udalerritik kanpora izanen bainaiz.

Bigarrena.–Aurreko ebazpenaren ondoriozko ordezkotzak aipatutako egunetarako baino ez du indarrik izanen; eta egungo legeriak ezartzen dituen mugak ezarriko zaizkio.

Hirugarrena.–Azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikulua dela medio, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Abaigarko Udalaren ediktuen oholean argitaratzea.

Laugarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea eta Udalbatzari beraren berri ematea egiten den hurrengo osoko bilkura arruntean.”

Abaigarren, 2016ko maiatzaren 24an.–Alkatea, José Luis Gómez Sarasúa.

Iragarkiaren kodea: L1606384