106. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

121/2016 EBAZPENA, apirilaren 19koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana. Honen bidez araubide bereziko hizkuntza ikasketen maila aurreratuko eta C1 mailako ziurtapen proben zehaztapenak aldatzen dira. Ikasketa horiek otsailaren 7ko 24/2014 Ebazpenaren bidez onetsi ziren.

Araubide bereziko hizkuntza irakaskuntzen oinarrizko eta erdiko mailak antolatu zituen uztailaren 4ko 88/2007 Foru Aginduak (maiatzaren 28ko 78/2008 Foru Aginduak aldatua) eta araubide bereziko hizkuntza ikasketen maila aurreratuaren antolaketa ezarri zuen irailaren 11ko 149/2008 Foru Aginduak xedatzen dute ezen mailetako ziurtagiriak lortzeko azkeneko probetan zehaztapen orokorrak eta Hezkuntza Departamentuak ematen dituen gainerako guztiak kontuan hartuko direla.

Ekainaren 29ko 291/2011 Ebazpenaren bidez onetsi ziren oinarrizko maila, erdi maila eta maila aurreratua egiaztatzeko proben zehaztapenak, eta oinarrizko mailarako eta erdi mailarako abenduaren 2ko 507/2008 Ebazpenaren bidez eta maila aurreraturako azaroaren 25eko 541/2009 Ebazpenaren bidez, hurrenez hurren, onetsiriko zehaztapenak indarrik gabe utzi ziren.

Otsailaren 7ko 24/2014 Ebazpenaren bidez onetsi ziren araubide bereziko hizkuntzen ikasketen C1 mailako ziurtapen proben zehaztapenak. Ebazpen horrek, halaber, oinarrizko mailako, erdi mailako eta maila aurreratuko zehaztapenak aldatu zituen, eta probako lau zatien arteko konpentsazio irizpideak ezarri. Bere aldetik, ebazpen horren 1. eranskineko 2. puntua eta 3. eranskineko 3. puntua otsailaren 9ko 27/2015 Ebazpenaren bidez aldatu ziren.

Zehaztapen horietan ezarritakoa maila ziurtatzeko azkeneko deialdietan nola joan den azterturik, eta Nafarroako hizkuntza eskola ofizialei kontsulta eginik, egokitzat jotzen da aldaketak egitea, proben aplikazioa hobetzeko.

Horrenbestez, Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendariak proposatzen du C1 mailako eta maila aurreratuko ziurtapen probei dagozkien zehaztapenak onestea.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen abuztuaren 28ko 136/2015 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriko bigarren puntuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Azaroaren 25eko 541/2009 Ebazpenaren bidez onetsitako maila aurreratuko zehaztapenen I. eranskineko 3.1 puntua (Azterketaren zatiak) aldatzea, baita otsailaren 7ko 24/2014 Ebazpenaren onetsitako C1 mailako zehaztapenen I. eranskineko 4.1 puntua ere. Honela idatzirik geldituko da:

Azterketak lau zati bereizi ditu:

IRAKURRIAREN ULERMENA

ENTZUNAREN ULERMENA

Puntuazioa

Gutxienez
(%60)

Denbora

Puntuazioa

Gutxienez
(%60)

Denbora

Oinarrizko maila

15

(9p)

40’

15

(9p)

25’

Erdiko maila

15

(9p)

45’

15

(9p)

30’

Maila aurreratua

20

(12p)

1h

20

(12p)

45’

C1 maila

20

(12p)

1h 15’

20

(12p)

45’

IDATZIZKO ADIERAZPENA

AHOZKO ADIERAZPENA

Puntuazioa

Gutxienez
(%60)

Denbora

Puntuazioa

Gutxienez
(%60)

Denbora

Oinarrizko maila

20

(12p)

1h

20

(12p)

15’ (bi izangaiak)

Erdiko maila

20

(12p)

1h 15’

20

(12p)

20’ (bi izangaiak)

Maila aurreratua

20

(12p)

1h 45’, salbuespenez 1h

20

(12p)

25’ (bi izangaiak)

C1 maila

20

(12p)

2h, salbuespenez 1h 15’

20

(12p)

30’ (hiru izangaiak)

25’ (bi izangaiak)

C1 mailako irakurriaren ulermenaren eta ahozkoaren ulermenaren eginkizunen puntuazioa aldatzen da, horietako bakoitzak 20 puntu izanen baititu. Maila aurreratuko idatzizko adierazpenaren eginkizunaren puntuazioa aldatzen da, 20 puntu izanen baititu.

Ziurtapen probak urtebete lehenago prestatzen direnez, aldaketa horiek 2017-2018 ikasturtetik aurrera jasoko dira ziurtapen probetan.

2. Maila aurreratuko izangaien zehaztapenen I. eranskineko 4.3.1 puntua aldatzea (Idatzizko adierazpen probaren formatua), paragrafo hau erantsi baita:

“Hezkuntza Departamentuak, Nafarroako hizkuntza eskola ofizialen ziurtapen probak egiteko matrikulatuta dauden izangaien kopuruaren arabera, baimena eman dezake idatzizko adierazpenerako aurreikusita dagoen bigarren eginkizuna soilik egiteko. Hartara, idazteko denbora ordu batera murriztuko da. Halakorik baimentzen den deialdian ukitutako hizkuntzaren eta mailaren proba egiten duten eskola guztiak ukituko ditu erabaki horrek.”

3. C1 mailako izangaien zehaztapenen I. eranskineko 5.3.1 puntua aldatzea (Idatzizko adierazpen probaren formatua), paragrafo hau erantsi baita:

“Hezkuntza Departamentuak, Nafarroako hizkuntza eskola ofizialen ziurtapen probak egiteko matrikulatuta dauden izangaien kopuruaren arabera, baimena eman dezake idatzizko adierazpenerako aurreikusita dagoen bigarren eginkizuna soilik egiteko. Hartara, idazteko denbora ordu bat eta 15 minutura murriztuko da. Halakorik baimentzen den deialdian ukitutako hizkuntzaren eta mailaren proba egiten duten eskola guztiak ukituko ditu erabaki horrek.”

4. Ebazpen hau eta I. eta IV. eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen hau eta eranskin guztiak igortzea Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Ingelesaren eta Atzerriko Beste Hizkuntza Batzuen Atalera, Ikasketak Antolatzeko Atalera eta Nafarroako hizkuntza eskola ofizialetara, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2016ko apirilaren 19an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Estebe Petrizan Iriarte.

I. ERANSKINA

Izangaientzako maila aurreratua ziurtatzeko probaren zehaztapenak

1.–Azterketaren helburua.

Maila aurreratuko azterketa hau izangaiek helburu komunikatibo orokorretarako lau hizkuntza trebetasun nagusietan duten gaitasuna ebaluatzeko diseinaturiko proba batzuek osatzen dute.

2.–Izangaien eginbeharrak.

–Azterketako ikasgelan eskatutakoan, izangaiek ikastetxeko txartela, NANa, pasaportea edo haien nortasuna frogatzeko beste agiri ofizial bat aurkeztu beharko dute.

–Izangaiek garaiz iritsi behar dute eta deialdian finkatzen den orduan egon beharko dute azterketa egiteko gelan.

–Izangaiek bolaluma urdina edo beltza erabiliko dute azterketa egiteko. Lapitzez egindako probak ez dira zuzenduko.

–Idazteko materialaz beste tresnarik ezin da eduki mahai gainean.

–Sakelako telefonoak itzalita eduki beharko dira.

3.–Azterketaren ezaugarri orokorrak.

Izangaiek matrikulatu diren ikastetxean eginen dute proba.

Izangaien kopuruak zentroen gaitasuna gainditzen badu hizkuntza eta maila baterako, beste egoitza batzuk prestatzen ahalko dira proba idatzia zein ahozkoa egiteko, bai eta bi deialdi egin ere, goizez eta arratsaldez, hurrenez hurren. Kasu horretan, eskolek garaiz garaiz argitaratuko dute zer egoitzatan eta ordutan egin beharko duen proba izangai bakoitzak.

3.1. Azterketaren zatiak.

Azterketak lau zati bereizi ditu:

PROBA

PUNTUAZIOA

GUTXIENEKOA

IRAUPENA

Irakurriaren ulermena

20 p

%60 (12 p)

1h

Entzunaren ulermena

20 p

%60 (12 p)

45’

Idatzizko adierazpena

20 p

%60 (12 p)

1h 45´
(salbuespenez 1h)

Ahozko adierazpena

20 p

%60 (12 p)

25’

(bi izangaiak)

Irakurriaren ulermenaren proba, ahozkoaren ulermenarena eta idatzizko adierazpenarena saio berean eginen dira. Ahozko adierazpena neurtzeko proba beste saio batean eginen da. Proba bakoitza aparte eginen da, multzotan batu gabe (idatzia/ahozkoa), eta ez da proba baztergarririk izanen.

Ikasle guztiek proba guztiak egin ditzakete, izan ere, ezein proba gainditzea ez da baldintza izanen hurrengoak egin ahal izateko. Azterketa osoa gainditzeko eta, horrenbestez, ziurtagiria lortzeko, azterketa osatzen duten lau probak gainditu beharko dira.

Hori gorabehera, proba batean –bakarrik batean– %60 lortzen ez bada baina %50 edo gehiago bada, puntuazioa gainerako trebetasunekin konpentsatzen ahalko da, baldin eta kalifikazio orokorra %60koa bada.

Deskribatzaileak Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko B2 mailaren arabera ulertu behar dira.

3.2. Kalifikazioak.

Probaren emaitzari buruz ikasleei emanen zaien informazio orrian gai edo ez-gai kalifikazio orokorra jarriko da.

4.–Azterketako lau proben ezaugarriak.

4.1. Irakurriaren ulermena.

Izangaiak gai izan behar du idatzizko testu luze eta konplexuen esanahi orokorra, funtsezko informazioa, puntu nagusiak eta xehetasun garrantzitsuenak ulertzeko, irakurtzeko modua eta abiadura testu eta helburu desberdinetara egokituz, eta irakurketarako hiztegi aktibo zabala eduki beharko du, oso maiz agertzen ez diren esakuneekin eragozpenak izanik ere; gauza bera eskatuko zaio gaur egungo gaiei buruzko artikuluekin, egileak ikuspuntu bat hartu edo argudioak garatzen dituenean, eta literatur prosa garaikideko testuekin, salbu eta konplexutasun handiko hiztegia badute.

4.1.1. Probaren formatua.

EGINKIZUNEN KOPURUA

MIKROTREBETASUNA

HAUTATUTAKO EGINKIZUNA
(20 item)

Hiru zati
(20 puntu)

Testu baten ideia nagusiak bereiztea

+

Testu baten xehetasunak bereiztea.

+

Testuaren egitura eta/edo zatien arteko lotura atzematea

1. formatua: 700 hitz arteko testua.

Prozedura: testua irakurri eta gutxienez honelako 5 item:

–Aukera zuzena (a, b, c) hautatu erantzuteko.

–Galdera ireki oso bideratu batzuk erantzutea, erreferentziako hitz zehatzak errepikatu gabe.

2. formatua: 700 hitz arteko testu bat, 5 paragrafotan zatitua, edo guztira antzeko hedadura duten zenbait testu.

Prozedura: 5 paragrafoak edo testuak irakurri eta horiek laburtzen dituzten 7 esaldietako 5ekin lotu (2 distraigarri).

3. formatua: 5 galderako testua (700 hitz bitarte). Galderak eta erantzunak bereiz aurkeztuko dira.

Prozedura: galderak eta erantzunak irakurri eta lotu (2 distraigarri).

Formatua: 700 hitz arteko testua.

Prozedura: testua irakurri eta gutxienez honelako 5 item:

–Aukera zuzena (a, b, c) hautatu erantzuteko.

–Galdera ireki batzuk erantzutea, erreferentziako pasarteetako hitz zehatzak errepikatu gabe.

Formatua: 800 hitz arteko testua; horretatik 5 elementu atera dira (sintagmak edo perpausak).

Prozedura: testua irakurri eta osatu proposatutako 7 elementuetako 5ekin, gutxienez (2 distraigarri).

4.2. Ahozkoaren ulermena.

Izangaiak gai izan behar du esanahi orokorra, funtsezko informazioa, puntu nagusiak eta xehetasun garrantzitsuenak ulertzeko, gai zehatzak edo abstraktuak lantzen dituzten hizkuntza estandarreko ahozko testu konplexuetan, mailarako egokia den abiaduran ahoskatuak eta ahoz nahiz baliabide tekniko baten bidez transmitituak, betiere baldintza akustikoak onak badira.

4.2.1. Probaren formatua.

EGINKIZUNEN KOPURUA

MIKROTREBETASUNA

HAUTATUTAKO EGINKIZUNA

(item kopurua: 20)

2 edo 3 egun.

(20 p)

Testu baten esanahi orokorra, ideia nagusiak eta xehetasunak ulertzea

Formatua: zenbait dokumentu labur, guztira 5 minutuko gehieneko iraupenarekin.

Prozedura: dokumentuak bi aldiz entzun eta

–Proposatutako epigrafeetatik 5ekin, gutxienez, lotzea binaka (7tik 10era bitarte)

–Edo gutxienez 5 item, a b c aukeretatik hautatzekoak.

Formatua: ahozko dokumentu bat edo gehiago, guztira 5 minutuko gehieneko iraupenarekin.

Prozedura: dokumentuak bi aldiz entzun eta gutxienez honelako 5 item:

–Galdera ireki batzuk erantzutea, edo

–a b c aukera hautatzea, edo

–Informazioa ematea: taula, zerrenda edo esaldia osatzea.

Formatua: ahozko dokumentu bat, 5 minutuko gehieneko iraupenarekin.

Prozedura: ahozko dokumentua bi aldiz entzun eta gutxienez honelako 5 item:

–Galdera ireki batzuk erantzutea, edo

–a b c aukera hautatzea, edo

–Informazioa ematea: taula, zerrenda edo esaldia osatzea.

4.3. Idatzizko adierazpena.

Izangaiak gai izan beharko du gai desberdinei buruzko testu argiak eta xehetasunez hornituak idazteko, solaskiderako eta komunikazio helbururako egokiak, bai eta gai orokorrei buruzko ikuspuntu bat defendatzeko ere, aukeren alde onak eta txarrak azalduz, edo zenbait iturritatik heldu diren informazio eta argudioak laburbilduz eta ebaluatuz.

4.3.1. Probaren formatua.

Hezkuntza Departamentuak, Nafarroako hizkuntza eskola ofizialen ziurtapen probak egiteko matrikulatuta dauden izangaien kopuruaren arabera, baimena eman dezake idatzizko adierazpenerako aurreikusita dagoen bigarren eginkizuna soilik egiteko. Hartara, idazteko denbora ordu batera murriztuko da. Halakorik baimentzen den deialdian ukitutako hizkuntzaren eta mailaren proba egiten duten eskola guztiak ukituko ditu erabaki horrek.

–1. eginkizuna.

Testu mota

Testu pertsonala: testuinguru batean kokatutako testua, albisteak eta ikuspuntuak eraginkortasunez adierazi, emozio pixka bat helarazi, gertaeren eta esperientzien garrantzi pertsonala nabarmendu eta gutuna hartuko duenaren eta beste pertsona batzuen ikuspuntuak eta albisteak komentatzen dituena.

(Gutunak, txostenak, eguneroko batean idatzitako oharrak, blog baterako ekarpenak, posta elektronikoa, etab.)

Hedadura

200 eta 250 hitz bitarte (euskaraz 150 eta 180 bitarte).

Puntuazioa

10 puntu

–2. eginkizuna.

Testu mota

Testu formala: testuinguru batean kokatutako testua, zeinetan izangaiak iritzi bat adierazi eta argudio bat garatzen baitu, ikuspuntu jakin baten aldeko edo aurkako arrazoiak emanez eta aukera desberdinen alde onak eta txarrak azalduz, eta zeinetan bere ikuspuntuak eraginkortasunez adierazten baititu.

(Enpresa eta entitateentzako gutunak edo posta elektronikoa, egunkari bateko zuzendariarentzako gutunak, txostenak, erreklamazioak, auzoko edo ikastetxeko aldizkariko artikuluak, etab.)

Hedadura

200 eta 250 hitz bitarte (euskaraz 150 eta 180 bitarte).

Puntuazioa

10 puntu

Izangaiak sortu beharreko testuak eguneroko gai orokorrei buruzkoak izanen dira (curriculumaren 1. eranskineko 2.1.1. atalekoak).

4.3.2. Ebaluazio irizpideak.

Proba honen ebaluazioan, ondoko irizpide hauek hartuko dira kontuan:

a) Eraginkortasun komunikatiboa: Testua oztoporik gabe irakurtzea. Ideiak eta sentimenduak adierazteko, esperientziak kontatzeko eta ikuspuntuak defendatzeko zehaztasuna eta eraginkortasuna.

b) Egokitasuna eta koherentzia: zeregina betetzea, luzera edo hitz kopurua errespetatzea eta formatuari egokitzea. Informazioa eta ideiak antolatzea, diskurtso lerroa mantentzeari dagokionez.

c) Kohesioa: Testua esaldi eta paragrafotan antolatzea. Diskurtsoko lokailuak, erreferenteak adierazteko baliabideak eta puntuazio zeinuak erabiltzea.

d) Lexikoa: zehaztasuna, aberastasuna eta zuzentasuna.

e) Morfosintaxia: zehaztasuna, aberastasuna eta zuzentasuna.

4.4. Ahozko adierazpena.

Izangaiak gauza izan beharko du gai desberdinei buruzko ahozko testu argiak eta xehetasunez hornituak sortzeko, solaskiderako eta komunikazio helbururako egokiak, bai eta gai orokorrei edo norberaren espezialitatearekin lotutakoei buruzko ikuspuntu bat defendatzeko ere, aukeren alde onak eta txarrak azalduz, eta elkarrizketa luzeetan parte hartzeko, giro zaratatsuan bada ere, hiztunaren eta haren solaskideen arteko komunikazioa ahalegin handirik egin gabe, zuzentasunez, hitz-jario onarekin eta naturaltasunez gertatzeko moduan, izangaiak noiz edo noiz akatsak eginik ere.

4.4.1. Probaren formatua.

–Proba bikoteka eginen da, gutxienez ere bi irakaslez osatutako epaimahai baten aurrean, eta grabatu eginen da. Irakasleetako bat solaskidea izanen da. Bikoteko kide bat proba egitera joaten ez bada, bikote berriak eginen dira edo hirunaka bilduko dira. Ezinbesteko kasuetan, egoerak eskatzen duenean, proba banaka egiten ahalko da; horretarako eskaera egin beharko da idatziz, kasuan kasuko hizkuntza eskolan. Halakoetan, epaimahaiko kide bat edo eskola irakasle bat aritzen ahalko da izangaiarekin batera.

–Txanda iristen denean, irakasle batek deituko die proba eginen den gelan sar daitezen.

FASEA

DENBORA

AZALPENA

Aurkezpena

1 - 3’

Ebaluatu gabe

Bakarrizketa

Gaia hautatzea: 30 segundo (izangai bakoitzarentzat) Prestaketa: 2’ (izangai bakoitzarentzat)

Bakarrizketa: 3tik 4’ra bitarte (izangai bakoitzarentzat)

Guztira: 13’

Izangai bakoitzak gai bat hautatuko du proposatutako biren artetik eta adierazitako gaia azalduko du.

Elkarreragina

Prestatzeko: 2’

Elkarreragina: 5etik 6’ra bitarte (bi izangaientzat)

Guztira: 8’

Izangaiek proposatu den gaiari buruzko elkarrizketa eginen dute.

Guztira: 25’

4.4.2. Fase bakoitzaren deskribapena:

a) Aurkezpen fasea:

–Izangaien nortasuna egiaztatuko da.

–Izangaiak elkarren parean jarriko dira, bien artean tarte egokia utziz.

–Izangaiek beren izen-abizenak esanez aurkeztuko dute beren burua. Fase hau ez da ebaluatuko eta izangaien ahotsa ongi entzuten dela ziurtatzeko eta izangai bakoitza grabazioan identifikatzeko balioko du.

b) Bakarrizketaren fasea:

–Solaskideak ahoz emanen dizkio jarraibideak A izangaiari eta bakarrizketa egiteko oinarri diren bi euskarri emanen dizkio, gai desberdinei buruzkoak. Euskarri horiek A4 neurriko orri plastifikatuak dira, eta haietako bakoitzean 2 edo 3 testu labur daude, jatorrizkoak, edo koloretako 2 edo 3 argazki.

–Izangaiari orri zuri bat ere emanen zaio, oharrak hartzeko, hala nahi izanez gero.

–A izangaiak, parte hartu behar duen lehenak, bakarrizketa eginen du proposatutako gaia erreferentziatzat hartuta.

–Argazkiak/testuak abiapuntua dira izangaiak bere azalpena egin dezan, honakoetan oinarrituta:

  • Bere iritziak.
  • Bere irudipenak.
  • Bere esperientziak.

Argazki/testu guztiak hartu beharko ditu erreferentziatzat, baina ez dira inolaz ere azken horiek deskribatu beharko.

–A izangaiak 30 segundu izanen ditu euskarriei begiratu eta gaia hautatzeko, eta 2 minutu azalpena prestatzeko.

–Solaskideak adieraziko dio noiz hasi behar duen.

–Ondoren, solaskideak beste bi euskarri desberdin emanen dizkio B izangaiari bakarrizketa prestatzeko, pauso guztiak errepikatuz.

c) Elkarreraginaren fasea:

–Izangaiei euskarri bana emanen zaie.

–Solaskideak ozenki irakurriko du eginkizuna, eta izangaiek ongi ulertu dutela ziurtatu ondoren, 2 minutu utziko dizkie banaka prestatzeko. Orri zuri bana ere emanen zaie, oharrak hartzeko, hala nahi izanez gero. Elkarreraginaren funtsa elkarrizketa bat sortzea da.

–Prestatzeko denbora bukatuta, solaskideak A izangaiari adieraziko dio has daitekeela.

–Izangairen batek bertaratze-agiria behar izanez gero, proba bukatutakoan solaskideak prestatu eta emanen dio.

4.4.3. Ebaluazio irizpideak.

Proba honen ebaluazioan, ondoko irizpide hauek hartuko dira kontuan:

a) Eraginkortasun komunikatiboa: Etorria, zehaztasuna eta eraginkortasuna, ideiak adierazi eta ikuspuntuak defendatzeko.

b) Egokitasuna eta koherentzia: Diskurtsoaren kontsigna eta egituratze eskakizunetara egokitzea.

c) Kontrol fonologikoa: ahoskera, intonazioa eta erritmoa.

d) Lexikoa: zehaztasuna, aberastasuna eta zuzentasuna.

e) Morfosintaxia: zehaztasuna, aberastasuna eta zuzentasuna.

5.–Azkeneko oharrak.

5.1. Erreklamazioak egiteko eskubidea.

Ikasleen eskubideak eta betebeharrak ezartzen dituen legediarekin bat, edozein ikaslek -presentziala izan nahiz librea izan-, ebaluazio prozesua araudian ezarritakoari lotu ez zaiola iritziz gero, erreklamazioa aurkeztu ahal izanen du proba egin duen eskolan, emaitzak argitaratu eta ondoko 2 egunetan. Prozesuari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, matrikula egin duen ikastetxeko zuzendaritzara edo ikasketa burutzara jo beharko du.

5.2. Desgaitasuna duten pertsonentzako egokitzapenak.

Mugitzeko desgaitasunen bat, ikusteko desgaitasun erabatekoa edo partziala edo hipoakusia duten ikasleen behar berezietarako egokitu ahal izanen da proba.

Egokitzeren bat behar duten ikasleek premia horiek adierazi beharko dituzte Ikasketa Burutzari zuzendutako idazki batean, eta haiek justifikatzeko, desgaitasuna eta haren gradua egiaztatzen dituen ziurtagiria aurkeztuko dute. Eskaerak probaren eguna baino gutxienez hilabete lehenago aurkeztuko dira.

Baldintzak egokitzeak ez du berarekin ekarriko proba deialdi ofizialekoa ez beste egun batean egiteko aukera.

5.3. Bertaratze agiriak.

Izangaiek azterketa egin izana frogatzeko agiria eska dezakete. Frogagiria aztertzaile bati eskatuko zaio, ahozko edo idatzizko proba bukatutakoan.

6.–Aholkuak.

–Zereginak egiteko duzun denbora egoki banatu. Denbora horiek probaren atal guztiak egiteko aski dira, aurretik kalkulatu baitira. Gomendagarria da azkenean minutu batzuk gordetzea azterketa errepasatu eta izan litezkeen akatsak zuzentzeko.

–Probaren atal guztietan garbi idatzi eta azterketa txukun aurkeztu. Ziurtatu erantzunak jarraibideetan adierazi bezala idatzi dituzula.

Probaren zati eta zeregin bakoitzerako ematen diren jarraibideak arretaz irakurri.

–Lasai egon zaitez eta proba egiteko jarraibideei arretaz erreparatu, batez ere ahozko ulermenaren ariketan.

–Idatzizko ariketako zereginei heldu aurretik, gomendagarria da esan nahi duzunaren eskema bat egitea aurretik eta, ariketa bukatutakoan, dena errepasatzea.

IV. ERANSKINA

Zehaztapenak C1 mailako proben izangaientzat

1.–Azterketaren helburua.

Honako hauek aurkeztuko dira probetara: azterketaren xedea den hizkuntzan gaitasun linguistiko orokorreko C1 maila frogatzen duen ziurtapen akademikoa lortu nahi dutenak.

C1 mailako azterketa hau izangaiek helburu komunikatibo orokorretarako lau hizkuntza trebetasun nagusietan duten gaitasuna ebaluatzeko diseinaturiko proba batzuek osatzen dute.

2.–Izangaiak.

Nahitaezko baldintza da Nafarroako hizkuntza eskola ofizial batean C1eko mailako ikasle ofizial gisa matrikulatua egotea, edo dagokion hizkuntzako C1 mailako ikasle libre gisa, eta, horretarako, eta ziurtapenaren ondorioetarako, beharrezkoa da:

–Hamasei urte beterik izatea ikasketak hasten diren urtean.

–DBH egina izatea, edo eskola graduatu titulua, eskola ziurtagiria edo lehen mailako ikasketena izatea.

–Halaber, hamalau urtetik gorakoek parte har dezakete, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan lehen hizkuntza izan ez duen beste hizkuntza baterako.

–Frogatzea bere nazionalitateak ez dakarrela berarekin nahitaez jakin behar izatea, hizkuntza ofiziala izateagatik, ziurtapenaren xede den hizkuntza.

Probara aurkezteko, ez dago beste mugarik adinari, maila kulturalari eta lanbide profilari dagokienez, ezta beste arrazoi batzuei dagokienez ere.

3.–Izangaien eginbeharrak.

–Azterketako ikasgelan hala eskatzen zaienean, izangaiek NANa, pasaportea edo haien nortasuna frogatzeko beste agiri ofizial bat aurkeztu beharko dute.

–Izangaiek garaiz iritsi behar dute eta deialdian finkatzen den orduan egon beharko dute azterketa egiteko gelan.

–Izangaiek bolaluma urdina edo beltza erabiliko dute azterketa egiteko. Lapitzez egindako probak ez dira onartuko.

–Idazteko materialaz beste tresnarik ezin da eduki mahai gainean.

–Sakelako telefonoak itzalita eduki beharko dira.

4.–Azterketaren ezaugarri orokorrak.

Izangaiek matrikulatu diren ikastetxean eginen dute proba.

4.1. Azterketaren zatiak.

Azterketak lau zati bereizi dauzka:

PROBA

PUNTUAZIOA

GUTXIENEZ

IRAUPENA

Irakurriaren ulermena

20 p

%60 (12 p)

1h 15’

Entzunaren ulermena

20 p

%60 (12 p)

45’

Idatzizko adierazpena

20 p

%60 (12 p)

2h (salbuespenez 1h 15’)

Ahozko adierazpena

20 p

%60 (12 p)

30’ (hiru izangaiak)

25’ (bi izangaiak)

Irakurriaren ulermenaren proba, entzunaren ulermenarena eta idatzizko adierazpenarena saio berean eginen dira. Ahozko adierazpenaren proba beste saio batean eginen da.

Proba bakoitza aparte eginen da, multzotan batu gabe (idatzia/ahozkoa), eta ez da proba baztergarririk izanen.

Ikasle guztiek proba guztiak egin ditzakete, izan ere, ezein proba gainditzea ez da baldintza izanen hurrengoak egin ahal izateko. Azterketa osoa gainditzeko eta, horrenbestez, ziurtagiria lortzeko, azterketa osatzen duten lau probak gainditu beharko dira.

Hori gorabehera, proba batean %60 lortzen ez bada baina %50 edo gehiago bada, puntuazioa gainerako trebetasunekin konpentsatzen ahalko da, baldin eta kalifikazio orokorra %60koa bada.

Deskribatzaileak Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko C1 mailaren arabera ulertu behar dira.

4.2. Deialdiak.

Urtean deialdi bat izanen da gutxienez.

4.3. Kalifikazioak.

Probaren emaitzari buruz ikasleei emanen zaien informazio-orrian “gai” edo “ez-gai” kalifikazio orokorra jarriko da.

5.–Azterketako lau proben ezaugarriak.

5.1. Irakurriaren ulermena.

Izangaiak independentzia handi samarrarekin irakurri beharko ditu testu luze eta konplexuak, irakurketaren estiloa eta abiadura testu eta xede desberdinetara egokituz eta erreferentzia iturri egokiak hautatuz, irakurketako hiztegi aktibo zabala izanik, nahiz eta maiz agertzen ez diren adierazpideekin zailtasunen bat izan.

5.1.1. Probaren formatua.

EGINKIZUN ZENBAKIA

MIKROTREBETASUNA

HAUTATUTAKO EGINKIZUNA

Lehendabiziko zatia (5 p)

Ideia nagusiak harrapatzea

Egilearen iritziak, jarrerak eta ikuspuntuak identifikatzea

Testu baten xehetasunak bereiztea

Testuaren egitura eta/edo zatien arteko lotura atzematea

1. formatua: 800 hitz arteko testua.

Prozedura: testua irakurri eta 5 item:

–Aukera zuzena (a, b, c) hautatu erantzuteko.

–Galdera ireki oso bideratu batzuk erantzutea, erreferentziako zatiak errepikatu gabe.

2. formatua: testu bat 5 lerroaldetan zatitua edo antzeko hedadura duten 5 testu.

Prozedura: 5 paragrafoak edo testuak irakurri eta horiek laburtzen dituzten 7 esaldietako 5ekin lotu (2 distraigarri).

3. formatua: 5 galderako testua (). Galderak eta erantzunak bereiz aurkeztuko dira.

Prozedura: galderak eta erantzunak irakurri eta lotu (2 distraigarri).

Bigarren zatia (5 p)

Prozedura: testua irakurri eta 5 item:

–Aukera zuzena (a, b, c) hautatu erantzuteko.

–Galdera ireki batzuk erantzutea, erreferentziako pasarteetako hitz zehatzak errepikatu gabe.

Hirugarren zatia (5 p)

Formatua: testua; horretatik 5 elementu atera dira (sintagmak edo perpausak).

Prozedura: testua irakurri eta osatu proposatutako 7 elementuetako 5ekin (2 distraigarri).

(*) Testuek 1800 eta 2100 hitz arteko luzera izanen dute, denera.

5.2. Entzunaren ulermena.

Izangaiak gai izan behar du honelako testuak ulertzeko: luzeak, ongi antolatuak eta hizkuntza aldetik konplexuak, esamolde idiomatiko eta lagunartekoak dituztenak, gai zehatzak hala nola abstraktuak dituztenak, baita teknikoak badira ere, hizkuntza aldaera estandarrean, abiadura normalean artikulatuak, baita hizkuntza-zarata izanik ere.

5.2.1. Probaren formatua.

EGINKIZUN ZENBAKIA

MIKROTREBETASUNA

HAUTATUTAKO EGINKIZUNA

Lehenengo zatia

Ideia nagusiak ulertzea eta/edo egilearen iritziak, jarrerak edo ikuspuntuak identifikatzea.

Testu baten xehetasunak ulertzea

Formatua: dokumentu bat edo batzuk.

Prozedura: dokumentuak bi aldiz entzun eta item hauei erantzutea:

–Galdera ireki batzuk erantzutea.

–a b c aukeretatik hautatzekoak.

–Transferir información: taula edo zerrenda osatzea.

–Testuak esaldiekin erlazionatzea edo parekatzea.

–Hiztunak iritziekin, jarrerekin edo ikuspuntuekin erlazionatzea.

Bigarren zatia

Formatua: dokumentu bat.

Prozedura: dokumentua bi aldiz entzun eta item hauei erantzutea:

–Galdera ireki batzuk erantzutea.

–a b c aukeretatik hautatzekoak.

–Informazioa ematea: taula edo zerrenda osatzea.

–Testuak titulu/epigrafeekin edo beste testu batzuekin erlazionatzea edo parekatzea.

(*) Zati bakoitzeko gutxieneko item kopurua: 5; probako item kopurua, guztira: 15. Testuen gehieneko iraupena 15 minutukoa izanen da, eta testu batek ez du besteak baino 2 minutu baino gehiago izanen.

5.3. Idatzizko adierazpena.

Izangaiak gai izan behar du testu argi eta ongi egituratuak idazteko gai konplexuei buruz, ideia nagusiak azpimarratuz, aurkezpen nahiko zabala eginez eta norberaren ikuspuntuak defendatuz ideia osagarri, arrazoi eta adibide aproposen bitartez, eta testuari bukaera egokia emateko.

5.3.1. Probaren formatua.

Hezkuntza Departamentuak, Nafarroako hizkuntza eskola ofizialen ziurtapen probak egiteko matrikulatuta dauden izangaien kopuruaren arabera, baimena eman dezake idatzizko adierazpenerako aurreikusita dagoen bigarren eginkizuna soilik egiteko. Hartara, idazteko denbora ordu bat eta 15 minutura murriztuko da. Halakorik baimentzen den deialdian ukitutako hizkuntzaren eta mailaren proba egiten duten eskola guztiak ukituko ditu erabaki horrek.

–1. eginkizuna.

Testu mota

Testu elkarreragilea: testuinguru batean kokatutako testua, zeinetan izangaiak zuzenean erantzuten baitio solaskide bati, erregistro eta formatu egokian, proposatutako egoeraren aurrean.

Erreklamatzeko gutun formala (zerbitzu kaskar batengatik, bidegabeko kobrantza batengatik...), edo barkamena eskatzekoa (erreklamazio bati erantzuteko), edo zerbait eskatzeko (enpresa batentzako finantza laguntza, instalazio batzuen erabilera, kale bateko espaloiak konpontzea). Horiek denek argumentazioa eskatzen dute, eta, horretaz gain, gutun formal bateko formulak/konbentzioak.

Gutun pertsonal bat, mezu elektronikoa, etab., non izangaiak emozioa adierazten eta transmititzen baitu, solaskidea zerbaitez konbentzitu nahi baitu, iritziak eta baieztapenak zehazten baititu eta, esaterako, ziurtasunaren, ziurgabetasunaren, ustearen, zalantzaren, probabilitatearen... mailak adierazten baititu.

Hedadura

(200 hitz, gehienez)

Puntuazioa

10 puntu

–2. eginkizuna.

Testu mota

Testu ez elkarreragilea: testuinguru batean kokatutako testua, zeinetan izangaiak informazioa aztertzen eta/edo azaltzen baitu, solaskide batena edo solaskide bati, erregistro eta formatu egokietan, proposatutako egoeraren aurrean.

Txostena (non egoera edo informazio bat aztertuko baita), artikulua (non ikuspuntu bat defendatuko baita, eta arazo baterako konponbideak proposatuko baitira) edo entsegu bat (non gai baten aldeko eta kontrako puntuak azalduko baitira, edo ikuspuntu bat defendatu, edo arazo bati konponbideak proposatu), gai baten azalpena, gutunak egunkari bateko zuzendariari, prentsako editorial bat, fikziozko testuak, blog batean egindako ekarpenak, auzoko aldizkariko artikuluak, edo ikastetxeko aldizkarikoak...

Hedadura

(300 hitz, gehienez)

Puntuazioa

10 puntu

Izangaiak sortu beharreko testuak gai orokorrei buruzkoak izanen dira (curriculumaren 3.2.1.1. atala).

5.3.2. Ebaluazio irizpideak

Proba honen ebaluazioan, ondoko irizpide hauek hartuko dira kontuan:

a) Eraginkortasun komunikatiboa.

Testua oztoporik gabe irakurtzea. Ideiak eta sentimenduak adierazteko, esperientziak kontatzeko eta ikuspuntuak defendatzeko zehaztasuna eta eraginkortasuna.

b) Egokitasuna eta koherentzia.

Testuaren kontsigna eta egituratze eskakizunetara egokitzea.

c) Kohesioa.

Testua esaldi eta paragrafotan antolatzea. Diskurtsoko lokailuak, erreferenteak adierazteko baliabideak eta puntuazio zeinuak erabiltzea.

d) Lexikoa.

zehaztasuna, aberastasuna eta zuzentasuna.

e) Morfosintaxia.

zehaztasuna, aberastasuna eta zuzentasuna.

5.4. Ahozko adierazpena.

Izangaiak gai izan behar du gai konplexuez testu argi eta zehatzak egiteko, ongi antolatuak, beste gai batzuk txertatu eta ideia zehatzak garatzeko eta testuari bukaera egokia emateko.

Halaber, errepertorio lexiko zabala jakiteko, hutsuneak itzulinguruekin aise bete ahal izateko, hainbat motatako solasaldi luzeetan aktiboki parte hartzen duenean, arintasunez, naturaltasunez eta ia batere ahalegindu gabe mintzatuz.

5.4.1. Probaren formatua.

–Proba hirunaka edo binaka eginen da, ahal den guztietan hiru irakasleren aurrean, eta grabatu eginen da. Irakasleetako bat solaskidea izanen da. Hirukoteko kide bat proba egitera joaten ez bada, hirukote berriak eginen dira edo binaka bilduko dira.

Ezinbesteko kasuetan, egoerak eskatzen duenean, proba banaka egiten ahalko da; horretarako ikasleak eskaera egin beharko du idatziz, kasuan kasuko hizkuntza eskolari zuzendua, probaren aurreko egunetan. Kasu horretan, epaimahaiko bat arituko da izangaiarekin elkar eragiten.

–Txanda iristen denean, irakasle batek deituko die proba eginen den gelan sar daitezen.

FASEA

DENBORA

AZALPENA

1. Aurkezpena

Ebaluatu gabea 1’

2. Bakarrizketa

Jarraibideak: minutu bat

Prestakuntza: 2 minutu (izangai bakoitzarentzat).

Bakarrizketa: 3tik 4’ra bitarte (izangai bakoitzarentzat)

Guztira: 20’ (hirukoteak) 13’ (bikoteak)

Adierazitako gaiari buruzko azalpena eginen du izangai bakoitzak

3. Elkarreragina

Jarraibideak: minutu bat

Prestakuntza: bi minutu

Elkarreragina: bikoteek 6’, hirukoteek 9’.

Guztira: 12’ (hirukoteak) / 9’ (bikoteak)

Izangaiek proposatu den gaiari buruzko elkarrizketa eginen dute.

Guztira: 30’ (hirukoteak) / 25’ (bikoteak)

5.4.2. Fase bakoitzaren deskribapena:

a) Aurkezpen fasea:

–Izangaien nortasuna egiaztatuko da.

–Izangaiak elkarren arteko distantzia egokian eseriko dira.

–Izangaiek beren izen-abizenak esanez aurkeztuko dute beren burua. Fase hau ez da ebaluatuko eta izangaien ahotsa ongi entzuten dela ziurtatzeko eta izangai bakoitza grabazioan identifikatzeko balioko du.

b) Bakarrizketaren fasea:

–Solaskideak ahoz emanen dizkio jarraibideak A izangaiari eta bakarrizketa egiteko oinarri den euskarria emanen dio. Euskarri horiek A4 neurriko orri plastifikatuak dira, eta haietako bakoitzean 2 edo 3 testu labur daude, jatorrizkoak, edo 2 edo 3 argazki, izenburu eta guzti, edo 2 edo 3 grafiko, izenburu eta guzti, edo horien konbinazio bat.

–Izangaiari orri zuri bat ere emanen zaio, oharrak hartzeko, hala nahi izanez gero.

–A izangaiak, parte hartu behar duen lehenak, bakarrizketa eginen du proposatutako gaia erreferentziatzat hartuta.

–Euskarria abiapuntua da, izangaiak azalpena egin dezan.

Euskarrietan proposatutako gaiari eta informazioari erreferentzia egin beharko die, eta ideiak, argudioak eta irudipenak argi eta zehatz azalduko ditu, etorriarekin eta espontaneoki, beste gai batzuk ere sartuko ditu eta ondorio egokiarekin bukatu beharko du.

–A izangaiak 2 minutu ditu azalpena prestatzeko.

–Solaskideak adieraziko dio noiz hasi behar duen.

–Ondoren, solaskideak beste euskarri desberdin bat emanen dio B izangaiari bakarrizketa prestatzeko, eta pauso guztiak errepikatuko dira.

–C izangaiarekin ere pauso guztiak errepikatuko dira.

c) Elkarreraginaren fasea:

–Izangaiei euskarri bana emanen zaie.

–Solaskideak ozenki irakurriko du eginkizuna, eta izangaiek ongi ulertu dutela ziurtatu ondoren, 2 minutu utziko dizkie banaka prestatzeko. Orri zuri bana ere emanen zaie, oharrak hartzeko, hala nahi izanez gero. Elkarreraginaren funtsa elkarrizketa bat sortzea da, hizkuntza malgutasunez eta eraginkortasunez erabiliz, elkarrizketako erritmoa aise mantenduz, baita gaia abstraktua, konplexua edo ezezaguna denean ere, eta gainerako izangaien argudioei arin eta egoki erantzunez.

–Prestatzeko denbora bukatuta, solaskideak A izangaiari adieraziko dio has daitekeela.

–Proba bukatutakoan, hala behar duten izangaiek bertaratze agiri bat eska dezakete.

5.4.3. Ebaluazio irizpideak.

Proba honen ebaluazioan, ondoko irizpide hauek hartuko dira kontuan:

a) Eraginkortasun komunikatiboa: Etorria, zehaztasuna eta eraginkortasuna, ideiak adierazi eta ikuspuntuak defendatzeko.

b) Egokitasuna eta koherentzia: Diskurtsoaren kontsigna eta egituratze eskakizunetara egokitzea.

c) Kontrol fonologikoa: ahoskera, intonazioa eta erritmoa.

d) Lexikoa: zehaztasuna, aberastasuna eta zuzentasuna.

e) Morfosintaxia: zehaztasuna, aberastasuna eta zuzentasuna.

6.–Azkeneko oharrak.

6.1. Erreklamazioak egiteko eskubidea.

Ikasleen eskubideak eta betebeharrak ezartzen dituen legediarekin bat, edozein ikaslek –ofiziala izan nahiz librea izan–, ebaluazio prozesua araudian ezarritakoari lotu ez zaiola iritziz gero, erreklamazioa aurkeztu ahal izanen du proba egin duen eskolan, emaitzak argitaratu eta ondoko 2 egunetan. Erreklamatzeko prozesuari buruzko informazio gehiago jaso nahi izanez gero, ikasleak matrikulatuta dagoen ikastetxeko zuzendariarengana edo ikasketaburuarengana jo beharko du.

6.2. Desgaitasuna duten pertsonentzako egokitzapenak.

Mugitzeko desgaitasunen bat, ikusteko desgaitasun erabatekoa edo partziala edo entzuteko desgaitasuna dutenen behar berezietarako egokitu ahal izanen da proba.

Araubide librean matrikulatzen diren ikasleek matrikula egiteko unean adierazi eta justifikatu beharko dituzte behar berezi horiek, desgaitasuna eta haren gradua frogatzen dituen ziurtagiria aurkeztuz.

Baldintzak egokitzeak ez du berarekin ekarriko proba deialdi ofizialekoa ez beste egun batean egiteko aukera.

6.3. Bertaratze agiriak.

Izangaiek azterketa egin izana frogatzeko agiria eska dezakete. Frogagiria aztertzaile bati eskatuko zaio, ahozko edo idatzizko proba bukatutakoan.

7.–Aholkuak.

–Zereginak egiteko duzun denbora egoki banatu. Denbora horiek probaren atal guztiak egiteko aski dira, aurretik kalkulatu baitira. Gomendagarria da azkenean minutu batzuk gordetzea azterketa errepasatu eta izan litezkeen akatsak zuzentzeko.

–Probaren atal guztietan garbi idatzi eta azterketa txukun aurkeztu. Ziurtatu erantzunak jarraibideetan adierazi bezala idatzi dituzula.

–Probaren zati eta zeregin bakoitzerako ematen diren jarraibideak arretaz irakurri.

–Garrantzitsua da lasai egotea probetan, bereziki entzunaren ulermenean eta ahozko adierazpenean.

–Idatzizko ariketako zereginei heltzeko, gomendagarria da esan nahi duzunaren eskema bat egitea aurretik eta, ariketa bukatutakoan, dena errepasatzea.

Iragarkiaren kodea: F1605005