106. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

AKATS ZUZENKETA, irailaren 23ko 234/2015 Foru Dekretuarena. Haren bidez Nafarroako toki entitateen aurrekontu egitura onetsi zen.

Nafarroako toki entitateen aurrekontu egitura onesten duen irailaren 23ko 234/2015 Foru Dekretuan (2015eko 198. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 5ean) zenbait akats egin direla ikusirik, bidezkoa da behar diren zuzenketak egitea:

1.–Diru-sarreren sailkapen ekonomikoaren edukia (3. eranskina):

–10650. orrialdean, honela dioen tokian: 870.00 azpikontzeptua. “Gastu orokorretarako eta baliabide lotetsiak izateagatik”, honela esan behar du: 870.00 azpikontzeptua. “Gastu orokorretarako”.

–10650. orrialdean, honela dioen tokian: 870.10 azpikontzeptua “Finantzabidea duten gastuetarako”, honela esan behar du: 870.10 azpikontzeptua “Finantzabidea duten gasutetarako eta baliabide lotetsiak izateagatik”.

2.–Diru-sarreren sailkapen ekonomikoaren taula:

–10655. orrialdean, 870.00 azpikontzeptuaren izendapenean, honela dioen tokian: “Gastu orokorretarako eta baliabide lotetsiak izateagatik”, honela esan behar du: “Gastu orokorretarako”.

–10655. orrialdean, 870.10 azpikontzeptuaren izendapenean, honela dioen tokian: “Finantzabidea duten gastuetarako”, honela esan behar du: “Finantzabidea duten gasutetarako eta baliabide lotetsiak izateagatik”.

Iruñean, 2016ko apirilaren 22an.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde Arretxea.

Iragarkiaren kodea: F1605020