103. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

226/2016 FORU AGINDUA, maiatzaren 4koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, gastua baimendu eta familiaren esparrurako laguntza ekonomikoak emateko deialdia onesten duena, familia ugarietan sortzen diren ohiz kanpoko eta beharrezko gastuei aurre egiteko, 2016. urterako.

Eskubide Sozialetako kontseilariaren maiatzaren 4ko 222/2016 Foru Aginduaren bidez oinarri arautzaileak onetsi dira, besteak beste, laguntza ekonomikoak emateko, 2016tik 2019ra bitarteko urteetarako, familia ugarietan sortzen diren ohiz kanpoko eta beharrezko gastuei aurre egiteko, hau da, entzumen protesiak eta optikako, ortodontziako eta ortopediako gaiak erosteko edo berritzeko behar direnak.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak, besteak beste, honako eginkizun eta helburu hauek ditu: Familiari Laguntzeko Planean aipatzen diren jarduketak koordinatu, bultzatu eta ebaluatzea eta familiarentzako programak sustatu, koordinatu eta kudeatzea eta horien jarraipena egitea.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren diru-laguntzei aplikatzen ahal zaien araubide juridiko orokorra ezartzen du, onura publikoko edo gizarte intereseko jarduerak sustatzeko helburua duten kasuetarako.

Laguntza hauek banakako ebaluazioaren bidez emanen dira, hau da, eskaerak aurkezten diren ordenari jarraikiz, eta aurrekontuetan horretarako kreditua den bitartean tramitatu eta ebatziko dira espedienteak. Deialdi bakoitzerako aurrekontuak agortzen badira, eskaerak ezetsi eginen dira.

Espedienteko txosten teknikoek eta juridikoek adierazten dute, hurrenez hurren, diru-laguntza hauek egokiak eta gizarte interesekoak direla eta oinarri arautzaileak legezkoak direla.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak eta Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 128/2015 Foru Dekretuak emandako eskudantziak erabiliz.

AGINDU DUT:

1. Familiei laguntza ekonomikoak emateko deialdia onestea, 2016. urtean familia ugarietan sortzen diren ohiz kanpoko eta beharrezko gastuak ordaintzeko, hau da, entzumen protesiak eta optikako, ortodontziako eta ortopediako gaiak erosteko edo berritzeko behar direnak, Eskubide Sozialetako kontseilariaren maiatzaren 4ko 222/2016 Foru Aginduaren bidez onetsitako oinarri arautzaileekin bat.

2. 200.000 euroko gastua baimentzea, 2016ko gastuen aurrekontuko “Familia ugarientzako laguntzak” izeneko 920006 93300 4809 231509 aurrekontuko kontu-sailaren kargura.

Diru-laguntzaren xedeko lerro bakoitzerako gehieneko zenbatekoa honako hau izanen da:

–10.000 euro, entzumen protesiak erosteko edo ordezteko aurreikusten diren laguntzetarako izanen dira.

–75.000 euro, optikako gaiak erosteko edo ordezteko aurreikusten diren laguntzetarako izanen dira.

–15.000 euro, ortopediako gaiak erosteko edo ordezteko aurreikusten diren laguntzetarako izanen dira.

–100.000 euro, ortodontziako tratamenduetarako aurreikusten diren laguntzetarako izanen dira.

Kasu horietakoren baterako aurreikusitako zenbatekoa agortzen ez bada, gainerako kasuetarako eskaerei emateko eta ordaintzeko erabiltzen ahalko da, haiek kreditu eskasiagatik laguntzarik gabe geldituz gero; halakoetan, eskaera zer egunetan jaso zen hartuko da aintzat.

3. Diru-laguntza bakoitzari dagozkion zenbatekoak ezartzea. 2016rako honako hauek izanen dira:

a) Entzumen-protesiak erosteko edo ordezteko diru-laguntzak:

–500 euro, edo protesiaren zenbatekoa, baldin eta kostua txikiagoa bada, familia-unitatearen per capita errenta 11.078,57 eurotik beherakoa denean.

–350 euro, edo protesiaren zenbatekoa, baldin eta kostua txikiagoa bada, familia-unitatearen per capita errenta 11.078,57 eurotik gorakoa baina 13.848,22 eurotik beherakoa denean.

b) Optikako gaiak erosteko edo ordezteko diru-laguntzak:

–160 euro, edo optikako gaiaren zenbatekoa, baldin eta kostua txikiagoa bada, familia-unitatearen per capita errenta 11.078,57 eurotik beherakoa denean.

–120 euro, edo optikako gaiaren zenbatekoa, baldin eta kostua txikiagoa bada, familia-unitatearen per capita errenta 11.078,57 eurotik gorakoa baina 13.848,22 eurotik beherakoa denean.

c) Ortopediako gairen bat erosteko edo ordezteko diru-laguntzak:

–250 euro, edo ortopediako gaiaren zenbatekoa, baldin eta kostua txikiagoa bada, familia-unitatearen per capita errenta 11.078,57 eurotik beherakoa denean.

–150 euro, edo ortopedikoa gaiaren zenbatekoa, baldin eta kostua txikiagoa bada, familia-unitatearen per capita errenta 11.078,57 eurotik gorakoa baina 13.848,22 eurotik beherakoa denean.

d) Ortodontziako tratamenduetarako diru-laguntza:

–600 euro, edo ortodontziako tratamenduaren zenbatekoa, baldin eta kostua txikiagoa bada, familia-unitatearen per capita errenta 11.078,57 eurotik beherakoa denean.

–300 euro, edo ortodontziako tratamenduaren zenbatekoa, baldin eta kostua txikiagoa bada, familia-unitatearen per capita errenta 11.078,57 eurotik gorakoa baina 13.848,22 eurotik beherakoa denean.

4. Baldin eta eskabide guztiei erantzuteko aurrekontu nahikorik ez badago, baimendutako gastua handitu ahal izanen da, aurrekontua handitzearen bidez.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

7. Foru agindu hau igortzea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzari eta Eskubide Sozialetako Departamentuko Kontabilitate Zentroari eta Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Diru-laguntzen Datu Base Nazionalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2016ko maiatzaren 4an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, Miguel Laparra Navarro.

Iragarkiaren kodea: F1605885