103. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

222/2016 FORU AGINDUA, maiatzaren 4koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, 2016tik 2019ra bitarteko urteetarako, familiaren esparrurako zenbait laguntza emateko oinarri arautzaileak onesten dituena.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak, besteak beste, honako eginkizun eta helburu hauek ditu: Familiari Laguntzeko Planean aipatzen diren jarduketak koordinatu, bultzatu eta ebaluatzea eta familiarentzako programak sustatu, koordinatu eta kudeatzea eta horien jarraipena egitea.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren diru-laguntzei aplikatzen ahal zaien araubide juridiko orokorra ezartzen du, onura publikoko edo gizarte intereseko jarduerak sustatzeko helburua duten kasuetarako.

Foru agindu honen xedea da familiaren esparruan zuzeneko laguntza ekonomikoak emateko oinarri arautzaileak ezartzea. Hiru egoera hauetarako emanen dira laguntzak:

a) Adingabeko seme-alabak zaintzeko eszedentziagatik eta, eritasuna edo/eta istripua dela-eta, zuzenean, jarraian eta etengabe zaindu beharra duten adin nagusiko lehen graduko ahaideak zaintzeko eszedentziagatik.

b) Familia unitatean gertatzen diren aparteko eta beharrezko gastuak ordaintzeko, hau da, entzumen-protesiak, agindutako optikako gaiak (betaurrekoak edo ukipen lenteak, estetikaz bestelako arrazoiengatik behar direnean), ortodontziako eta ortopediako gaiak erosteko edo berritzeko behar direnak.

c) Familian seme-alaba adingabeak izateagatik, behar eta arazo espezifikoak dituztenak haien ardura eta zaintza guztia heldu bakar baten esku egoteagatik, eta heldu horrek bizitza pertsonaleko, laneko eta familiako eginkizunak bateratzeko zailtasunak baditu.

Laguntza hauek banakako ebaluazioaren bidez emanen dira, hau da, eskaerak aurkezten diren ordenari jarraikiz, eta aurrekontuetan horretarako kreditua den bitartean tramitatu eta ebatziko dira espedienteak. Deialdi bakoitzerako aurrekontuak agortzen badira, eskaerak ezetsi eginen dira.

Laguntza mota bakoitzerako zuzkidura aurrekontu-ekitaldi bakoitzari dagokion gastuen kontu-sailean ezarriko da, eta aurrekontu-ekitaldi bakoitzean aurreikusitako gastua baimenduko da, baita laguntza bakoitzerako zenbateko zehatzak ere.

Espedientean dauden txosten tekniko eta juridikoak ikusirik, non agerian gelditzen baita laguntzak ematea egokia eta interes sozialekoa dela eta oinarri arautzaileak legezkoak direla, eta ikusirik, orobat, Nafarroako Gobernuaren 2016ko apirilaren 27ko Erabakia, laguntza hauek banakako ebaluazio araubidearen bitartez ematea baimentzen duena.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak eta Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 128/2015 Foru Dekretuak emandako eskudantziak erabiliz.

AGINDU DUT:

1. Familiaren esparrurako zenbait laguntza emateko oinarri arautzaileak onestea, foru agindu honen 1., 2. eta 3. eranskinetan agertzen direnak.

2. Oinarri arautzaile hauek indarra izanen dute 2016tik 2019ra bitarteko urteetan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Foru agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz.

5. Foru agindu hau Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzari eta Eskubide Sozialetako Departamentuko Kontabilitate Zentroari eta Idazkaritza Tekniko Nagusiari igortzea.

Iruñean, 2016ko maiatzaren 4an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, Miguel Laparra Navarro.

1. ERANSKINA

Aldizka ordainduko diren laguntza ekonomikoak zuzenean emateko oinarri arautzaileak, langileen laneko eta familiako bizitza bateratzeko neurri osagarri gisa, langile horiek lehen graduko ahaideak, adingabeak eta helduak, eritasunagatik edo istripuagatik, zuzenean, jarraian eta etengabe zaintzeko eszedentzian daudenean

Lehendabizikoa.–Laguntzaren xedea eta onuradunak.

1.1. Aldizka ordainduko diren zuzeneko laguntza ekonomiko hauek emanen dira langileen laneko eta familiako bizitza bateratzeko neurri osagarri gisa, lan eszedentzian daudenean lehen graduko ahaideak, adingabeak eta helduak zuzenean, jarraian eta etengabe zaintzeko, eritasunagatik eta/edo istripuagatik, eta oinarri arautzaile hauen bigarren oinarrian zehaztutako kasu batean daudenean.

1.2. Ondoko hauek izanen dira laguntzaren onuradunak:

1.2.1. Gastua onesten den aurrekontu-ekitaldian eszedentzian dauden eskatzaileak.

1.2.2. Eszedentziaren hasierako eguna gastua onesten den ekitaldiaren aurreko aurrekontu-ekitaldiko azaroaren 2tik abenduaren 31 bitarte duten pertsonak.

1.3. Kasu guztietan bigarren oinarrian bildutako egoeretan egon beharko dute eskatzaileek, eta oinarri hauetan ezarritako gainerako baldintzak bete.

Bigarrena.–Diru-laguntza jaso dezaketen ekintzak.

2.1. Honako egoera hauetarako eszedentzietan ematen ahalko dira diru-laguntzak:

a) Istripu larria izan duten seme-alaba adingabeak zaintzeko, edo harrerapean edo tutoretzapean dauden adingabeak zaintzeko, ospitaleratuta daudenean eta/edo ondoren haiek zuzenean, jarraian eta etengabe zaintzeko.

b) Eritasun larria edo istripu larria izan duten odol bidezko lehen graduko ahaide helduak zaintzeko, ospitaleratuta daudenean haiek zuzenean, jarraian eta etengabe zaintzeko, eritasuna eta/edo istripua izan denean eta/edo ondoren.

Oro har, eritasun larriak bat-batekoa eta ustekabekoa izan behar du, ez eritasun luze baten ondoriozkoa, salbu larritu egiten bada, eta ospitaleratzea beharrezkoa bihurtzen bada, baita zuzenean, jarraian eta etengabe zaindu beharra ere.

c) Bigarren semea edo alaba, edo hurrengoa, jaiotzen denean eta jaioberriak edo familia-unitatean bizi diren seme-alabetako beste batek gutxienez %33ko desgaitasuna edo mendekotasun moderatu edo larri bat duenean, edo mendekotasun handia, eta familia-unitateko adingabeetako bat gutxienez, jaioberria ez dena, 9 urtetik beherakoa denean eta desgaitasuna edo mendekotasuna badu, edo, bestela, 6 urtetik beherakoa denean. Harrerapean edo tutoretzapean dauden familiako adingabeak seme-alabatzat hartuko dira.

d) Seme-alaba adingabeak zaintzeko, hirugarren semea edo alaba, edo hurrengoa, jaiotzen denean, baldin eta familia-unitateko adingabeetako bi gutxienez 6 urtetik beherakoak badira, jaio berria(k) barne. Harrerapean edo tutoretzapean dauden familiako adingabeak seme-alabatzat hartuko dira.

e) Aurreikuspenen arabera, urtebetetik gorakoa izanen den adopziorako edo harrerarako.

f) Haur bat baino gehiago erditu, adoptatu edo harreran hartzen direnean.

2.2. Odol bidezko lehen graduko ahaide heldua eritasunagatik edo istripuagatik ospitaleratuta dagoela eta zuzenean, jarraian eta etengabe zaintzea behar duela edo behar izan duela egiaztatzeko, Nafarroako Osasun Zerbitzuko fakultatibo batek egindako ziurtagiria aurkeztu beharko da.

2.3. a) eta b) letretan aurreikusitako kasuetan, eritasun edo istripu larriak ospitaleratu beharra ekarri beharko du, eta, zein den kasua, tratamendua edo zainketa etxean jarraitzea diagnostikoaren eta ospitaleratzearen ondotik.

2.4. Ez dira inola ere familiako kidetzat hartuko aldi baterako desplazatutako adingabe atzerritarrak, ezta tratamendu mediko baterako, oporretarako edo eskolatzeko aldi baterako etorri direnak ere.

Hirugarrena.–Laguntzaren zenbatekoa eta iraupena.

3.1. Eszedentzia lanaldi osoko kontratua dutenek eskatzen dutenean, laguntzen zenbatekoa aurrekontu-ekitaldi bakoitzean onesten dena izanen da.

Nolanahi ere, laguntzen zenbatekoa ezin da kopuru honetatik beherakoa izan:

a) 645,30 euro hilabetean, deialdi honen 2.1 oinarriko a) eta b) letretako kasuetan.

b) 450 euro hilabetean, deialdi honen 2.1 oinarriko c), d), e) eta f) letretako kasuetan.

3.2. Eszedentzia lanaldi partziala izanik eskatzen denean, aurreko sei hilabeteetan kotizatutako lanaldiaren araberakoa izanen da laguntza, edo, aldizkako langile finkoen kasuan, aurreko urtean kotizatutako 180 egunen araberakoa.

3.3. Laguntzek iraupen hau izanen dute:

–Gastua onesten den ekitaldian eszedentzian dauden pertsonen kasuan, laguntza emanen da ekitaldi horren urtarrilaren 1etik, edo, eszedentzia gero hasi bada, eszedentzia hasten denetik, eta gertaera eragilea bukatu arte iraunen du, baina, betiere, ekitaldi horretako abenduaren 31 arte, gehienez.

–Eszedentzia hasi bada aurreko ekitaldiko azaroaren 2tik abenduaren 31 bitarte, laguntza emanen da eszedentzia hasten denetik, eta gertaera eragilea bukatu arte iraunen du, baina, betiere, gastua onesten den ekitaldiko abenduaren 31ra arte.

3.4. Langileen hilabeteko ordainsarietan benetako murrizketa dakarten eszedentzietan bakarrik emanen da diru-laguntza. Nolanahi ere, laguntza ez da inoiz izanen hilabeteko ordainsariaren murrizketa baino handiagoa.

Laugarrena.–Betebeharrak.

4.1. Eszedentzia hartzeagatik oinarri hauetan aurreikusitako diru-laguntzak jaso ahal izateko, diru-laguntza izan dezaketen kasuetako batean egon beharko da eta honako baldintza hauek bete eta mantendu beharko dira laguntza hartzen den bitartean:

a) Nafarroan bizitzea.

b) Laguntza emateko kontuan hartzen diren familiako kide guztiak foru komunitate honetan bizi direla frogatzea, eszedentzia hasteko eguna baino bi urte lehenagotik gutxienez, edo, bizileku hori frogatzerik ez badute, aurreko zazpi urteetatik gutxienez bost urtez jarraian Nafarroan benetan bizi izan direla frogatzea.

Betekizun horretatik salbuesten dira legez eraturiko harrera egoeretan dauden adingabeak, tutoretzapeko seme-alaba adoptatuak edo adin horretara iritsi ez diren adingabeak, laguntzaren ondorioetarako aintzat hartzen baldin badira. Kasu horietan frogatu beharko da adingabe horiek Nafarroan izan dutela bizilekua jaio, adoptatu edo tutoretzapean edo harreran hartu zirenetik.

c) Eszedentzia norentzat eskatzen den, pertsona horren familiako kideak elkarrekin bizi direla frogatzea, eta eskaera egiten den unean familia-unitatea osatzen dutela. Familia-unitate horri eutsi beharko zaio laguntza jasotzen den bitartean.

d) Eszedentzia eskatu duenak besteren kontura lan egitea, eta haren ezkontideak edo bikotekide egonkorrak bere edo besteren kontura, edo batek, gutxienez, lanerako erabateko ezintasuna izatea.

Guraso bakarreko familien kasuan, semearen edo alabaren zaintza esleitua duenak egon beharko du eszedentzian, edo eri dagoen edo istripua izan duen ahaidea zaintzeko ardura duen eskatzaileak.

Deialdi honen 2.1 oinarriko b) letran aurreikusitako kasuan, beharrezkoa izanen da, bakarrik, odol bidezko lehen graduko ahaide heldua zaintzeko eszedentzia eskatu duena aritzea lanean.

e) Eskatzailea eszedentzian egotea gastua onesten den ekitaldian, edo eszedentzian egon izana aurreko ekitaldian, 1.2.2 oinarrian agertzen diren kasuetan, nahiz eta eszedentziak ez jarraitu oraingo ekitaldian.

f) Eszedentzia ziurtatzen duen enpresa Gizarte Segurantzan inskribatuta eta alta emanik egotea.

g) Eszedentziagatik laguntza eskatu duen pertsona Gizarte Segurantzan alta emanik egon izana laguntza eskatu aurreko sei hilabeteetan, salbu eta seme-alabak zaintzeko eszedentzian badago. Aldizkako langile finkoen kasuan, eszedentziagatiko laguntza eskatu aurreko urtean 180 egun kotizatuta eduki beharko dituzte gutxienez.

h) Zerga arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneraturik izatea eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekiko eta haren erakunde autonomoekiko zorrak kitatuak izatea.

i) Diru-laguntzen onuraduna izateko Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako debekurik ez haustea.

j) Eszedentzia eskatzen duen pertsonaren familia-unitatearen errenta ondoren zehazten diren kopuruak baino txikiagoa izatea:

–Familia-unitatearen errentaren guztirako likidazio-oinarria Ondorio Askotarako Errenta-adierazle Publikoa (IPREM) halako bost (37.275,70 euro) edo txikiagoa izatea 1 edo 2 kideko familia-unitateentzat.

–Familia-unitatearen errentaren guztirako likidazio-oinarria Ondorio Askotarako Errenta-adierazle Publikoa (IPREM) halako sei (44.730,84 euro) edo txikiagoa izatea 3 kideko familia-unitateentzat.

–Familia-unitatearen errentaren guztirako likidazio-oinarria Ondorio Askotarako Errenta-adierazle Publikoa (IPREM) halako zazpi (52.185,98 euro) edo txikiagoa izatea 4 kideko familia-unitateentzat.

–Familia-unitatearen errentaren guztirako likidazio-oinarria Ondorio Askotarako Errenta-adierazle Publikoa (IPREM) halako zortzi (59.641,12 euro) edo txikiagoa izatea 5 kideko familia-unitateentzat.

–Familia-unitatearen errentaren guztirako likidazio-oinarria Ondorio Askotarako Errenta-adierazle Publikoa (IPREM) halako bederatzi (67.096,26 euro) edo txikiagoa izatea 6 kideko familia-unitateentzat.

Gutxienekoa IPREMa halako bat igoko da familia-unitateko 6. kidetik gorako kide bakoitzeko.

Familia-unitatearen errenta kalkulatzeko, laguntzarako kontuan hartzen diren pertsona guztien pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga aitorpenen likidazio-oinarrien batuketa hartuko da kontuan, eritasun edo istripu larria duen lehen graduko ahaidearena salbu, laguntza eskatzailearekin bizi ez bada.

Ondorio horretarako, gastua onesten den urtean aurreikusten den errentaren kanpaina hasterako hasiak dauden eszedentzien kasuan, aurreko ekitaldian egindako aitorpena hartuko da kontuan. Gastua onesten den urtean aurreikusten den errentaren kanpaina hasi ondoren hasten diren eszedentzien kasuan, ekitaldi horretan egiten den aitorpena hartuko da kontuan.

4.2. Deialdi honen ondorioetarako, honako hau hartuko da familia-unitatetzat:

a) Ezkontideek eta adingabeko seme-alabek osatua, salbu eta gurasoek baimendurik, haiengandik bereizirik bizi direnak.

b) Bikote iraunkor batek (berariazko legeriaren arabera) eta adingabeko seme-alabek osatua, salbu eta gurasoek baimendurik, haiengandik bereizirik bizi direnak.

c) Legezko banantze kasuetan, edo ezkontzaren bidezko loturarik ez dagoenean, bikotea egonkorra ez denean edo bizikidetzarik ez duenean, amak edo aitak eta berarekin bizi diren seme-alaba guztiek osatzen dutena, aurreko ataletan aipatu baldintzak betetzen badituzte. Berriz osatutako familien kasuan, eskatzaileak frogatu beharko du laguntzarako eskubidea ematen dion semearen/alabaren aurreko seme-alaben zaintza eskatzaileak berak edo bere ezkontideak edo bikotekideak duela, eta denak elkarrekin bizi direla.

4.3. Gainera, kasu guztietan, familia-unitateko 18tik 25 urte bitarteko seme-alabak sartuko dira, gurasoen mende bizi badira.

4.4. Odol bidezko lehen graduko ahaidearen eritasun edo istripuaren kasuan, familia-unitatean sartuko da eszedentzia eskatzailearekin bizi denean.

4.5. Seme-alaba adingabeen kontsiderazio bera izanen dute harrerapean edo tutoretzapean diren adingabeak.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko tokia.

5.1. Eskaerak Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzaren Erregistroan aurkeztuko dira (Abejeras kalea, 9, Iruña), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako gainontzeko tokietako edozeinetan, eta Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzari zuzenduko zaizkio.

Ondorio horietarako, dokumentuak Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen erregistroetan aurkeztea ez da erregistro ofizialtzat hartuko, non ez dagoen hitzarmen bat Foru Administrazioaren eta gizarte zerbitzu oinarrizkoaren titularra den toki entitatearen artean.

5.2. Laguntza eskatzeko eta transferentzia bidez kobratzeko inprimakiak Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzaren bulegoetan, gizarte zerbitzu oinarrizkoetan eta Iruñeko Udaleko auzoko unitateetan jasoko dira, baita www.navarra.es Nafarroako Gobernuaren webgunearen bidez ere.

5.3. Laguntza eskatzen duen pertsonak sinatu beharko du eskabidea, edo bere ordezkariak.

Familia-unitatearen errenta kalkulatzeko, hura osatzen duten pertsona guztiek eskaera berean baimena eman beharko diote organo eskatzaileari laguntza hauei buruzko datuak tramitatzeko eta egiaztatzeko behar den informazioa eskura dezan, zuzenean edo telematika bidez, Zerga Ogasunetik, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionaletik edo espedientea ebazteko eta eskatzaileak alegatutako datuak egiaztatzeko informazio garrantzitsua duen edozein erakunde publikotatik zein pribatutatik.

Familia-unitatean 18 eta 25 urte bitarteko kiderik badago, haien baimen espresa beharko da aurreko lerroaldean aipatutako informazioa lortzeko.

5.4. Eskaerak aipatu diren baldintzak betetzen ez baditu, eskatzaileari errekerimendua eginen zaio gehienez 10 egun naturaleko epean okerra zuzendu dezan, eta ohartaraziko zaio, hala egin ezean, eskaera bertan behera utzi duela ulertuko dela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak ezarritako moduan ebazpena eman ondotik.

Seigarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

6.1. Laguntza-eskabideak, eskatzaileak eta, zein den kasua, bere ordezkariak bete eta sinatuak, eredu normalizatuan aurkeztuko dira eskatzen den dokumentazioarekin batera, epe hauetan:

a) Kasuan kasuko aurrekontu-ekitaldirako gastua onesten duen foru agindua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den unean eszedentzia hasita dutenen kasuan, epea 30 egun naturalekoa izanen da, argitaratu eta biharamunetik aurrera.

b) Gainerako kasuetan, epea 30 egun naturalekoa izanen da, eszedentzia hasten den egunetik aurrera.

6.2. Betiere, kasuan kasuko ekitaldiko azaroaren 2an bukatuko da eskaerak aurkezteko epea.

Zazpigarrena.–Dokumentazioa.

7.1. Laguntza-eskabidea eredu normalizatuan aurkeztu beharko da, eta agiri hauek erantsiko zaizkio:

a) Familia-unitateko kideen NANaren, AIZren edo nortasuna frogatzen duen agiriaren fotokopia; betiere, hura izatera behartuta badaude.

b) Erroldaren ziurtagiri eguneratua, bizilekua Nafarroako Foru Komunitatean duela egiaztatzen duena, laguntza honen ondorioetarako kontuan hartzen diren familia-unitateko kide guztiena.

Erroldaren ziurtagiria benetako bizilekuaren proba ez bada, deialdian eskatutako epean eskatzaileak benetako bizilekua Nafarroan izan duela frogatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu, laguntza kudeatzen duen organoak eskatuta.

c) Eszedentzia eskatzen duen pertsonaren familiako kideak, hau da familia-unitatea osatzen dutenak, elkarrekin bizi direla frogatzen duen erroldaren ziurtagiri eguneratua. Ziurtagiriak gehienez ere hiru hilabete izanen ditu.

d) Eszedentzia eskatzen duen pertsonaren familia liburu osoaren fotokopia; hartan, laguntzarako kontuan hartzen diren pertsonak agertuko dira, harekin bizi ez diren adin nagusikoak salbu.

e) Zein den kasua, adopzioaren edo tutoretzaren epaia, edo harrera onesten duen ebazpena. Atzerriko ebazpenak behar bezala itzulita eta legeztatuta aurkeztu beharko dira.

f) Eszedentzia eskatzailearen ezkontideak edo bikotekideak zer enpresatan egiten duen lan, haren ziurtagiria, hartan lan egiten duela agerrarazten duena. Gizarte Segurantzako araubide orokorrean kotizatzen ez duten langileek, autonomoek edo araubide orokorrari atxikirik ez dauden profesional liberalek beren ezkontideak edo bikotekideak eszedentzia eskatu aurreko sei hilabeteetan kasuan kasuko araubidean kotizatu dutela frogatzen duten ordainagiriak edo dagokion mutualitateko ordainagiria aurkeztu beharko dituzte.

Araubide orokorrean kotizatzen ez duten langile funtzionarioek zerbitzuak zer administraziotan egiten dituzten, hark igorritako zerbitzu orria erantsi beharko dute; eszedentzia eskaera aurkeztu aurreko sei hilabeteetan administrazio horretan lan egin dutela jaso beharko du orriak.

g) Eszedentzia eskatu duen pertsonak zer enpresatan lan egiten duen, hark egindako ziurtagiria; hartan agerraraziko da baimena eman zaiola diru-laguntza jasotzeko eskubidea ematen dion semea/alaba edo ahaide heldua zaintzeko egoera horretara igarotzeko, baita eszedentziaren hasierako eta bukaerako datak ere.

h) Behar denean, transferentzia bidez kobratzeko eskaera, laguntza jasoko duen pertsonaren izenean.

i) Berriz osatutako familien kasuan, laguntzaren ondorioetarako kontuan hartzen diren aurreko bikote-elkarketetako seme-alaben zaintza eta jagoletza eskatzaileari edo haren bikotekideari edo ezkontideari ematen dizkion epaia.

j) Eszedentzia hartzen duen pertsonaren azken sei nominen fotokopia, edo horren frogagarri den enpresaren ziurtagiriaren fotokopia.

k) Guraso bakarreko familien kasuan, honako hauek aurkeztu beharko dira:

k.1) Pertsona eskatzailea guraso bakarra dela jasotzen duen familia liburuaren fotokopia.

k.2) Alarguna dela alegatuz gero, inguruabar hori frogatzen duen dokumentazioa, familia liburuan jasotzen ez bada.

k.3) Ezkondu gabeko bikoteen kasuan, ezkontzaz kanpoko semearen edo alabaren gaineko neurriei buruzko epai irmoa, edo bitartekotza bidean lortu diren balio bereko akordioak, epaile batek berretsiak, eta, horrez gainera, laguntzaren ondorioetarako aintzat hartzen diren seme-alaben zaintza laguntzaren eskatzaileak edo haren ezkontideak edo bikotekideak duela ere frogatu beharko da.

l) Deialdi honen bigarren oinarrian aurreikusitako kasuen frogagiriak.

m) Familia-unitateak eskatu edo/eta hartzen dituen laguntza ekonomiko guztiak aitortzea, haien eta laguntza ekonomiko honen arteko bateragarritasuna baloratzearren.

n) Familia-unitateko 18tik 25 urte bitarteko kideen kasuan, lan bizitzaren ziurtagiria eta jasotako diru-sarreren egiaztapena, dagokionaren arabera. Diru-sarrerarik ez badago, inguruabar hori agertzen duen zinpeko aitorpena.

7.2. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.8 artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 9.4 artikuluan xedatutakoarekin bat, ez da beharrezkoa izanen eskatzen diren agiriak aurkeztea, baldintza horiek Foru Komunitateko Administrazioko organoek ziurtatu behar dituztenean, edo lehendik haren esku dauden agiriak badira. Kasu horretan, eskatzaileek identifikatu beharko dute zer espedientetan dauden agiriak; halaber, organo eskudunek eskatzen ahalko diete hori egin dezaten.

7.3. Familia liburuaren ordez nahikoa den ziurtagiria edo frogagiria aurkez daiteke, indarreko araudiak ezartzen duenaren arabera.

Zortzigarrena.–Antolamendua eta instrukzioa.

8.1. Deialdi honen ondorioetarako, Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzako Familien Atalari esleitu zaizkio aurreikusitako diru-laguntzak emateko prozedura antolatu eta instruitzeko eginkizunak. Oinarri hauetan instrukzio organoari egindako aipamenak atal horri egindakotzat hartuko dira.

8.2. Instrukzio organoak ofizioz ebaluatuko ditu eskaerak, oinarri arautzaile hauetan ezarritakoa kontuan hartuz, eta ebazpen proposamena emanen du, txosten batekin batera, non adieraziko baitu onuradunek diru-laguntzak hartzeko baldintza guztiak betetzen dituztela.

8.3. Laguntza hauek banakako ebaluazioaren bidez emanen dira, hau da, espedienteak tramitatu eta ebatziko dira eskaerak aurkezten diren ordenari jarraikiz eta aurrekontuetan horretarako kreditua den bitartean. Deialdi honetarako aurrekontu erabilgarria agortzen bada, eskaerak ezetsi eginen dira.

Bederatzigarrena.–Ebazpena.

9.1. Prozedura instruitu eta ebazpen proposamena igorri ondoren, Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzako zuzendari kudeatzaileak ebazpena emanen du, arrazoiak azaldurik, eta eskatzaileari jakinaraziko dio, eskaera aurkeztu zenetik hiru hilabete iragan baino lehen.

9.2. Epe hori bukatuta, ebazpen espresik eman eta jakinarazi ez bada, eskaera ezetsi egin dela ulertuko da, baina, bakar-bakarrik, interesdunek dagokion errekurtsoa aurkeztu ahal izateko.

Hamargarrena.–Laguntzaren ordainketa.

10.1. Hilabete bakoitza bukatutakoan ordainduko da laguntza, transferentzia bidez kobratzeko eskaeran eskatzaileak adierazten duen kontu korrontean.

10.2. Lehenengo ordainketa, eszedentzia hasten denetik ebazpena sinatzen den hilabetera arteko aldiari dagokiona, laguntza emateko ebazpenarekin batera eginen da. Gainerako ordainketak hilabete bakoitza bukatuta eginen dira.

Hamaikagarrena.–Laguntzaren iraungipena.

Laguntza iraungiko da hura emateko kontuan hartu ziren baldintzetako bat betetzeari uzten zaionean.

Hamabigarrena.–Onuradunen betebeharrak.

Foru agindu honetan araututako laguntzak eskatu eta jasotzen dituztenek Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebeharrak bete beharko dituzte. Gainera, laguntza ematen duen organoari jakinarazi beharko diote laguntza jasotzea eragin duten/zuten baldintzen aldaketa guztiak, haiek gertatu eta 15 eguneko epean.

Hamahirugarrena.–Diru-itzulketak.

13.1. Laguntza eskuratzen bada horretarako behar diren baldintzak bete gabe onuradunari egotzi beharreko arrazoiengatik, jasotako diru kopuruak itzuli beharko dira, osorik edo partez, eta diru-laguntza bidegabeki ordaindu zenetik sortutako berandutze-interesak eskatuko dira, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 18. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

13.2. Laguntza eskuratzen bada horretarako behar diren baldintzak bete gabe Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari egotzi beharreko arrazoiengatik, jasotako diru kopuruak itzuli beharko dira, osorik edo partez, berandutze-interesik eskatu gabe.

13.3. Halaber, jasotako diru-laguntzak, osorik edo partez, itzuli beharko dira Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan aipatutako kasuetan.

Hamalaugarrena.–Laguntzen bateraezintasuna.

14.1. Foru agindu honetan araututako laguntza ekonomikoak bateraezinak izanen dira beste edozein administrazio publikok helburu berarekin eta aldi bererako ezar dezakeen beste edozein laguntzarekin.

14.2. Deialdi honen laguntza bateraezina izanen da laguntza berri honen xedeko adingabearen edo helduaren mendekotasuna dela-eta ematen diren laguntzekin.

Hamabosgarrena.–Publizitate araubidea.

Ematen diren diru-laguntzak ez dira argitaratuko, zeren, onuradunen datuak zabaltzea, diru-laguntzaren xedea dela-eta, pertsonen intimitatearen aurkakotzat jotzen baita, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 15.1.b) artikuluan aurreikusi bezala.

Hamaseigarrena.–Errekurtsoak.

Oinarri hauen aplikazio egintzen kontra, bidezkoa da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean ezarritakoarekin bat.

Hamazazpigarrena.–Legeria aplikagarria.

Foru agindu honetan aurreikusita ez dagoen guztian Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean eta aplikatu beharreko gainerako arauetan ezarritakoari jarraituko zaio.

2. ERANSKINA

Familia ugarientzako laguntzen oinarri arautzaileak

Lehena.–Xedea.

1. Laguntza ekonomiko hauek familia ugariei emanen zaizkie, gastua onesten den aurrekontuaren ekitaldi berean entzumen-protesiak eta optikako, ortodontziako eta ortopediako gaiak erosteko edo berritzeko beharrezkoak diren ohiz kanpoko gastuei aurre egiteko.

2. Laguntza ekonomiko hauek subsidiarioak dira, eta behin bakarrik hartzekoak, eta berariazko gastu horiei aurre egiteko nahiko baliabiderik ez duten familia-unitateentzat dira. Gainera, laguntza horiek finalistak dira, hau da, zertarako ematen diren, hartarako bakarrik izanen dira.

Bigarrena.–Laguntzen onuradunak eta helburua.

1. Gastua onesten den ekitaldian oinarri hauetan jasotako gastuetakoren bat izaten duten familia ugariak dira laguntza hauen onuradunak.

2. Familia ugariaren txartelean sartuta dauden kideentzako entzumen-protesiak eta optikako eta ortopediako gaiak erosteko edo ordezteko erabili behar dira laguntzak, baita ortodontziako tratamenduak egiteko ere.

Ez da diru-laguntzarik emanen eguzkitako betaurrekoak erosteko, ezta ukipen-lenteetarako ere, baldin eta arrazoi estetiko hutsengatik erosten badira.

Hirugarrena.–Laguntzen zenbatekoa.

1. Urtero, baimentzen den gastua onetsiko da, eta muga batzuk ezarriko dira, xede zehatzaren arabera, baita eman beharreko zenbatekoa ere.

2. Fakturan ageri den prezioa izanen da kostua, eta hirugarrenen beste laguntza edo estaldura batzuekin laguntzarik edo estaldurarik gabe gelditzen den zatiak bakarrik izaten ahal du diru-laguntza, eta, gehienez ere, diruz laguntzen ahal den kontzeptu bakoitzerako adierazitako kopuruak.

3. Familia onuradunek behar adina laguntza eska dezakete, zein diren laguntza jasotzen duen familia-unitateko kidearen beharrak, horren arabera. Kide berarentzat ezin izanen da laguntza bat baino gehiago eskatu elementu bererako.

Laugarrena.–Betebeharrak.

Deialdi honetan aipatzen diren laguntzak lortu ahal izateko, baldintza hauek bete beharko dira:

a) Familia ugariaren txartelaren jabe izatea laguntza-eskabidea aurkezten den unean.

b) Laguntzarako kontuan hartzen diren familiako kide guztiak Nafarroan erroldatuta izatea eta benetako bizilekua Nafarroan izatea, 2 urteko antzinatasunarekin, gutxienez ere.

c) Familia ugariaren txartelean ageri diren familiako kideak elkarrekin bizi direla frogatzea.

d) Familia-unitatearen per capita errenta urte bakoitzean ezarriko den zenbatekotik beherakoa izatea.

Hauxe hartuko da familia-unitatearen per capita errentatzat: familia ugaria osatzen duten kide guztien pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zerga-oinarriaren zati orokorra, kasuan kasuko zergaldikoa, zati familia ugariko kideen kopurua.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko tokia eta epea.

1. Laguntza-eskabideak, eskatzaileak eta, zein den kasua, bere ordezkariak bete eta sinatuak, eredu normalizatuan aurkeztuko dira eskatzen den dokumentazioarekin batera.

2. Eskaerak aurkezteko epea aurrekontu-ekitaldi bakoitzeko gastua baimentzeko foru agindua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta unean uneko ekitaldiko urriaren 15ean bukatuko.

3. Eskaerak Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzaren Erregistroan aurkeztuko dira (Abejeras kalea, 9, Iruña), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako gainontzeko tokietako edozeinetan, eta Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzari zuzenduko zaizkio.

Horregatik, ez da kontuan hartuko noiz sartzen den eskaera oinarrizko gizarte zerbitzuetan, baizik eta aurreko atalean aurreikusitako edozein erregistrotan.

4. Laguntza eskatzeko eta transferentzia bidez kobratzeko inprimakiak Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzaren bulegoetan, gizarte zerbitzu oinarrizkoetan eta Iruñeko Udaleko auzoko unitateetan jasoko dira, baita www.navarra.es Nafarroako Gobernuaren webgunearen bidez ere.

5. Laguntza eskatzen duen pertsonak sinatu beharko du eskabidea eta, hala badagokio, haren ezkontideak edo bikotekideak; eta hura aurkeztearekin baimena ematen zaio organo kudeatzaileari laguntzari buruzko datuak tramitatu eta egiaztatzeko beharrezko informazioa lor dezan, bai Zerga Ogasunetik, bai espedientearen gaineko ebazpena emateko eta eskatzaileak alegatutako datuak egiaztatzeko baliagarri gerta daitezkeen argibideak eman ditzakeen beste edozein erakunde publikotatik zein pribatutatik, zuzenean nahiz telematika bidez.

Familia-unitatean 18 eta 25 urte bitarteko kiderik badago, haien baimen espresa beharko da aurreko lerroaldean aipatutako informazioa lortzeko.

6. Eskaerak aipatu diren baldintzak betetzen ez baditu, eskatzaileari errekerimendua eginen zaio gehienez 10 egun naturaleko epean okerra zuzendu dezan, eta ohartaraziko zaio, hala egin ezean, eskaera bertan behera utzi duela ulertuko dela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak ezarritako moduan ebazpena eman ondotik.

Seigarrena.–Dokumentazioa.

1. Eskabidearekin batera, agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Erroldatze agiria, deialdi honetako laugarren oinarrian eskatzen diren baldintzak betetzen dituena, beranduenik hiru hilabete lehenago egina.

Erroldatze agiria benetako bizitokiaren proba ez bada, eskatzaileak benetako bizitokia frogatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu, laguntzaren organo kudeatzaileak eskatuta.

b) Laguntza transferentzia bidez kobratzeko eskaera.

c) Fakultatiboaren agindua, gaitza dela-eta diru-laguntzaren xedeko materiala erabiltzeko premia dagoela adierazten duena.

d) Diruz lagundutako materiala erosi izana frogatzen duen agiria eta haren ordainketaren frogagiria.

Ordainketa banku-laburpena aurkeztuz justifikatuko da, edo, eskudirutan ordaindu bada, ordainketa egin dela eta ordainketaren kontzeptua adierazten duen agiri sinatu eta zigilatuaren bidez. Ordainketa epeka egin bada, finantzaketaren agiria aurkeztuz justifikatuko da ordainketa.

Ortodontziako tratamenduaren kasuan, fakultatiboak egindako aurrekontua beharko da aurkeztu, baita ordaintzeko modua, epeak eta data ere, eta kasuan kasuko ekitaldian egindako ordainketen frogagiriak.

e) Familia-unitateari, diruz laguntzen den materiala erosteko edo berritzeko, eman zaizkion laguntza guztien aitorpena, laguntza ekonomiko honekin bateragarriak ote diren baloratzeko eta, bidezkoa denean, eman beharreko zenbatekoa baloratzeko.

f) Harreran edo tutoretzapean diren 18 eta 25 urte arteko seme-alaben kasuan, deialdiaren ondorioetarako familia-unitatearen parte direnez, lan-bizitzaren ziurtagiria eta diru-sarreren frogagiria, lan egiten badute, edo bestela, lanik egiten ez dutela dioen aitorpena.

2. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.8 artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 9.4 artikuluan xedatutakoarekin bat, ez da beharrezkoa izanen eskatzen diren agiriak aurkeztea, baldintza horiek Foru Komunitateko Administrazioko organoek ziurtatu behar dituztenean, edo lehendik haren esku dauden agiriak badira. Kasu horretan, eskatzaileek identifikatu beharko dute zer espedientetan dauden agiriak; halaber, organo eskudunek eskatzen ahalko diete hori egin dezaten.

Zazpigarrena.–Antolamendua eta instrukzioa.

1. Deialdi honen ondorioetarako, Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzako Familien Atalari esleitu zaizkio foru agindu honetan aurreikusitako diru-laguntzak emateko prozedura antolatu eta instruitzeko eginkizunak. Oinarri hauetan instrukzio organoari egindako aipamenak atal horri egindakotzat hartuko dira.

2. Instrukzio organoak ofizioz ebaluatuko ditu eskaerak, oinarri arautzaile hauetan ezarritakoa kontuan hartuz, eta ebazpen proposamena emanen du, txosten batekin batera, non adieraziko baitu onuradunek diru-laguntzak hartzeko baldintza guztiak betetzen dituztela.

3. Laguntza hauek banakako ebaluazioaren bidez emanen dira, hau da, espedienteak tramitatu eta ebatziko dira eskaerak aurkezten diren ordenari jarraikiz eta aurrekontuetan horretarako kreditua den bitartean. Deialdi honetarako aurrekontu erabilgarria agortzen bada, eskaerak ezetsi eginen dira.

Zortzigarrena.–Ebazpena.

Prozedura instruitu eta ebazpen proposamena eman ondoren, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak arrazoibidezko ebazpena emanen du eta eskatzaileari jakinaraziko dio, eskaera aurkezten denetik hiru hilabeteko epean. Diru-laguntzak emanen dira horretarako kreditua dagoen bitartean.

Diru-laguntza ematen duen ebazpenean hauek jasoko dira: onuraduna, diru-laguntzaren zenbatekoa eta diru-laguntzaren xedeko kontzeptuak.

Aipatutako epean jakinarazten ez bada eta berariazko ebazpena ematen ez bada, ezetsitzat joko da.

Bederatzigarrena.–Ordainketa.

Ordainketa bakar batean ordainduko da laguntza, transferentzia bidez kobratzeko aurkezten den eskaeran ageri den kontu korrontean.

Hamargarrena.–Onuradunen betebeharrak.

1. Laguntzen onuradunek, haiek jasotzeko baldintzetan aldaketaren bat izaten bada, horren berri eman beharko diote Familiaren eta Adingabearen Zuzendariordetzari, aldaketa izan eta 15 egun balioduneko epean.

2. Onuradunek Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak egiten dituen kontrol jarduketak onartu beharko dituzte, eta kudeaketa organoak edo beste organo eskudun batzuek, indarra duen araudiarekin bat, eskatzen dizkieten agiriak eman.

Hamaikagarrena.–Bazterketak eta laguntzen bateragarritasunaren araubidea.

Deialdi honetan araututako laguntza ekonomikoak bateragarriak izanen dira beste edozein administrazio publikok edo entitate pribatuk (aseguruak, eta abar) helburu bererako ezar dezaketen edozein laguntzarekin. Ematen diren diru-laguntza guztiak, batera, ezin dira inoiz izan erositako materialaren edo egindako tratamenduaren kostuaren %100 baino handiagoak.

Hamabigarrena.–Laguntza itzultzea.

1. Laguntza eskuratzen bada horretarako behar diren baldintzak bete gabe onuradunari egotzi beharreko arrazoiengatik, jasotako diru kopuruak itzuli beharko dira, osorik edo partez, eta diru-laguntza bidegabeki ordaindu zenetik sortutako berandutze-interesak eskatuko dira, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 18. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

2. Laguntza eskuratzen bada horretarako behar diren baldintzak bete gabe Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari egotzi beharreko arrazoiengatik, jasotako diru kopuruak itzuli beharko dira, osorik edo partez.

3. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean aipatutako kasuetan ere itzuli beharko dira jasotako diru kopuruak, osorik edo partez.

Hamahirugarrena.–Publikotasun araubidea.

Ematen diren diru-laguntzak ez dira argitaratuko, zeren, onuradunen datuak zabaltzea, diru-laguntzaren xedea dela-eta, pertsonen intimitatearen aurkakotzat jotzen baita, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 15.1.b) artikuluan aurreikusi bezala.

Hamalaugarrena.–Errekurtsoak.

Oinarri hauen aplikazio egintzen kontra, bidezkoa da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean ezarritakoarekin bat.

Hamaseigarrena.–Legeria aplikagarria.

Foru agindu honetan aurreikusita ez dagoen guztian Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean eta aplikatu beharreko gainerako arauetan ezarritakoari jarraituko zaio.

3. ERANSKINA

Egoera berezietan dauden familiei bateragarritasuna errazteko diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileak

Lehena.–Xedea.

Oinarri hauen xedea da laguntza ekonomikoak ematea egoera berezietan dauden familiei (deialdiaren 2. oinarrian zehazten direnei), laneko eta familiako eginkizunen bateragarritasuna errazteko.

Bigarrena.–Onuradunak.

1. Laguntza hauen onuradun izanen dira seme-alaba adingabe baten edo harrerapean dagoen adingabe baten ardura guztia beren gain duten helduak.

2. Onuradun izanen dira, orobat, senar-emazteak edo bikote egonkorrak, baldin eta gastua onesten den ekitaldian bietako bat, lana dela medio, Nafarroako Foru Komunitatetik kanpo bizitzera behartua izan bada (edo behartuta egoten bada) 240 egunez edo gehiago etengabe, eta lantokiaren herria ohiko bizilekutik 200 kilometrotik gora badago.

3. Onuradun izanen dira, orobat, senar-emazteak edo bikote egonkorrak, baldin eta genero indarkeriagatik elkarrekin bizi ezin badira edo gastua onesten den ekitaldi berean kide bat espetxean badago gutxienez 6 hilabetez etengabe.

4. Ez dute deialdi honetako laguntzarik jasoko, aurreko ataletan jasotzen diren egoeretako batean egonda ere, beste heldu batekin bizi diren eskatzaileek, salbu eta 25 urte arteko seme-alabak eta mendekotasuna edo desgaitasuna duten helduak. Seme-alaben pare daude familia-harreran egon diren pertsonak.

5. Bikote banandu edo dibortziatuek ere ez dute laguntzarik jasoko, salbu eta eskatzaileak guraso-agintea, zaintza eta jagoletza baditu, berak bakarrik, araubide konpartiturik eta bisitarik gabe.

Hirugarrena.–Laguntzen zenbatekoa.

1. Laguntzaren zenbatekoa urte bakoitzean gastua baimentzen duen foru aginduan ezarriko da.

Nolanahi ere, gutxieneko kopuru hauek ezarri dira:

a) 800 euro, familia-unitatearen per capita errenta 11.078,57 eurotik beherakoa denean.

b) 500 euro, familia-unitatearen per capita errenta 11.078,57 eurokoa edo hortik gorakoa denean, baina 13.848,22 eurotik beherakoa.

2. Laguntza honen ondorioetarako, hauek osatzen dute familia-unitatea: heldu bat (edo senar-emazteak edo bikote egonkorra, deialdi honen 2. oinarriko 2. eta 3. kasuetan), seme-alaba adingabeak eta harrera-egoeran dauden adingabeak.

Laugarrena.–Betebeharrak.

Deialdi honetan aurreikusitako laguntzak jaso ahal izateko, honako baldintza hauek bete beharko dira, laguntza eskatzen den unean eta hura hartzen denean:

a) Laguntzaren ondorioetarako aintzat hartzen diren familiako kide guztiak elkarrekin bizitzea, 2. oinarriko 2. eta 3. kasuetan izan ezik.

b) Familiako kide guztiak Nafarroako Foru Komunitatean erroldatuak egotea bi urteko antzinatasunarekin gutxienez; deialdi honen 2. oinarriko 2. eta 3. kasuetan, adingabeekin bizi denari bakarrik eskatuko zaio baldintza hau.

c) Familia-unitatearen per capita errenta 13.848,22 eurotik beherakoa izatea.

Hauxe hartuko da familia-unitatearen per capita errentatzat: familia-unitatearen errenta zati familiako kideen kopurua, 3. oinarriko 2. atalean ezarritakoari jarraikiz.

Familia-unitatearen errenta kalkulatzeko, familiako kide guztien pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpeneko zerga-oinarriaren zati orokorrak batuko dira.

Ondorio horietarako, laguntza noiz eskatzen den, ekitaldi horrexetan egindako errentaren gaineko zergaren aitorpena hartuko da kontuan.

d) Laguntza eskatu duenak norberaren edo beste baten kontura lan egitea. 2. oinarriko 2. kasuan, bikoteko bi kideek lan egin beharko dute.

Bi kasuetan, eskaeraren aurreko sei hilabeteetan lanean hiru hilabeteko antzinatasuna duela frogatu beharko da, eta, gainera, beste baten kontura lan egiten bada, kontratua gutxienez lanaldi erdikoa izan beharko da.

e) Deialdi honen 2. oinarriko 2. atalean aurreikusitako kasuan, beharrezkoa izanen da bikoteko kide bat gastua onesten den ekitaldian Nafarroako Foru Komunitatetik kanpo lan egitea (edo lan egin izana) gutxienez 240 egunez etengabe, eta lantokiaren herria ohiko bizilekutik 200 kilometrotik gora izatea.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko tokia eta epea.

1. Laguntza-eskabideak, eskatzaileak eta, zein den kasua, bere ordezkariak bete eta sinatuak, eredu normalizatuan aurkeztuko dira eskatzen den dokumentazioarekin batera.

2. Eskaerak aurkezteko epea aurrekontu-ekitaldi bakoitzeko gastua baimentzeko foru agindua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta kasuan kasuko ekitaldiko azaroaren 2an bukatuko.

3. Laguntza-eskaerak Familiaren eta Adingabearen Zuzendariordetzako erregistroan (Abejeras kalea, 9; 31007 Iruña) aurkeztuko dira, inprimaki normalizatua erabiliz, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako gainontzeko tokietako edozeinetan, eta Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzari zuzenduko zaizkio.

Oinarrizko gizarte zerbitzuak ez dira erregistro ofizialak, eta horregatik ez da kontuan hartuko haiek emandako sarrera-data; bai, ordea, erregistro ofizial batek emandakoa.

4. Laguntza eskatzeko eta transferentzia bidez kobratzeko inprimakiak Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzaren bulegoetan, gizarte zerbitzu oinarrizkoetan eta Iruñeko Udaleko auzoko unitateetan eskura daitezke, baita www.navarra.es Nafarroako Gobernuaren webgunearen bidez ere.

5. Laguntza eskatzen duen pertsonak sinatu beharko du eskabidea, eta hura aurkeztearekin baimena ematen zaio organo kudeatzaileari laguntzari buruzko datuak tramitatu eta egiaztatzeko beharrezko informazioa lor dezan, bai Zerga Ogasunetik, bai espedientearen gaineko ebazpena emateko eta eskatzaileak alegatutako datuak egiaztatzeko baliagarri gerta daitezkeen argibideak eman ditzakeen beste edozein erakunde publikotatik zein pribatutatik, zuzenean nahiz telematika bidez.

6. Eskaerak aipatu diren baldintzak betetzen ez baditu, eskatzaileari errekerimendua eginen zaio gehienez 10 egun naturaleko epean okerra zuzendu dezan, eta ohartaraziko zaio, hala egin ezean, eskaera bertan behera utzi duela ulertuko dela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak ezarritako moduan ebazpena eman ondotik.

Seigarrena.–Dokumentazioa.

1. Eskabidearekin batera, agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Familia Liburuaren fotokopia edo kideak familia-unitateko partaide direla frogatzen duen antzeko agiriarena.

b) Familia-harrera onesten duen ebazpena, halakorik bada.

c) Banantzeari edo dibortzioari buruzko epaia, edo ezkontzaz kanpoko haurren gaineko neurriei buruzko epaia, halakorik bada, non frogatzen den guraso-agintea eta zaintza eta jagoletza eskatzaileari esleitu zaizkiola.

d) Eskatzailearen bikotekidea hil dela dioen deklarazioa, halakorik gertatu bada.

e) Familia-unitateko kideak elkarrekin bizi direla frogatzen duen erroldatze edo bizikidetza ziurtagiria, gehienez ere bi hilabete lehenago luzatua.

Erroldatze edo bizikidetza ziurtagiriak elkarrekin bizi direla frogatzen ez badu, eskatzaileak hori frogatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu, laguntza kudeatzen duen organoak eskatuta.

f) 2. oinarriko 3. atalean aurreikusitako kasuetan, egoera horiek behar bezala frogatu beharko dira, genero indarkeriaren egoera edo espetxeratzea frogatzen duen ebazpen judiziala aurkeztuz.

g) Laguntza eskatzen duen pertsonaren hiru nominaren fotokopia, betiere azken 6 hilabetekoak, edo egoera hori frogatzen duen enpresaren ziurtagiria; langile autonomoen kasuan, autonomoen araubideko kuota ordaintzen dutenez, Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko hiru kuotaren ordainagiria, betiere azken 6 hilabetekoak, eta JEZaren altaren frogagiria.

h) Deialdi honen 2. oinarriko 2. atalean aurreikusitako kasuan, Nafarroako Foru Komunitatetik kanpo lan egiten duen bikoteko kideari dagokionez, lan kontratuaren kopia edo enpresaren ziurtagiria, lan-bizitzaren agiria eta Nafarroatik kanpo bizi dela frogatzen duten agiriak (alokairu kontratua, hotelaren edo apartamentuaren ziurtagiria, etab.).

i) Laguntza transferentzia bidez kobratzeko eskaera.

j) Familia-unitateari helburu bererako eman zaizkion laguntza ekonomiko guztien aitorpena.

2. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.8 artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 9.4 artikuluan xedatutakoarekin bat, ez da beharrezkoa izanen eskatzen diren agiriak aurkeztea, baldintza horiek Foru Komunitateko Administrazioko organoek ziurtatu behar dituztenean, edo lehendik haren esku dauden agiriak badira. Kasu horretan, eskatzaileek identifikatu beharko dute zer espedientetan dauden agiriak; halaber, organo eskudunek eskatzen ahalko diete hori egin dezaten.

Zazpigarrena.–Antolamendua eta instrukzioa.

1. Deialdi honen ondorioetarako, Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzako Familien Atalari esleitu zaizkio foru agindu honetan aurreikusitako diru-laguntzak emateko prozedura antolatu eta instruitzeko eginkizunak. Oinarri hauetan instrukzio organoari egindako aipamenak atal horri egindakotzat hartuko dira.

2. Instrukzio organoak ofizioz ebaluatuko ditu eskaerak, oinarri arautzaile hauetan ezarritakoa kontuan hartuz, eta ebazpen proposamena emanen du, txosten batekin batera, non adieraziko baitu onuradunek diru-laguntzak hartzeko baldintza guztiak betetzen dituztela.

3. Laguntza hauek banakako ebaluazioaren bidez emanen dira, hau da, espedienteak tramitatu eta ebatziko dira eskaerak aurkezten diren ordenari jarraikiz eta aurrekontuetan horretarako kreditua den bitartean. Deialdi honetarako aurrekontu erabilgarria agortzen bada, eskaerak ezetsi eginen dira.

Zortzigarrena.–Ebazpena.

1. Prozedura instruitu eta ebazpen proposamena eman ondoren, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak arrazoibidezko ebazpena emanen du eta eskatzaileari jakinaraziko dio, eskaera aurkezten denetik hiru hilabeteko epean. Diru-laguntzak emanen dira horretarako kreditua dagoen bitartean.

2. Diru-laguntza ematen duen ebazpenean onuraduna eta diru-laguntzaren zenbatekoa jasoko dira.

3. Hiru hilabeteko epean ebazpen espresurik ematen ez bada, eskaera ezetsitzat jo beharko da.

Bederatzigarrena.–Ordainketa.

Ordainketa bakar batean ordainduko da laguntza, transferentzia bidez kobratzeko aurkezten den eskaeran ageri den kontu korrontean.

Hamargarrena.–Onuradunen betebeharrak.

1. Laguntzen onuradunek, haiek jasotzeko baldintzetan aldaketaren bat izaten bada, horren berri eman beharko diote Familiaren eta Adingabearen Zuzendariordetzari, aldaketa izan eta 15 egun balioduneko epean.

2. Onuradunek Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak egiten dituen kontrol jarduketak onartu beharko dituzte, eta kudeaketa organoak edo beste organo eskudun batzuek, indarra duen araudiarekin bat, eskatzen dizkieten agiriak eman.

Hamaikagarrena.–Bazterketak eta laguntzen bateragarritasunaren araubidea.

Deialdi honetan araututako laguntza ekonomikoak bateraezinak izanen dira beste edozein administrazio publikok edo entitate pribatuk helburu bererako ezar dezakeen beste edozein laguntzarekin.

Hamabigarrena.–Laguntza itzultzea.

1. Laguntza eskuratzen bada horretarako behar diren baldintzak bete gabe onuradunari egotzi beharreko arrazoiengatik, jasotako diru kopuruak itzuli beharko dira, osorik edo partez, eta diru-laguntza bidegabeki ordaindu zenetik sortutako berandutze-interesak eskatuko dira, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 18. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

2. Laguntza eskuratzen bada horretarako behar diren baldintzak bete gabe Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari egotzi beharreko arrazoiengatik, jasotako diru kopuruak itzuli beharko dira, osorik edo partez.

3. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean aipatutako kasuetan ere itzuli beharko dira jasotako diru kopuruak, osorik edo partez.

Hamahirugarrena.–Publikotasun araubidea.

Ematen diren diru-laguntzak ez dira argitaratuko, zeren, onuradunen datuak zabaltzea, diru-laguntzaren xedea dela-eta, pertsonen intimitatearen aurkakotzat jotzen baita, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 15.1.b) artikuluan aurreikusi bezala.

Hamalaugarrena.–Errekurtsoak.

Oinarri hauen aplikazio egintzen kontra, bidezkoa da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean ezarritakoarekin bat.

Hamabosgarrena.–Legeria aplikagarria.

Foru agindu honetan aurreikusita ez dagoen guztian Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean eta aplikatu beharreko gainerako arauetan ezarritakoari jarraituko zaio.

Iragarkiaren kodea: F1605884