103. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erakunde autonomoan erizain izateko 172 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa. Izendapen proposamen osagarria.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan erizain izateko lanpostuak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 8. oinarrian xedatutakoari jarraikiz (2012ko 106. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 5ekoa), deialdi horretako epaimahaiak probak gainditu dituzten izangaien izen zerrenda aurkeztu du, lortutako puntuazioaren hurrenkeran, eta, horrekin batera, probak gainditu eta puntuaziorik altuenak izateagatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal diren izangaiak izendatzeko proposamena.

Ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak martxoaren 21eko 675/2016 Ebazpena onetsi du. Horren bidez, agindu du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak 2016ko otsailaren 25ean emandako 93/2016 epai irmoa bere horretan bete dadila. Epai hori María Garrido Gil andreak Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegiaren 2015eko ekainaren 22ko epaiaren aurka jarritako apelazio-errekurtsoaren barrenean eman da (226/2014 prozedura laburtua).

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erizain izateko lanpostuetarako izendapen proposamena osatzen da, honako hau gehituta:

GARRIDO GIL, MARÍA

Hori guztia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara bedi, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2016ko maiatzaren 18an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Esteban Ruiz Álvarez.

Iragarkiaren kodea: F1606238