4. PROZEDURA JUDIZIALAK
ZAMORAKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA
Ediktua. 383/2015 prozedura
Rafael Lizán Rufilanchas jauna, Zamorako Lan arloko 2. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.
Aditzera ematen dut: gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez, FCC Construcción SAk eskaturik, Gizarte Segurantzaren arloko erreklamazioa dela-eta Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren, Valdalla Constructora SLren eta Emanuel De Rocha Couto Barbosaren aurka bideratu den gizarte segurantzako 0383/2015 prozeduran, LJLaren 59. artikuluak xedatzen duena betez erabaki da Emanuel Da Rocha Couto Barbosari zitazioa egitea, non den jakiterik ez baitago, 2016ko ekainaren 15eko 11:00etan ager dadin epaitegi honetako egoitzan (Zamorako Riego kaleko 5ean, 4. solairuan, 4. aretoan) judizioa egiteko. Demandatua bera agertu beharko da, edo legezko ahalordea duen beste pertsona bat, eta erabili nahi dituen frogabide guztiak eraman beharko ditu. Ohartarazten zaio deialdi bakarra dela eta, bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, ekitaldi horiek ez direla bertan behera utziko eta jarduketak idazkaritzan daudela bere eskura, demandan agertzen diren errekerimenduak betetzeko, 2015eko azaroaren 18ko Dekretuaren bidez onartuak izan baitira.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren edo zedularen kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta auto edo epai itxura izan behar duten ebazpenenak, edo epatzeenak.
Judiziora abokatuak lagunduta edo lan-harremanetako gradudun kolegiatu batek teknikoki ordezkatuta nahiz prokuradore batek ordezkatuta agertzeko asmoa baldin badu, horren berri emanen dio epaitegiari edo auzitegiari idatziz, judiziora agertzeko zitazioa egin eta hurrengo bi eguneko epean. Horren xedea da auzi-jartzaileari asmo horren berri ematea, aukera izan dezan lan-harremanetako gradudun kolegiatu batek teknikoki ordezkatuta bertaratzeko, edo prokuradore batek ordezkatuta, edo epe berean abokatua izendatzeko edo ofizioz izenda diezaiotela eskatzeko. Betebehar horiek bete ezean, ulertuko da alderdiak uko egiten diola judizioan abokatua, prokuradorea edo lan-harremanetako gradudun kolegiatua izateko eskubideari.
Eta Emanuel Da Rocha Couto Barbosa jaunari zitazioa egiteko balio izan dezan, zedula hau egiten da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko eta iragarki-oholean jartzeko.
Zamoran, 2016ko apirilaren 27an.–Justizia Administrazioaren letradua, Rafael Lizán Rufilanchas.
Iragarkiaren kodea: J1605814