103. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 30a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

KONSTITUZIO AUZITEGIA

6972-2015 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legea aldatzen duen apirilaren 10eko 15/2015 Foru Legearen lehen xedapen gehigarriaren eta artikulu bakarraren zenbait idatz-zatiren aurkakoa

Konstituzio Auzitegiko Osoko Bilkurak, aurtengo apirilaren 26ko autoaren bidez, Estatuko abokatuak, Gobernuko lehendakaria ordezkatuz, sustatutako 6972-2015 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoan honakoa erabaki du:

1. Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legea aldatzen duen apirilaren 10eko 15/2015 Foru Legearen artikulu bakarraren honako idatz-zati hauek eteteko erabakiari eustea: Hiru [8/2007 Foru Legeari erantsi zitzaion 5 ter artikulu berriaren 1. eta 2. idatz-zatiei dagokienez]; Hogei [8/2007 Foru Legearen 34.1. artikulua aldatzen baitu, azken tartekia tokiko poliziaren kidegoei aplikatzeari dagokionez “Titulurik ez badute, kategoria hartan bost urteko edo gehiagoko antzinatasuna izatea”]; eta Hogeita bat [8/2007 Foru Legearen 35.1. artikulua aldatzen baitu, azken tartekia tokiko poliziaren kidegoei aplikatzeari dagokionez “Titulurik ez badute, kategoria hartan bost urteko edo gehiagoko antzinatasuna izatea”]; baita apirilaren 10eko Foru Lege horren lehen xedapen gehigarria ere.

2. Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legea aldatzen duen apirilaren 10eko 15/2015 Foru Legearen artikulu bakarraren 34. idatz-zatia eteteko erabakia bertan behera uztea: Hiru [57.1. artikulua tokiko poliziaren kidegoei bakarrik aplikatzeari dagokionez].

Etete hori konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa onartzean gauzatu zen eta 2015eko 303. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2015eko abenduaren 19an.

Madrilen, 2016ko apirilaren 26an.–Konstituzio Auzitegiko Osoko Bilkurako Justiziako idazkaria, Herminia Palencia Guerra.

Iragarkiaren kodea: J1605820