4. PROZEDURA JUDIZIALAK
KONSTITUZIO AUZITEGIA
37/2016 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa,
Eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimen errekonozimenduari
eta erreparazioari buruzko apirilaren 10eko
16/2015 Foru Legearen aurkakoa
Konstituzio Auzitegiko Osoko Bilkurak, aurtengo apirilaren 26ko Autoaren bidez, Estatuko abokatuak, Gobernuko lehendakaria ordezkatuz, sustatutako 37-2016 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoan honakoa erabaki du:
a) Honako hau eteteko erabakiari eustea: Eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimen errekonozimenduari eta erreparazioari buruzko apirilaren 10eko 16/2015 Foru Legearen 1.2. artikulua (a, c eta d idatz-zatiak), 2., 3., 4., 5. eta 6. artikuluak, bigarren, hirugarren eta laugarren xedapen gehigarriak eta xedapen iragankor bakarra.
b) Eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimen errekonozimenduari eta erreparazioari buruzko apirilaren 10eko 16/2015 Foru Legearen 1.1. artikulua, 1.2. artikulua (b, e eta eta f idatz-zatiak), 7. eta 8. artikuluak eta lehen xedapen gehigarria eteteko erabakia bertan behera uztea.
Etete hori konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa onartzean gauzatu zen eta 2016ko 20. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 23an.
Madrilen, 2016ko apirilaren 26an.–Konstituzio Auzitegiko Osoko Bilkurako Justiziako idazkaria, Herminia Palencia Guerra.
Iragarkiaren kodea: J1605819