2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Laburpena, haurrak (0-3 urte) Eguesibartik kanpoko
ikastetxeetan eskolatzeko diru-laguntzen deialdiarena
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b eta 20.8a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index). BDNS (Identifikazioa): 306655.
Eskolara joateko laguntzen xedea.
Oinarri hauetako diru-laguntzen xedea da udal ikastetxeetan tokirik egon ez eta haurrak ibarretik kanpora eskolatzen dituzten familien karga ekonomikoa arintzea.
Denbora-eremua.
Oinarri hauen eragina ibarreko haurren 2016-2017 ikasturteko eskolatze garaira mugatzen da.
Onuradunak.
Onuradunak izan ahalko dira baldintza hauek betetzen dituzten familiak bakarrik:
1. Udal ikastetxe batean eskolatuko den adingabearen gurasoak, bai eta haurra bera ere, Eguesibarko Udaleko Biztanleen Erroldan inskribaturik egon beharko dira.
Guraso bakarreko familien kasuan, eskolatzeko laguntzaren xede den adingabeaz gain, nahikoa izanen da Eguesibarren bizi ohi den aita edo ama bertan inskribaturik egotea.
2. Udal ikastetxeetan aurreinskripzioa egin beharko da, Udalak ezarritako epeen barnean.
3. Orobat, aurreinskripzio horrek berekin dakartzan kuota, tasa eta ordainarazpen guztiak ordaindu beharko dira.
4. Ezinbesteko baldintza izanen da adingabearen inskripzioa itxaron zerrendan gelditzea, tokirik ez dagoelako udal ikastetxeetako batean ere.
5. Matrikula egin beharko da ibarretik kanpoko haur hezkuntzako ikastetxe batean. Hura titulartasun publikoko izanen da eta legez eskatutako baimenak izanen ditu. Matrikula hori egin beharko da ibarreko ikastetxeetarako egindakoaren hezkuntza eredu berean. Eta ikastetxe horrek Eguesibarko Udalarekin hitzarmena sinatua duenetarikoa izan beharko du.
Ibarrean eskatutako ereduen artean euskaran murgiltzekoa baldin badago, ulertuko da hezkuntza modalitatea errespetatu dela ibarretik kanpoko ikastetxean matrikula egin bada euskarako ereduetako batean edo euskararen hastapenetakoan.
6. Ibarreko ikastetxe batean, eskatutako edozein hezkuntza eredutan, eskolatzeari uko egin ez izana. Matrikulazio epea amaituta, plaza hutsa eskaini eta ibarrean eskolatzeari uko egitea ez da oztopo izanen oinarri hauetan araututako laguntzak eskuratzeko.
7. Oinarri hauetatik ondorioztatzen diren baldintzak eta beharkizunak betetzea.
Eskolatzeko laguntzaren eskaera.
Eskoatzeko laguntzaren eskaera eginen da ekainaren azken astean (ekainaren 27tik 30era).
Laguntzaren zenbatekoa.
Ibarrean erroldatutako haur bakoitzagatik, itxaron zerrendan gelditu eta ibarretik kanpo eskolatu bada oinarri hauetan ezarritako baldintzak betez, ematen den laguntza izanen da Eguesibarko Udalak adingabe/ikasturte bakoitzagatik ordaindu behar duenaren zati proportzionalaren parekoa, kontuan hartu gabe familiei eta Hezkuntza Departamentuari dagozkien ekarpenak.
Ikasle bakoitzagatik ematen den laguntza ez da inoiz izanen udalerri hartzaileari ikasle bakoitzagatik egitea dagokion ekarpena baino handiagoa.
Edonola ere, 1-32310-48000 kontu-sailean eskura dauden 42.000,00 euroak izanen dira muga.
Sarrigurenen, 2016ko martxoaren 1ean.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.
Iragarkiaren kodea: L1606253