2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
Bulegoen 2016ko egutegia
Tafallako Udaleko alkateak, 2016ko apirilaren 29an, ondotik osorik argitaratzen den ebazpena eman zuen:
Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak maiatzaren 15ean eman 210/2015 Ebazpenari jarraikiz, horren bidez ezarri baitzen Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2016ko jaiegunen egutegi ofiziala, eta abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legearekin bat, horren bidez aldatu baitzen ekainaren 21eko 13/2012 Foru Legea, Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri hartzeari buruzkoa eta ezarri baitzen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuko testu bateginaren aplikazio eremuko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko langileen Nafarroako Foru langileen urteko lan egutegia,
Horrenbestez,
EBATZI DUT:
Lehena.–2016ko lan egutegia onestea, Tafallako Udaleko udal bulegoetan lan egiten duten langileentzat; beraz, larunbatetan eta igandeetan ez ezik hurrengo egun hauetan ere udal bulegoak itxita egonen dira:
Nafarroako Gobernuak izendatutako jaiegunak, baita herriko jaiegun ofizialak ere:
–Urtarrilaren 1a: Urteberri.
–Urtarrilaren 6a: Errege Eguna.
–Urtarrilaren 20a: San Sebastian, Tafallako zaindaria.
–Martxoaren 24a: Ostegun Santua.
–Martxoaren 25a: Ostiral Santua.
–Martxoaren 28a: Pazko biharamuna.
–Uztailaren 25a: Santiago eguna.
–Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.
–Urriaren 12a: Espainiako Festa Nazionala.
–Azaroaren 1a: Santu guztien eguna.
–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.
–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.
–Abenduaren 26a: Eguberri bigarrena.
Udal bulegoak itxita egonen dira jaiegunak ez diren egun hauetan:
–Abuztuaren 16a, 17a, 18a eta 19a: Tafallako bestak.
Bigarrena.–Tafallako Udaleko bulegoetan egiazko 1.592 lanordu egin beharko dira urtean. Lanaldia 7 ordu eta 15 minutukoa izanen da, eta honela banatuko da guztiendako: astelehenetik ostiralera, 07:45etik 15:00ak arte.
Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea eta Tafallako Udaleko alor guztiei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Tafallan, 2016ko apirilaren 29an.–Alkatea, Arturo Goldaracena Asa.
Iragarkiaren kodea: L1605964