2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
PITILLAS
Alkatetzaren 53/2016 ebazpena.
Ezkontza zibila egiteko eskumena bertze baten esku uztea
Honen bidez jakinarazten da Alkatetzaren maiatzaren 18ko 53/2016 Ebazpenaren bidez ondotik ematen den erabakia hartu dela:
“Lehena.–Udal honetako Pedro José Labari Elduayen zinegotziaren esku uztea Alkatetzari ezkontza zibilak egiteko indardun legeetan esleitutako eskudantziak, heldu den 2016ko maiatzaren 28an ezkontza zibila egiteko eguerdiko 12:30ean.
Eskuordetza honen eginkizunak arestian aipatu ezkontza zibila egitera mugatzen dira soilik.
Bigarrena.–Eskuordetzean sartutako eskurantza eskuordetze honetan ezarri bezala erabili beharko da, eta betiere ezarritako mugen barnean. Horren titularrak ezin izanen du bertze organo edo zinegotzirik eskuordetu hartarako.
Eskuordetutako zinegotzia kanpoan bada, eri badago, kargua hutsik badago edo bertzelako edozein eragozpen delarik, Alkatetza honek bertzerik gabe zuzenean bere gain hartuko du eskuordetzean sartutako eskumena, bera baita eskumenaren jatorrizko titularra. Kasu horretan bereganatze ahalmena erabili duela ulertuko da, ebazpen honetan oinarrituz, ez baita hartarako berariazko bertze ebazpenik eman beharko.
Hirugarrena.–Ukitutako zinegotziari jakinarazten zaion egunaren biharamunetik aitzina izanen ditu ondorioak eskuordetza honek, eta ezkontza zibila egin ondoren bukatuko da. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da, deusetan ukatu gabe Udalbatzari hurrengo osoko bilkuran honen berri ematea.
Laugarrena.–Ezkontideei eta ukitutako zinegotziari hau jakinaraztea. Eskuordetzea onartua izan dela ulertuko da isilbidez, hurrengo 24 orduko epean ez bada kontrakorik adierazten edo eskuordetze hori erabiltzen bada.”
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Pitillasen, 2016ko maiatzaren 18an.–Alkatea, Francisco Arrazubi Pérez.
Iragarkiaren kodea: L1606242