2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDIGORRIA
Udako igerilekuen 2016ko tarifak. Hasierako onespena
Osoko Bilkurak, 2016ko maiatzaren 6ko bilkura arruntean, 2016ko udako igerilekuen tasak eta prezio publikoak onesteko erabakia hartu zuen.
Onespen hori jendaurrean egonen da, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratuta, hogeita hamar egunean, bizilagunek eta bidezko interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.
Erabakia behin betikoa bilakatuko da inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu.
Mendigorrian, 2016ko maiatzaren 10ean.–Alkate udalburua, Iosu Arbizu Colomo.
Iragarkiaren kodea: L1606233