103. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

Hirigintza hitzarmena. Behin betiko onespena

2016ko ilbeltzaren 25eko batzarrean, Larraungo Udalak, besteak beste, hasiera batean onetsi zuen jarraian azaltzen diren ezaugarriak dituen hirigintza hitzarmena:

Hirigintza hitzarmena Gorritiko 1. poligonoko 5. lurzatian aurreikusitako lagapenaren zati bat aurreratzen duena, Gorritiko UE-GO-2an kokatua, Antonia Gastesi Berekoetxea andrearen jabetzakoa.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 24 eta 25. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean eduki zen hogei egun baliodunean, iragarkia 2016ko martxoaren 10eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, 48. zenbakian, interesdunek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez zitzaten. Jendaurreko epea iragan ondoren, inork ez du alegaziorik aurkeztu. Horrenbestez, erabaki da:

Lehenengoa.–Behin betikoz onestea Antonia Gastesi Berekoetxea andrearekin izenpetutako hirigintzako hitzarmena, Gorritiko 1. poligonoko 5. lurzatian aurreikusitako lagapenaren zati bat aurreratzen duena, Gorritiko UE-GO-2an kokatua, Antonia Gastesi Berekoetxea andrearen jabetzakoa. Hitzarmena, behar bezala eginbideturik, berariaz abiarazitako espedientean uztea.

Bigarrena.–Erabakia argitara ematea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Larraunen, 2016ko maiatzaren18an.–Alkatea, José Javier Barberena Etxarri.

Iragarkiaren kodea: L1606145