2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TXULAPAIN
2016ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
2016ko martxoaren 18an hasiera batean onetsi zen, eta jendaurrean egon da iragarkia 2016ko 74. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik, apirilaren 19an. Jendaurreko aldia inork erreklamaziorik aurkeztu gabe iragan denez, behin betiko onetsitzat jo dira bai 2016ko plantilla organikoa bai funtzionarioen izenen zerrenda. Hona hemen:
Markalainen (Txulapain), 2016ko maiatzaren 19an.–Alkatea, Pablo Rota Arrieta.
2016KO PLANTILLA ORGANIKOA
Administrazio-kontratudunak
Idazkari-kontu hartzailea: Maila: A. Lanaldia: osoa. Atezko Udalarekin partekatua. Lanpostuko osagarria: %15. Egoera administratiboa: jardunean.
Administrazio-kontratudunen izenen zerrenda
Idazkaria-kontu hartzailea: Alberto Fernández Ejea. A maila. Sarbidea: O.L. Sarrera eguna: 2009/11/09. Lanpostuko osagarria: %15. Administrazio egoera: jardunean.
Funtzionarioak
Administrari-ofiziala: C maila. Araubidea: Funtzionarioa.
Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %15. Egoera administratiboa: jardunean. Euskararen hizkuntz eskakizuna: EGA.
Funtzionarioen izenen zerrenda
Administrari-ofiziala: María Elizalde Garbalena. C maila. Sarrera eguna: 2010-3-23. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %15. Egoera administratiboa: jardunean. Euskararen hizkuntz eskakizuna.
Iragarkiaren kodea: L1606248