103. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Udalkideen ordainsariak eta udal taldeendako diru-kopuruak

Burlatako Udalak, 2016ko apirilaren 28an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, udalkideen ordainsarien sistemari buruz.

2015eko uztailaren 30eko osoko bilkurak hartutako erabakiaren bitartez, 2016ko urtarrilaren 28ko osoko bilkurak aldatu baitzuen, ezarrita gelditu da Burlatako udalkideen ordainsarien eta diru-kopuruen sistema. Udal honetako gobernu taldeak baiezkoa eman dio 1. alkateordearen erabateko dedikazioari eta, ikusirik horretarako prestatutako Kontu-hartzailetzaren txostena eta, orobat, Zerbitzu Orokorren Batzordeak 2016ko apirilaren 19an luzatutako aldeko irizpena, erabaki da:

Aldaketa onestea 2015eko uztailaren 30eko osoko bilkurak hartutako erabakiaren bitartez ezarritako ordainsari eta diru-kopuruen sisteman, 2016ko urtarrilaren 28ko osoko bilkurak aldatu zuen hartan. Aldaketa horrekin lehen alkateordearen ordainsarien eta dedikazioaren araubidea ezarri dira, 2016ko maiatzaren 15etik aurrerako ondorioekin, erabateko dedikazioa izatera pasako baita, 24.781,08 euroko urteko ordainsari gordinarekin, gehi Gizarte Segurantzan dagokion kotizazioa, Udalaren kargura izanen baita. Hurrengo urteei begira, orain ezarri den zenbatekoa Nafarroako 12/31ko KPI positiboaren edo hori ordezten duen indizearen arabera gehituko da.

Argitasunaren mesedetan, irizten da komenigarria dela 2015eko uztailaren 30eko osoko bilkuran hartutako erabakia erreproduzitzea, 2016ko urtarrilaren 28ko osoko bilkuran eta 2016ko apirilaren 28koan aldatu dena. Hona hemen:

1) Udalkideen 2015-2019 legealdiko ordainsarien eta diru-kopuruen araubidea, 2015eko uztailaren 1etik ondorioak sortuta:

a) Alkatetzaren ordainsaria:

Erabateko dedikazioa, ordainsari hauekin: 31.441,20 euro gehi Gizarte Segurantzako kotizazioa. Udalak bere gain hartuko du dagokion enpresa kuota.

Hurrengo urteei begira, eta bestelako erabakirik egon ezean, orain ezarri den zenbatekoa Nafarroako 12/31ko KPI positiboaren edo hori ordezten duen indizearen arabera gehituko da.

Alkatearen ezintasunagatik, aldi baterako ordezkapena eginez, Alkatetzaren berezko eginkizunak bete behar dituzten alkateordeei, alkateari dagokion dedikazio eta ordainsari araubidea aplikatuko zaie, betiere ordezkoak ez badu bere dedikazio eta ordainsari araubide propiorik; kasu horretan, hori izanen baita aplikagarri zaion araubide bakarra.

b) Lehen alkateordearen ordainsariak:

Lehen alkateordearen ordainsarien eta dedikazioaren araubideak 2016ko maiatzaren 15etik aurrera izanen ditu ondorioak. Erabateko dedikazioa izatera pasako da, 24.781,08 euroko urteko ordainsari gordinarekin, gehi Gizarte Segurantzan dagokion kotizazioa, Udalaren kargura izanen baita.

Hurrengo urteei begira, orain ezarri den zenbatekoa Nafarroako 12/31ko KPI positiboaren edo hori ordezten duen indizearen arabera gehituko da.

c) Gainerako udalkideen ordainsariak:

Udal organoetara joateagatiko diru-kopuruak, hurrengo zenbatekoen arabera bilkura bakoitzeko:

–Osoko Bilkura: 250 euro; 3.000 euroko urteko muga egonen da zinegotziko.

–Tokiko Gobernu Batzarra: 100 euro; 5.200 euroko urteko muga egonen da zinegotziko.

–Informazio batzordeak: 140 euro bilkura bakoitzeko, eta gehienez ere 2.580 euro urtean.

Diru-kopuru horiek hileko 12 kuota berdinetan ordainduko dira, urteko behin betiko likidazioaren kontura.

Diru-kopuru guztiek PFEZaren %2ko gutxieneko atxikipena izanen dute, udalkideak atxikipen handiagoa egiteko eskatu ezean.

Hurrengo urteei begira, eta bestelako erabakirik egon ezean, orain ezarri den zenbatekoa Nafarroako 12/31ko KPI positiboaren edo hori ordezten duen indizearen arabera gehituko da.

2) Udal taldeendako diru-kopurua, behar bezala funtziona dezaten:

–100 euroko urteko diru-kopuru finkoa, eratutako talde bakoitzarendako.

–1.000 euroko urteko diru-kopuru aldakorra, taldea osatzen duen udalkide bakoitzeko.

Talde bakoitzari dagokion diru-kopuru osoa hileko 12 kuotatan ordainduko da.

Hurrengo urteei begira, eta bestelako erabakirik egon ezean, orain ezarri den zenbatekoa Nafarroako 12/31ko KPI positiboaren edo hori ordezten duen indizearen arabera gehituko da.

Alkatearen edo zinegotzien ordainsari gisa edo udal taldeendako diru-kopuru gisa urte edo ekitaldi ekonomiko bakoitzean jaso beharreko gehieneko mugak proportzionalki murriztuko dira, aldia ez badator bat urte naturalarekin.

Burlatan, 2016ko apirilaren 29an.–Alkatea, José M.ª Noval Galarraga.

Iragarkiaren kodea: L1605208