103. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1050/2016 EBAZPENA, maiatzaren 9koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Inmaculada Osta Gámez andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioa, merezimendu lehiaketaren ondoren, Nafarroako Zerga Ogasuneko Bulego Teknikoaren Ataleko buru izendatzen duena.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 25eko 2256/2013 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 84 atal, bulego eta unitate parekatutako burutzak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Horien artean, Nafarroako Zerga Ogasuneko Bulego Teknikoaren Atalarena zegoen. Aipatutako deialdia 2013ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 19an.

Azaroaren 3ko 2372/2014 Ebazpenaren bidez, burutza hori betetzeko deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpena 2014ko 228. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 20an.

Jarduketak bukatuta, merezimendu lehiaketaren epaimahai kalifikatzaileak burutzarako hautagaiaren aldeko izendapen proposamena egin du, deialdiaren 11.3 atalean adierazitako proba gainditu baitu.

Hori kontuan hartuz, eta orobat deialdiaren 13. oinarrian xedatutakoa, bidezkoa da Inmaculada Osta Gámez andrea izendatzea.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Inmaculada Osta Gámez andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioa, Nafarroako Zerga Ogasuneko Bulego Teknikoaren Ataleko buru izendatzea, merezimendu lehiaketa bidez eskuratu baitu. Burutzak 1137 zenbakia du plantilla organikoan.

2. Izendatutakoak burutzaren jabetza Nafarroako Zerga Ogasuneko Administrazio Atalean hartu beharko du, izendapena jakinarazi eta hamar egun naturaleko epean.

Behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, jabetza hartzen ez badu, burutzan aritzeko eskubide guztiak galduko ditu.

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari jabetza hartzearen berri eman beharko zaio, behar diren idazpenak egiteko.

3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen hau Nafarroako Zerga Ogasuneko Administrazio Atalari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari igortzea, eta interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, interesdunari adierazten zaio ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedaturikoarekin bat. Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatu zen.

Iruñean, 2016ko maiatzaren 9an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1606010