2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOBEITI
Xehetasun azterlana Santa Ageda karrikako 26an.
Hasierako onespena
Alkatetzaren 2016ko maiatzaren 19ko ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen 16 poligonoko 6. eta 76. lurzatien xehetasun azterlana (Aitzoaingo Santa Ageda karrika, 26), Gaspar Fernández Barrerok eraikin nagusian sustatua. (Esp. zk.: ESTDET 2016/1).
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Berriobeitin, 2016ko maiatzaren 19an.–Alkatea, Juan María Albizu Andueza.
Iragarkiaren kodea: L1606254