2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BEINTZA-LABAIEN
Aurrekontuko 2 eta 3/2016 aldaketak. Hasierako onespena
Beintza-Labaiengo Udalak, 2016ko maiatzaren 13an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen Udalaren 2016ko aurrekontu orokorrean aldaketak egiteko 2 eta 3/2016 espedienteak. Hartarako, kreditu berezien gaikuntzak eginen dira, zenbait gasturi aurre egiteko.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216.3 artikuluarekin bat, aurrekontuek dituzten tramiteak eta informazioari, erreklamazioei eta publizitateari buruzko baldintzak errespetatu behar dira espediente hau tramitatu eta onestean. Hortaz, foru lege horren 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean paratu eta biharamunetik aitzina; gisa hartara, interesdunek espedientea aztertzen ahalko dute eta bidezko erreklamazioak egin.
Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, delako espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aitzineko lerroaldean aipatu jendaurreko epea iragan ondoan.
Argitara ematen da, adierazitako aginduetan jasota dauden erabakiak bete daitezen.
Barañainen, 2016ko maiatzaren 18an.–Alkatea, Jon Telletxea Juanenea.
Iragarkiaren kodea: L1606139