1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
Laburpena, Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusiaren maiatzaren 13ko 198E/2016 Ebazpenarena. Horren bidez, txikizkako merkatari ekintzaileei diru-laguntzak emateko 2016ko deialdia onesten da.
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). BDNS (identifikazioa): 306282.
Lehendabizikoa.–Onuradunak.
Sortu berriak diren mikroenpresa edo enpresa txikiak, 47.11tik 47.79ra bitarteko jarduera motak egiten dituztenak, Ekonomia Jardueren 2009ko Sailkapen Nazionalaren arabera (CNAE-2009).
Bigarrena.–Xedea.
Txikizkako merkataritzaren sektorean enpresa berriak sortzen laguntzea, txikizkako merkataritzako enpresa-proiektu berria ezartzeko edo lehendik aritzen den txikizkako merkataritza negozio baten errelebo enpresarialaren gaineko proiektu bat bere gain hartzeko, horrela, dagoen merkataritza sarea desegin ez dadin, hori guztia enplegua sustatzeko txikizkako merkataritza sektorean eta Nafarroan ekintzailetza bultzatzeko.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.
Oinarri arautzaileak Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusiaren maiatzaren 2ko 160E/2016 Ebazpenaren bidez onetsi ziren, txikizkako merkatari ekintzaileei diru-laguntzak emateko 2016ko deialdia onesten baita.
Laugarrena.–Zenbatekoa.
75.000 euroko gastua baimendu da diru-laguntzen deialdi honetatik sortutako konpromisoetarako, xehetasun hauekin: 20.000 euro landa eremuetako toki entitateetan dauden ekintzailetza proiektuetarako (3.000 biztanletik beherakoak) eta 55.000 euro Nafarroako gainerako toki entitateetan dauden ekintzailetza proiektuetarako.
Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.
Eskaerak aurkezteko epea hiru hilabetekoa da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Seigarrena.–Beste datu batzuk.
Laguntzak emateko prozedura: laguntzak banakako ebaluazioaren bidez emanen dira; horretarako, eskaerak aurkeztu ziren ordenari jarraikiz tramitatu eta ebatziko dira espedienteak, eta aurrekontuetan horretarako kreditua den bitartean. Beraz, aurrekontuko dirua bukaturik, ezetsi eginen dira gainerako eskabideak.
Iruñean, 2016ko maiatzaren 13an.–Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusia, Maitena Ezkutari Artieda.
Iragarkiaren kodea: F1606079