103. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Eskubide Sozialetako kontseilariak maiatzaren 4an emandako 227/2016 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez, eszedentzia hartzeko laguntza ekonomikoen deialdia onetsi eta horretarako gastua baimendu da 2016. urterako, eszedentzia hori adingabeko seme-alabak zaintzeko bada edo, eritasuna edo/eta istripua dela-eta, zuzenean, jarraian eta etengabe zaindu beharra duten adin nagusiko lehen graduko ahaideak zaintzeko.

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). BDNS (identifikazioa): 306063.

Lehenengoa: Onuradunak.

2016. urtean laneko eszedentzian dauden eskatzaileak.

Laneko eszedentzia 2015eko azaroaren 2tik abenduaren 31ra bitarte hasi zuten pertsonak.

Bi kasuetan, oinarri arautzaileen bigarren oinarrian ezarritako egoeraren batean egon beharko dute.

Bigarrena: Xedea.

Laguntza hau emanen da langileen laneko eta familiako bizitza batera eramateko neurri osagarri gisa, eskatzaileak lan eszedentzian daudenean lehen graduko ahaideak, adingabeak eta helduak zuzenean, jarraian eta etengabe zaintzeko, eritasunagatik eta/edo istripuagatik, eta oinarri arautzaile hauen bigarren oinarrian zehaztutako egoeraren batean daudenean.

Hirugarrena: Oinarri arautzaileak.

Eskubide Sozialetako kontseilariaren maiatzaren 4eko 222/2016 Foru Agindua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua.

Laugarrena: Zenbatekoa.

Eszedentzia lanaldi osoko kontratua dutenek eskatzen dutenean, oinarri arautzaileetan ezarritako baldintzak betez gero, laguntzen zenbatekoa honako hau izanen da:

1.–645,30 euro hilean, honako kasu hauetan:

a) Istripu larria izan duten seme-alaba adingabeak edo harrerapean edo tutoretzapean dauden adingabeak zaintzeko, ospitaleratuta dauden bitartean eta/edo handik atera ondoren haiek zuzenean, jarraian eta etengabe zaintzeko.

b) Eritasun larria edo istripu larria izan duten odol bidezko lehen graduko ahaide helduak zaintzeko, betiere ospitaleratuak baldin badaude eta eritasuna eta/edo istripua bitartean eta/edo ondoren zuzenean, jarraian eta etengabe zaindu beharra baldin badute.

2.–450,00 euro hilean, honako kasu hauetan:

c) Bigarren semea edo alaba, edo hurrengoa, jaiotzen denean eta jaioberriak edo familia-unitatean bizi diren seme-alabetako beste batek gutxienez %33ko desgaitasuna edo mendekotasun moderatu edo larri bat duenean, edo mendekotasun handia, eta familia-unitateko kide den adingabeetako bat gutxienez, jaioberria ez dena, 9 urtetik beherakoa denean eta desgaitasuna edo mendekotasuna duenean, edo, bestela ere, 6 urtetik beherakoa denean. Harrerapean edo tutoretzapean dauden familiako adingabeak seme-alabatzat hartuko dira.

d) Seme-alaba adingabeak zaintzeko, hirugarren semea edo alaba, edo hurrengoa, jaiotzen denean, baldin eta familia-unitateko adingabeetako bi gutxienez 6 urtetik beherakoak badira, jaio berria(k) barne. Harrerapean edo tutoretzapean dauden familiako adingabeak seme-alabatzat hartuko dira.

e) Aurreikuspenen arabera, urtebetetik gorakoak izanen diren adopzioetarako edo harreretarako.

f) Haur bat baino gehiago erditu, adoptatu edo harreran hartzen direnean.

Bosgarrena: Eskaerak aurkezteko epea.

Hasiak dauden eszedentzien kasuan:

argitaratu eta biharamunetik hasita, 30 egun natural.

Gainerako kasuetan:

30 egun natural, eszedentzia hasten den egunetik kontatuta.

Betiere, kasuan kasuko ekitaldiko azaroaren 2an bukatuko da eskaerak aurkezteko epea.

Seigarrena: Dokumentazioa.

Laguntza-eskabideak, eskatzaileak eta, zein den kasua, bere ordezkariak bete eta sinatuak, eredu normalizatuan aurkeztuko dira oinarri arautzaileen seigarren oinarrian eskatzen den dokumentazioarekin batera.

Iruñean, 2016ko maiatzaren 4an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, Miguel Laparra Navarro.

Iragarkiaren kodea: F1605931