103. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Eskubide Sozialetako kontseilariaren maiatzaren 4ko 226/2016 Foru Aginduarena. Horren bidez, gastua baimendu eta familiaren esparrurako laguntza ekonomikoak emateko deialdia onesten da, familia ugarietan sortzen diren ohiz kanpoko eta beharrezko gastuei aurre egiteko, 2016. urterako.

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index).http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index). BDNS (identifikazioa): 306095.

Lehenengoa: onuradunak.

1. Gastua onesten den aurrekontu-ekitaldian jasotako gastuetakoren bat izan duten familia ugariak dira laguntza hauen onuradunak.

2. Familia ugariaren txartelean sartuta dauden kideentzako entzumen-protesiak eta optikako eta ortopediako gaiak erosteko edo ordezteko erabili behar dira laguntzak, baita ortodontziako tratamenduak egiteko ere.

Bigarrena: xedea.

1. Laguntza ekonomiko hauek familia ugariei emanen zaizkie, gastua onesten den aurrekontuaren ekitaldi berean entzumen protesiak eta optikako, ortodontziako eta ortopediako gaiak erosteko edo berritzeko beharrezkoak diren ohiz kanpoko gastuei aurre egiteko.

2. Laguntza ekonomiko hauek subsidiarioak dira, eta behin bakarrik hartzekoak, eta berariazko gastu horiei aurre egiteko nahiko baliabiderik ez duten familia-unitateentzat dira. Gainera, laguntza horiek finalistak dira, hau da, zertarako ematen diren, hartarako bakarrik izanen dira.

Hirugarrena: oinarri arautzaileak.

Oinarri arautzaileak Eskubide Sozialetako kontseilariaren maiatzaren 4ko 222/2016 Foru Aginduaren 2. eranskinean daude, Nafarroako Aldizkaria Ofizialean argitaratua. Haren bidez, familiaren esparruan zenbait laguntzaren oinarri arautzaileak onesten dira 2016tik 2019ra bitarteko urteetarako.

Laugarrena: zenbatekoa.

200.000 euroko gastua baimentzen da, “Familia ugarientzako laguntzak” izeneko 920006 93300 4809 231509 kontu-sailaren kargura,

2016rako gehieneko zenbatekoak honako hauek dira:

a) Entzumen protesiak erosi edo ordezteko:

350 edo 500 euro, familia unitatearen per capita errentaren arabera.

b) Optikako gairen bat erosi edo ordezteko:

160 edo 120 euro, familia unitatearen per capita errentaren arabera.

c) Ortopediako gairen bat erosi edo ordezteko:

150 edo 250 euro, familia unitatearen per capita errentaren arabera.

d) Ortodontziako tratamenduetarako diru-laguntza:

300 edo 600 euro, familia unitatearen per capita errentaren arabera.

Bosgarrena: Eskaerak aurkezteko epea

Eskaerak aurkezteko epea aurrekontu-ekitaldi bakoitzeko gastua baimentzeko foru agindua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta unean uneko ekitaldiko urriaren 15ean bukatuko.

Seigarrena: beste datu batzuk.

Laguntza eskabideak, eskatzaileak eta, zein den kasua, bere ordezkariak bete eta sinatuak, eredu normalizatuan aurkeztuko dira oinarri arautzaileen seigarren oinarrian eskatzen den dokumentazioarekin batera.

Iruñean, 2016ko maiatzaren 4an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, Miguel Laparra Navarro.

Iragarkiaren kodea: F1605973