1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
Laburpena, Eskubide Sozialetako kontseilariaren maiatzaren 4ko 225/2016 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez, seme-alaba adingabeak izanik, bizitza pertsonaleko, laneko eta familiako eginkizunak batera eramateko zailtasunen ondorioz behar espezifikoak dituzten familiei laguntza ekonomikoak emateko deialdia onesten da eta horretarako gastua egiteko baimena ematen da 2016. urterako, adingabeak heldu bakar baten kargura eta ardurapean dauden kasuetarako.
Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). BDNS (identifikazioa): 306054.
Lehenengoa: Onuradunak.
1. Laguntza hauen onuradun izanen dira seme-alaba adingabe baten edo harrerapean dagoen adingabe baten ardura guztia beren gain duten helduak.
2. Onuradun izanen dira, orobat, senar-emazteak edo bikote egonkorrak, baldin eta gastua onesten den ekitaldian bietako bat, lana dela medio, Nafarroako Foru Komunitatetik kanpo bizitzera behartua izan bada (edo behartuta egoten bada) 240 egunez edo gehiago etengabe, eta lantokiaren herria ohiko bizilekutik 200 kilometrotik gora badago.
3. Onuradun izanen dira, orobat, elkarrekin bizi ezin diren senar-emazteak edo bikote egonkorrak, horren arrazoia genero indarkeria baldin bada, edo bikotekide bat espetxean egotea gastua onesten den ekitaldian gutxienez 6 hilabetez etengabe.
Bigarrena: Xedea.
Oinarri hauen xedea da laguntza ekonomikoak ematea egoera berezietan dauden familiei (deialdiaren 2. oinarrian zehazten direnei), laneko eta familiako eginkizunen bateragarritasuna errazteko.
Hirugarrena: Oinarri arautzaileak.
Oinarri arautzaileak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako Eskubide Sozialetako kontseilariaren maiatzaren 4ko 222/2016 Foru Aginduaren 3. eranskinean daude. Foru agindu horren bidez, familiaren esparruan zenbait laguntzaren oinarri arautzaileak onesten dira 2016tik 2019ra bitarteko urteetarako.
Laugarrena: Zenbatekoa.
200.000 euroko gastua baimentzen da 2016ko gastuen aurrekontuko “Eginkizunak batera eramateko laguntzak” izeneko 920006 93300 4809 231507 kontu-sailaren kargura.
2016rako onetsitako zenbatekoak honako hauek dira:
a) 800 euro, familia-unitatearen per capita errenta 11.078,57 eurotik beherakoa denean.
b) 500 euro, familia-unitatearen per capita errenta 11.078,57 eurokoa edo hortik gorakoa denean, baina 13.848,22 eurotik beherakoa.
Bosgarrena: Eskaerak aurkezteko epea.
Eskaerak aurkezteko epea aurrekontu-ekitaldi bakoitzeko gastua baimentzeko foru agindua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta kasuan kasuko ekitaldiko azaroaren 2an bukatuko.
Seigarrena: Beste datu batzuk.
Laguntza-eskabideak, eskatzaileak eta, zein den kasua, bere ordezkariak bete eta sinatuak, eredu normalizatuan aurkeztuko dira oinarri arautzaileen seigarren oinarrian eskatzen den dokumentazioarekin batera.
Iruñean, 2016ko maiatzaren 4an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, Miguel Laparra Navarro.
Iragarkiaren kodea: F1605932