1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
1046/2016 EBAZPENA, maiatzaren 9koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Luis García Rodrigo jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioa, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuaren Argitalpenak Sustatu eta Zabaltzeko Bulegoko buru izendatzen duena, merezimendu lehiaketa eginda.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ekainaren 7an emandako 1553/2010 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 86 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Horien artean, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuaren Argitalpenak Sustatu eta Zabaltzeko Bulegoarena zegoen. Aipatutako deialdia 2010eko 87. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 19an.
Urtarrilaren 17ko 103/2011 Ebazpenaren bidez, burutza hori betetzeko deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpena 2011ko 30. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 14an.
Jarduketak bukatuta, merezimendu lehiaketaren epaimahai kalifikatzaileak burutzarako hautagai bakarraren aldeko izendapen proposamena egin du, deialdiaren 11.3 atalean adierazitako proba gainditu baitu.
Hori kontuan hartuz, eta orobat deialdiaren 10. oinarrian xedatutakoa, bidezkoa da Luis García Rodrigo jauna izendatzea.
Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Luis García Rodrigo jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioa, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuaren Argitalpenak Sustatu eta Zabaltzeko Bulegoko buru izendatzea, merezimendu lehiaketa bidez eskuratu baitu. Burutzak 79 zenbakia du plantilla organikoan.
2. Izendatu den pertsonak Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuaren Idazkaritza Tekniko Nagusian hartu beharko du lanpostuaren jabetza, izendapena jakinarazi ondoko hamar egun naturaleko epearen barruan.
Behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, jabetza hartzen ez badu, burutzan aritzeko eskubide guztiak galduko ditu.
Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari jabetza hartzearen berri eman beharko zaio, behar diren idazpenak egiteko.
3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Lan Harremanen eta Antolamenduaren Zerbitzuari, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, eta interesdunari jakinaraztea. Interesdunari aditzera ematen zaio ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoarekin bat. Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatu zen.
Iruñean, 2016ko maiatzaren 9an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.
Iragarkiaren kodea: F1606009