1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
Laburpena, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren maiatzaren 12ko 250E/2016 Ebazpenarena, laneko ekipoak eta lantokiak egokitzeko inbertsioetarako diru-laguntzen deialdia onesten duena, 2016rako.
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 2.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index). BDNS (identifikazioa): 306263.
Lehendabizikoa.–Onuradunak.
Enpresak 150 langile baino gutxiago izatea.
Bigarrena.–Xedea.
Diru-laguntza honen xedea langileen osasuna eta segurtasuna sustatzea da, laneko ezbeharrak murrizteko. Horretarako, laneko ekipoak eta lantokiak egokitzeko inbertsioak laguntzen dira diruz.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.
250E/2016 Ebazpena, maiatzaren 12koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, laneko ekipoak eta lantokiak egokitzeko inbertsioetarako diru-laguntzen 2016ko deialdia onesten duena. Nafarroako Gobernuaren Atarian argitaratuta dago: www.navarra.es.
Laugarrena.–Zenbatekoa.
Deialdi honetara 1.075.000 euro bideratu dira, gehienez ere.
Laguntza izan dezakeen gastuaren %25ekoa emanen da, BEZa kanpo, eta diru-laguntzaren zenbatekoa ez da inoiz 100.000 eurotik gorakoa izanen.
Diruz laguntzen ahal den gastuaren %30ekoa (BEZa kanpo) izanen da laguntzaren zenbatekoa, aurreko atalean aurreikusitako mugarekin, baldin eta emakumezkoen eta gizonezkoen arteko edozein lan bereizkeria mota galarazteko ondoko neurrietako bat hartu badu enpresak:
Eskaerak zein hurrenkeratan aurkezten diren, horren arabera tramitatu eta ebatziko dira espedienteak, aurrekontuan horretarako kreditua dagoen bitartean.
Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.
Eskabideak aurkezteko epea deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasi eta 2016ko irailaren 30ean bukatuko da.
Enpresek inbertsioak egiten hasi aurretik aurkeztu beharko dituzte eskaerak. Salbuespen gisa, 2016. urtean deialdia argitaratu aurretik egin diren inbertsioetarako, eskabideak aurkezteko epea 2 hilabetekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko egunetik aurrera zenbatuta.
Iruñean, 2016ko maiatzaren 12an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.
Iragarkiaren kodea: F1606080