102. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 27a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

ZARAGOZAKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 515/2015 prozedura

Pilar Zapata Camacho andrea, Zaragozako Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: Luis Ferrero Juarez jaunak eskaturik, gai arrunta dela-eta, Techos y Aislamientos Aragón SL enpresaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 515/2015 prozedura arruntean, ebazpena eman da, xedapen zatian hauxe dioena:

135/16 epaia, 2016ko apirilaren 13koa. Aditzera ematen da interesdunak egintzaren ezagutza osoa izaten ahalko duela bulego judizialean.

Aurkaratzeko bidea: alderdiei ohartarazten zaie ebazpen honen aurka bidezko dela erregutze-errekurtsoa aurkeztea Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua. Horretarako, epai hau jakinarazi eta ondoko bost eguneko epean epaitegi honetan agertu edo idazkia aurkez dezakete errekurtsoa iragartzeko, edo, besterik gabe, errekurtsoa iragarri nahi dutela adieraz dezakete jakinarazpena egiten zaien unean.

Techos y Aislamientos Aragón SLri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren edo zedularen kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak edo epatzeenak.

Zaragozan, 2016ko apirilaren 13an.–Idazkari judiziala, Pilar Zapata Camacho.

Iragarkiaren kodea: J1605181