4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 1. EPAITEGIA
Ediktua.
532/2016 berehalako judizioa, delitu arinen gainekoa
Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, ebasketagatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz: Iruñean, 2106ko martxoaren 23an.
Ines Hualde Juvera andreak, Instrukzioko 1. Epaitegiko epaile magistratuak, delitu arin bat (ebasketa) dela-eta Hamou Hamaneren aurka bideratu den auzia aztertu du ahozko eta jendaurreko 0000532/2016 berehalako judizioan (delitu arinen gainekoa). Fiskaltzak parte hartu du.
Hamou Hamane kondenatzen dut, delitu arin bat (ebasketa) baten egile den aldetik, 50 eguneko isuna ordaintzera, 8 euro egunean, eta prozesuko kostuak ordaintzera. Ordaintzen ez badu, erantzukizun pertsonal subsidiarioa izanen du.
Erantzukizun zibilarengatik, 84,99 euro pagatuko diote IF etxeari kalte-ordain gisa, eta establezimenduak kaltetutako produktua utzi beharko du, behar den xederako.
Ebazpen hau ez da irmoa, eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.
Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Eta Hamou Hamani jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2016ko apirilaren 27an.–Justizia Administrazioko letradua, Elena Echarri Hernández.
Iragarkiaren kodea: J1605153