4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 7. EPAITEGIA
Ediktua. 95/2016 epaia
Iruñean, 2016ko apirilaren 19an.
Beatriz García Noain andreak, Iruñeko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 7. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan kontratuz kanpoko erantzukizun zibila dela-eta bideratzen ari diren 1088/2015 hitzezko judizioaren autoak aztertu ditu. Auzia Carlos Matias Giocoli Monterok sustatu du, Mercedes Hermoso de Mendoza Erviti prokuradore andreak ordezkatuta eta Alvaro Canals de Echenique y de Febrer legelari jaunak lagunduta, José Ramón Goñi Etayoren aurka, auzi-ihesean dena, eta Seguros Lagun-Aro SAren aurka, Angel Echauri Ozcoidi prokuradore jauna ordezkari duela eta José Antonio Eder Esarte legelari jauna defendatzaile.
Epaitza: partez baiesten da Carlos Matias Giocoli Monterok José Ramón Goñi Etayoren eta Seguros Lagun Aro SAren aurka egindako demanda, eta, horrenbestez, demandatuak solidarioki kondenatzen dira auzi-jartzaileari ordaintzera mila ehun eta laurogeita hamalau euro eta hogeita hamalau zentimo (1.194,34 euro), eta entitate aseguratzaileak ordainduko ditu Aseguru Kontratuei buruzko Legearen 20. artikuluan aurreikusitako interesak, istripuaren egunetik kontsignazioa artekoak. Ez da berariazko erabakirik adierazi prozesuko kostuen gainean.
Ebazpen honen aurka ezin da errekurtso arruntik aurkeztu zeren, hitzezko judizioan emandako epaia izanda, zenbatekoa ez baita 3.000 eurotik gorakoa. (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 455.1 artikulua, urriaren 10eko 37/2011 Legeak egindako aldaketaren arabera).
Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko.
Eta José Ramón Goñi Etayo jauna non den jakiterik ez dagoenez, honako hau egiten da jakinarazpen zedula gisa erabil dadin.
Iruñean, 2016ko apirilaren 27an.–Justizia Administrazioaren letradua, Aranzazu Chocarro Ucar.
Iragarkiaren kodea: J1605116