4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 7. EPAITEGIA
Ediktua. 101/2016 epaia
Iruñean, 2016ko apirilaren 25ean.
Beatriz García Noáin andreak, Iruñeko eta bere Barrutiko Lehen Auzialdiko 7. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 457/2015 prozedura arruntaren autoak aztertu ditu. Auzia Bebinter SAk sustatu du Josu Jiménez Garcíaren aurka (auzi-ihesean deklaratua), betebeharrak direla eta. Auzi-jartzaileak Jaime Ubillos Minondo prokuradore jauna izan du ordezkari eta Luis Ena Vinues legelari jauna laguntzaile.
Epaitza: osorik baiesten dut Bebinter SAk Josu Jiménez Garcíaren aurka jarritako demanda, eta, hortaz, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari sei mila laurehun eta laurogeita lau euro eta berrogeita bost zentimo (6.484,45 euro) ordaintzera, gehi legezko interesak, eta kostuak berariaz demandatuari ezartzen dizkiot.
Jakinaraz bekie ebazpen hau agertutako alderdiei, eta ohartaraz bekie honen aurka apelazio-errekurtsoa jartzen ahal dutela, idatziz, epaitegi honi zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hogei eguneko epean.
Errekurtso hori onartzeko, 50 euroko gordailua sartu beharko da epaitegi honetako Gordailu eta Kontsignazioen kontuan, Santander bankuaren 2757000004045715 zenbakian, banakako ordainketan, apelazio-errekurtsoa zehaztuta, eta errekurtsoa prestatzean hori frogatu beharko da, Botere Judizialaren Lege Organikoaren hamabosgarren xedapen gehigarriarekin bat. Ez da errekurtsorik onartuko, baldin eta hari dagokion gordailua ez bada egin.
Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko.
Eta Josu Jiménez García jauna non den jakiterik ez dagoenez, honako hau egiten da jakinarazpen zedula gisa erabil dadin.
Iruñean, 2016ko apirilaren 26an.–Justizia Administrazioaren letradua, Aránzazu Chocarro Úcar.
Iragarkiaren kodea: J1605093