102. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 27a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua. 887/2015 prozedura

Iruñean, 2016ko apirilaren 27an.

María Fernanda López de Dicastillo Sainz de Murieta andrea, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko (Familia Epaitegia) Justizia Administrazioaren letradua. Honen bidez aditzera ematen dut:

Ezkontzaz kanpoko seme-alaba adingabeen adostu gabeko zaintzaren, jagoletzaren edo mantenuaren gaineko 887/2015 familia-prozeduraren autoak bideratu dira, eta horietan erabakitakoari jarraikiz, eta Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, honen bidez Flavio Santiago Sailema Tiban jauna epatzen da, epatu eta biharamunetik hogei egun balioduneko epean autoetan agertu eta demandari erantzun diezaion, eta ohartarazten zaio epe horretan agertu ezean auzi-iheslari deklaratuko dutela (PZLaren 496.1 artikulua). Ohartaraz bekio, halaber, prokuradore bidez eta abokatuak lagunduta agertu behar duela judizioan (PZLaren 750. artikulua).

Eta Flavio Santiago Sailema Tiban jauna legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egin eta sinatzen dut Iruñean, 2016ko apirilaren 27an; fede ematen dut.

Iruñean, 2016ko apirilaren 27an.–Justizia Administrazioaren letradua. María Fernanda López de Dicastillo Sainz de Murieta.

Iragarkiaren kodea: J1605095