2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DEIERRI
Aldaketa puntual xehakatua Lakarko 57. lurzatian,
Iván San Juan Navarcorenak sustatua
Deierriko Udalak, 2016ko maiatzaren 12an egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Udal Planeko aldaketa xehakatua, hain zuzen ere lerrokaduraren eta lagatzeko azaleraren aldaketa.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 71. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Aritzalan, 2016ko maiatzaren 13an.–Alkatea, Ramiro Urra Marcotegui.
Iragarkiaren kodea: L1606018