102. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

2/2016 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

Vianako Udalak, 2016ko apirilaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2/2016 aldaketa 2015eko gastuen aurrekontu luzatuan 2016rako kreditu-gehigarria egiteko.

Aurrekontuko aldaketaren hasierako onespena 2016ko 74. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 19an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi eta ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

KREDITU GEHIKUNTZA

1

0110

9130001

Kirol instalazioetako maileguaren amortizazioa. (Pol. 2541) (8782)

485.000,00 euro

1

0110

9130002

Maileguaren amortizazioa (pol. 9163) (7306)

493.677,53 euro

FINANTZAKETA

87000

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako eta baliabide lotetsiak izateagatik

978.677,53 euro

Vianan, 2016ko maiatzaren 13an.–Alkatea, José Luis Murguiondo Pardo.

Iragarkiaren kodea: L1606115