102. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Francisco Alesón karrikako 2ko eraikinaren xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Vianako Udaleko alkate udalburuak, 2016ko maiatzaren 9ko ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen xehetasun azterlana, Francisco Alesón karrikako 2ko eraikineko iparraldeko fatxadako (bide publikoan) aldi baterako okupazioaren gehieneko lerrokadura definitzeko, komunikazio bertikalaren gunea paratzeko, oztopo arkitektonikoak kentzea ahalbidetuko duena, Francisco Alesón karrikako 2ko jabeen elkarteak sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarriari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Vianan, 2016ko maiatzaren 10ean.–Alkatea, José Luis Murguiondo Pardo.

Iragarkiaren kodea: L1605981