2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OTXOBI
Herriko bideen, lurzati berrantolamenduko bideen, eta mendi pisten eta bideen erabilera arautzen dituen ordenantza.
Hasierako onespena
Otxobiko Kontzejuak, 2016ko maiatzaren 12an egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Herriko bideen, lurzati berrantolamenduko bideen, eta mendiko pisten eta bideen erabilera arautzen duen ordenantza.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, behin iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, Herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantzan egindako aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Otxobin, 2016ko maiatzaren 13an.–Kontzejuko jarduneko burua, María Reyes Gurrea Baigorrotegui.
Iragarkiaren kodea: L1605983